Muskuilua (Mytilus edulis) molusku kuskubiko bat da, Mytilidae familiakoa. Itsasoko animalia da, arroketan atxikia bizi dena marearteko gunean. Jateko ona da.

Muskuilu
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaBivalvia
OrdenaMytiloida (en) Itzuli
FamiliaMytilidae
GeneroaMytilus
Espeziea Mytilus edulis
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
Habitatmunduko ozeano

Batzuetan, muskuilu hitza Mytilidae familiako espezie guztiak izendatzeko erabiltzen da eta, gutxi batzuetan, familia honetakoak ez direna antzeko espezie batzuk izendatzeko ere bai (zebra-muskuilua, adibidez, Dreissenidae familiakoa).

Ezaugarriak

aldatu

Gainerako molusku gehienen antzera, muskuiluak gorputz biguna dute, maskor kalkareoz babestua. Gorputz biguna hainbat atalez osatua dago: erraiak, hauek inguratzen duten mintz bat, zakatzak eta organo gihartsu bat, oina izenekoa[erreferentzia behar].

Beste kuskubikoekin honako ezugarriak dituzte muskuiluek:

  • kusku izeneko bi atalez osatutako maskorra (hortik kuskubiko edo Bivalvia izena)
  • xafla itxurako zakatzak
  • organo sentsorialak atzealdean kokatzen dira et, horregatik, ez dute bururik (kuskubikoak azefaloak dira)

Sukaldaritza

aldatu
 
Muskuilu egosiak

Egun, muskuiluak egosiak jaten dira gehien bat, Ipar Hemisferioan ekainetik abendura jaso ondoren, nahiz eta urte osoan zehar izoztuak eros daitezkeen. Errezeta ugari daude muskuiluak prestatzeko, hala nola, gratinatuak, Proventzako eran edo lapikoan. Belgikan eta Frantzia iparraldean moules-frites da prestaketa ohikoena (muskuilu egos.

Gordina ere jan daiteke, adibidez olio-ozpindua berakatzarekin. Baina, orduan, maskorra irekitzea zaila da, itxi-itxia baitago bizirik dagoenean. Muskuilua hilda badago, erraz-erraza da maskorrak irekitzea. Muskuilu biziak egostean berez irekitzen dira.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
multimedia 1
os 8