Mundu
Mundua, Ludia edo Lurbira gizakien ikuspuntutik Lur planetari ematen zaion izena da, gizakien bizilekua. Sarri, giza esperientzia eta historiaren multzoari dagokio.
Filosofiaren testuinguruan, mundu hitza errealitatea osatzen duen orori dagokio, hau da, unibertso osoa.
Banaketa geografikoa
aldatuMundua lur eta ur eremuetan banatua dago, hau da, kontinente eta ozeano-itsasoetan.
Kontinenteak
aldatuOzeanoak
aldatuMundua filosofian
aldatuFilosofia klasikoak "diren gauza ororen multzo" gisa definitu du mundua, baina filosofia eskolek munduari buruzko ikuspuntu desberdin asko eman dituzte. Joniarren ustez, mundua ordena eta osotasuna zen. Estoikoek gauza errealen osotasunaz gainera, jainkozko izaera duten elementuak eta "errealitateen multzoa" azpimarratzen zituzten. Posidoniok berezko osotasuna eta gizonak sortutako gauza oro hartu zituen munduaren osagaitzat. Kristautasuna sortu zenean, ordu arte "mundu" izan zena "mundu hau" bihurtu zen eta "beste mundua" agertu zen, Jainkoarena eta giza arimarena. Teologia (Jainkoarena), kosmologia (gizonarena) eta psikologia (arima beste munduko eta beste mundurako zeratzat duena, baina mundu honetan den errealitate gisa aztertzen duena) bereizi ziren. Kant-en iritziz, mundua "gertakari ororen multzoa eta bere sintesiaren osotasuna" zen. Filosofia modernoan, subjektua eta mundua elkartu dira errealismo-idealismo bereizketa gainditzeko. Aipatzekoa da platonistek eta neoklasistek eman zuten munduaren ikuspegia, teoria moderno askoren muina baita; teoria hark "ideien munduaren" eta "giza zentzuek antzematen dituzten gauzen munduaren" arteko bereizketa egiten zuen eta bi horien arteko zubi gisa "munduaren arima edo gune" zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
aldatu
Afrika-Eurasia |
Amerika |
Eurasia |
Ozeania | ||||||||||||||||||||||||
Afrika |
Antartika |
Asia |
Ozeania |
Ipar Amerika |
Hego Amerika | ||||||||||||||||||||||
Gondwana • Laurasia • Pangea • Pannotia • Rodinia • Columbia • Kenorland • Nena • Sclavia • Ur • Vaalbara | |||||||||||||||||||||||||||
Beste kontinente prehistorikoak Amazonia • Arktika • Asiamerika • Atlantika • Avalonia • Baltika • Cimmeria • Kongoko kratoia • Euramerika • Kalaharia • Kazakhstania • Laurentia • Ipar Txina • Siberia • Hego Txina • Ekialdeko Antartika • Pampia • Cuyania • Chilenia • | |||||||||||||||||||||||||||
Kontinente mitiko eta teorizatuak Atlantida • Kumari Kandam • Lemuria • Meropis • Mu • Hiperborea • Terra Australis • Zeelandia | |||||||||||||||||||||||||||
Hondoraturiko kontinenteak | |||||||||||||||||||||||||||
Etorkizuneko kontinente posibleak Neopangea • Amasia • Novopangaea • Aurica | |||||||||||||||||||||||||||
Azpikontinenteak Arabiar Penintsula • Madagaskar plaka • Indiako azpikontinentea |