Nafarroako Foru Erkidegoaren Eguna

Nafarroako Foru Erkidegoaren Eguna edo (ofizialki) Nafarroaren Eguna[1] Nafarroako Foru Erkidegoko jaieguna da. 1984tik aurrera urtero abenduaren 3ean ospatzen dituzte Frantzisko Xabierkoaren heriotzaren urteurrenean. Egun hori Euskararen Nazioarteko Eguna ere bada.

Nafarroako Parlamentuak 18/1985 Foru Legearen bitartez ofizial bilakatu zuen aintzinetik ospatzen zen jaieguna. Jada 1622an Nafarroako Erresumako Aldundiak Frantzisko Xabierkoa Nafarroako zaindari izendatu zuen, 1624an Nafarroako Gorteek berretsia. 1984tik aurrera Nafarroako Urrezko Domina egun horretan ematen dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. «2009ko Nafarroaren Eguna », Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunea.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
os 4
web 1