Nara
Nara (japonieraz: 奈良市 Nara-shi ) Japoniako hiria eta izen bereko prefeturako hiriburua da, Honshu uhartean dagoena. 2010ko erroldaren arabera 368.636 biztanle ditu. Japoniako hiriburua izan zen VIII mendean eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu ditu Aintzinako Narako monumentu historikoak. Honi esker Japoniako hiri bisitatuenetakoa da.
Nara 奈良市 奈良市 | |||
---|---|---|---|
core city of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Kansai Nara | ||
Alkatea | Motonobu Nakagawa (en) | ||
Izen ofiziala | 奈良市 | ||
Jatorrizko izena | 奈良市 | ||
Posta kodea | 630-8580 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°41′06″N 135°48′17″E / 34.685°N 135.80478°E | ||
Azalera | 276,84 km² | ||
Mugakideak | Iga (en) , Kizugawa (en) , Kasagi (en) , Seika (en) , Minamiyamashiro (en) , Ikoma, Yamatokoriyama (en) , Tenri (en) , Sakurai (en) , Uda (en) eta Yamazoe (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 352.377 (2021eko martxoaren 1a) −7.933 (2015) | ||
Dentsitatea | 1.273 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1898ko otsailaren 1a eta 1889ko apirilaren 1a | ||
Telefono aurrizkia | 742 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Versailles, Canberra, Gyeongju (en) , Toledo, Xi'an, Yangzhou, Tagajō (en) eta Kōriyama | ||
http://www.city.nara.nara.jp/ www.city.nara.nara.jp |
Etimologia
aldatuHainbat teoria daude Nara izenaren jatorria azaltzeko.
- Nihon Shoki liburuan idatzitakoa: Narasu aditzak "lautada bihurtu" esan nahi du. Sujin enperadorearfen garaian soldaduen mendialdean zeuden errebeldeak gainditu eta basoa soildu (lautu) zuten. Mendi hauei Narayama deitu zitzaien, mendi laua, eta honek eman zion beranduago izena hiriari.
- Kunio Yanagida folkloristak dioena: Teoria onartuena da. Nara izenak "aldapa txikiko lurra" esan nahi du. Kanji idazkerako sinboloek frogatzen omen dute teoria hau.
- Yoshida Togo linguistak dioena: Nara haritz japoniarraren izena da. VIII mendean zuhaitz hau bazela forgatu da.
- Matsuoka Shizuo linguistak dioena: Korearrez Nara hitzak "nazioa"edo "erresuma" esan nahi du.
Geografia
aldatuNara prefeturaren iparraldean dago, Kyoto prefeturarekin eta Mie prefeturarekin muga egiten duelarik. Guztira 276.84 km²-ko azalera dauka. Hiriak Heijō jauregia zenaren ekialdea hartzen du, garai hartan hiriburuaren kanpoaldea zena.
Punturik altuena Kaigahirayama mendia da, 822 metro, eta baxuena Ikeda-cho barrutian dago, 56'4 metrotan.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Nara (1981~2010)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.9 | 23.9 | 25.9 | 30.5 | 32.7 | 35.8 | 37.3 | 39.3 | 36.9 | 32.0 | 26.8 | 21.7 | 39.3 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.7 | 9.6 | 13.4 | 19.8 | 24.1 | 27.2 | 30.8 | 32.6 | 28.2 | 22.2 | 16.5 | 11.4 | 20.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −0.2 | −0.1 | 2.3 | 7.4 | 12.5 | 17.5 | 21.8 | 22.6 | 18.8 | 12.1 | 6.4 | 1.9 | 10.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −7.0 | −7.8 | −5.0 | −2.4 | 1.4 | 7.3 | 12.2 | 12.8 | 7.7 | 2.3 | −2.6 | −6.6 | −7.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 49.6 | 63.3 | 103.2 | 97.7 | 143.5 | 188.8 | 165.1 | 111.8 | 163.3 | 111.1 | 71.4 | 47.3 | 1316.1 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.5 mm) | 7.9 | 7.9 | 12.3 | 10.6 | 11.3 | 12.9 | 11.8 | 8.6 | 11.5 | 9.8 | 8.3 | 7.7 | 120.6 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.4 | 1.9 | 0.8 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.7 | 4.8 |
