Nary Ly

atleta kanbodiarra

Nary Ly (1972ko ekainaren 6a) kanbodiar zientzialaria eta atleta da, distantzia luzeko lasterketetan espezializatua. Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Kanbodiako lehenbiziko maratoilaria izan zen, 2016an, Rio de Janeiron.[1]

Nary Ly

(2016)
Bizitza
JaiotzaKanbodia1972ko ekainaren 6a (52 urte)
Herrialdea Kanbodia
Hezkuntza
HeziketaPasteur Institutua
Icahn School of Medicine at Mount Sinai (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakatleta eta zientzialaria
Atletismoa
Kirol diziplinak distantzia luzeko lasterketa
maratoia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua55 kilogramo
Altuera1,60 metro

IAAF: 14467075 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Khmer Gorrien erregimen genozida pairatu zuen haurtzaroan, eta familiatik bereizia izan zen. Vietnamgo errefuxiatu eremu batean bizi izan ondoren, 1981ean, Gurutze Gorriari esker, Frantzian hartu zuen babes. Parisen Laborategiko Goi-mailako Teknikari formakuntza jaso, eta Pasteur Institutuan osatu zituen ikasketak. Giza Immunoeskasiaren Birusari (GIB) buruzko doktore tesia egin zuen Bordeleko Unibertsitatean.[2]

2006an egin zuen bere lehenbiziko maratoi erdia, Siem Reapen, GIBak kutsatutako umeentzako dirua biltzeko helburuarekin. Horren ondoren, erronka handia jarri zion bere buruari: 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatzea maratoi proban Kanbodiaren izenean. Baina, gogor entrenatu arren, Kanbodiako Olinpiar Batzordeak ukatu zion baimena. 2015ean, Salvador Calvo espainiar ultrafondista hartu zuen entrenatzaile; Valentziako maratoia hiru orduren azpitik egin ondoan, 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartzeko gonbidapena eman zioten.[3] Azken postuan izan bazen ere, Rio de Janeiroko maratoia amaitzea lortu zuen, ikusteen eta gainerako lasterkarien txalo artean.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Fernandez, Fulgencio. Niña en un campo de exterminio, sola en un país extraño, olímpica con 44 años, científica... leonesa. La Nueva Crónica, 2021eko abuztuak 29, lanuevacronica.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
  2. Perez Soto, Fernando. Salva Calvo y la camboyana Nary Ly, de la aventura al sueño olímpico en Río. La Vanguardia, 2016ko otsailak 14, lavanguardia.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
  3. Nary Ly, una camboyana con acento español en Río. Mundo Deportivo, 2016ko abuztuak 13, mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
  4. Nary Ly Creates History for Cambodia at Rio. Khmer Times, 2016ko abuztuak 16, khmertimeskh.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
multimedia 1
os 3