Musulman (arabieraz مسلم, persieraz eta urduz مسلمان, turkieraz Müslüman, albanieraz Mysliman, bosnieraz Musliman) Islamaren jarraitzaile bat da. Literalki Allahren menekoa dena esan nahi du.

Musulman gehienek musulmantzat dute (hurrengo otoitza) esaten duen edonor: "Ez dago beste ahaltsurik Allah baino eta Mahoma da Bere Mezularia". Musulmanek Islamaren ardatzak Mahomaren aurretik bazirela uste dute eta eurentzat Adan, Noe (Nuh), Moises (Musa) eta Jesus (Isa) ere Jainkoak bidalitako profetak baziren.

Taldeak

aldatu

Talde nagusiak Sunniak, Xiiak eta Sufiak dira.

Hainbat erlijiotako sinestunek euren burua musulmantzat dute, baina musulman gehienek ez dituzte onartzen. Adibidez ez Sunni ez Xiiek ez dituzte Ahmadiak onartzen. Pakistanen hauek ez dira Musulmantzat legalki onartzen.

Eslaviar musulmanak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Eslaviar musulman»

Eslaviar musulmanak nagusiki tradizio erlijioso islamikoa duten talde eta azpitalde eslaviarrak dira. Sailkapen honek batez ere Jugoslaviako erroldetan izan zuen garrantzia (nazionalitate musulmana bertako erroldetako aukera bat zen) eta estatu hau desagertuz joan zen neurrian talde batzuen definizioa aldatu egin da. Musulman hauetako talde ezagunena bosniakoak dira.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1