Eguzki orduak | 116.7 | 115.5 | 147.4 | 180.3 | 184.8 | 143.5 | 162.7 | 205.4 | 150.3 | 154.5 | 134.5 | 127.3 | 1822.9 |
Hezetasuna (%) | 69 | 69 | 68 | 65 | 69 | 75 | 77 | 74 | 77 | 77 | 76 | 72 | 72.3 |
Iturria (1): Japoniako Meteorologia-Elkartea[1] | |||||||||||||
Iturria (2): Japoniako Meteorologia-Elkartea (errekorrak)[2] |
Historia
aldatuEz da ezagutzen noiz populatu zen Narako harana baina III-IV menderako Yamato probintzia (gaur egungo Nara prefeturaren eremua) Japoniako politikaren erdigunea zen. Orain Nara dagoen lurraldean Asuka-kyō (飛鳥, 530-694), Fujiwara-kyō (藤原京, 694-710) eta Heijō-kyō (平城京, 710–784) Japoniako hiriburuak izan ziren. Japoniako enperadoreek harremanak eratu zituzten Txinako Sui eta Tang dinastiekin eta Fujiwara eta Heijō garai hartako txinatar hirien eredua jarraituz eraiki ziren. Era berean txinatik eta batez ere koreatik zetozen inmigranteak hartu zituzten eta hauek Budismoa ekarri zuten. Nara Aroa 710 eta 784 artean izan zen eta garai hartako arte erlijiosoa oso aberatsa da Naran. Aipagarriak dira, besteak beste, Daibutsua edo Buda Handia (22 m) dagoen Todai-ji tenplua (755), Shoso-ji tenplua (761), eta Horyu-ji tenplua, Japonian dagoen tenplurik zaharrena.
VIII mendean monje budistek gobernu inperialean eragin nahi izan zuten eta 784 urtean Kammu enperadoreak budisten influentziatik urruti egongo zen toki berria aukeratu zuen, gaur egungo Kyoto ondoan dagoen Nagaoka-kyō eta 794ean Heian-kyō (平安京) izena ("lasaitasun eta bakearen hiria") izena eman ziona, gaur egun Kyoto. Hiriburutza galdu arren Narako tenpluen indartsu eusti zioten eta hiriak Nanto ezizena ("hegoaldeko hiriburua") hartu zuen.
1185 urtean Minamoto no Yoritomo shogunak Kamakura shogunerria eskuratu zuenean bere Fujiwara arbasoen Kōfuku-ji tenplua babestu zuen eta Tōdai-ji-rekin batera Nara bi tenpu indartsu hauen inguruan haziz joan zen. 1336tik aurrera ordea hegoaldeko eta iparraldeko (Kōfuku-ji) jauntxoen artean botere eta kontrol goseak ezegonkortasuna ekarri zuen, eta hirian hasi zena Yamato probintzia guztira hedatu zen Sengoku Aroan. XVII mendetik aurrera Tokugawa shogunerriak zuzenean gobernatu zuen Nara eta istiluak bukatu egin ziren.
XVIII mendean industria eta merkataritzaren garapenarekin Yamato probintzia osoa aberatsa zen Osaka prefeturan sartu zen. 1887an Nara prefetura banatu egin zen Osakatik eta Nara hiri modernoa 1898ko otsailaren 1ean eratu zen.
Ondasun nabarmenak
aldatuGizateriaren Ondarea
aldatu1998an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen tenplu eta santutegiak Aintzinako Narako monumentu historikoak izenpean.
-
Tōdai-ji tenplua.
-
Kōfuku-ji tenplua.
-
Gangō-ji tenplua.
-
Yakushi-ji tenplua.
-
Tōshōdai-ji tenplua.
-
Kasuga-taisha santutegia.
Besterik
aldatu-
Saidai-ji tenplua.
-
Enjō-ji tenplua.
-
Ryōsen-ji tenplua.
-
Nara parkea.
-
Nara Tokae jaialdia Nara parkean.
-
Isuien lorategiak.
Hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Japoniako Meteorologia-Elkartea. 平年値(年・月ごとの値). .
- ↑ Japoniako Meteorologia-Elkartea. 観測史上1~10位の値(年間を通じての値). .
Kanpo estekak
aldatu- (Japonieraz)(Ingelesez) Narako webgune ofiziala