Nat King Cole
Nat King Cole, jaiotzez izenez Nathaniel Adams Coles (1919ko martxoaren 17a, Montgomery, Alabama – 1965eko otsailaren 15a, Santa Monica, Kalifornia) estatubatuar jazz eta pop abeslaria eta pianojolea izan zen. Telebistako ikuskizun saioetan abestu eta pianoa jotzen agertu zen arraza beltzeko lehen estatubatuar musikarietako bat izan zen. Bestalde, ingeles nahiz gaztelaniaz ere abestu izan zuen.
Nat King Cole | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nathaniel Adams Coles |
Jaiotza | Montgomery, 1919ko martxoaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Michigan Boulevard Garden Apartments (en) |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Santa Monica, 1965eko otsailaren 15a (45 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maria Cole (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wendell Phillips Academy High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, piano-jotzailea, aktorea, jazz musikaria, jazz guitarist (en) eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | The King Cole Trio |
Izengoitia(k) | Nat King Cole |
Genero artistikoa | jazza |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | pianoa organoa gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Capitol Records Decca Records Ammor |
natkingcole.com | |
| |
Bizitza
aldatuLehenengo urteak
aldatuColek hiru anai eduki zituen: Eddie (1910–1970), Ike (1927–2001) eta Freddy (1931-), eta Joyce arrebaordea. Anai guztiak musikan ibiliko ziren bere moduan. Lau urte zituenean, Chicagora joan ziren bizitzera, eta bertan Edward Coles bere aita ministro baptista bilakatu zen. Colek organoa jotzen ikasi zuen bere amarengatik, Perlina Coles, elizako organo-jolea izan zena. Hamabi urterekin hasi zen ikasten formalki, ez bakarrik jazz eta gospel, baizik eta musika klasiko mendebaldarra ere bai.
Bere auzotegiaren inguruko club-etan Louis Armstrong, Earl Hines eta Jimmie Noone ibiltzen ziren eta eurei entzuten igaro zituen hasierako urte haiek.
Musika ibilbidea
aldatu"King Cole Swingsters" izeneko hirukoteak Long Beachen jotzen zuen 1930eko hamarkadaren amaieran, Cole pianoan eta taldeburu moduan, Oscar Moore gitarran eta Wesley Prince baxuan. Irratiari esker "King Cole Trio" hau egin zen ezagun urte haietan. Eta Cole ekin zion abesteari, musika instrumentalarekin tartekatuz, eta 1943an arrakasta lortu zuen "Straighten Up and Fly Right" abestiarekin. Beste "hit" batzuk izan zituen "The Christmas Song" (1946), "(Get Your Kicks on) Route 66" (1946), "Nature Boy" (1948), "Mona Lisa" (1950), "Too Young" (1951) eta "Unforgettable" (1951), jazzetik popera lerratuz.
Bestela 1956an "The Nat King Cole Show" estreinatu zuten telebistan, NBC katean. Garai hartan ezaugarri horiekin lehenengoa izan zen afroamerikar batek gidatuta. Urte horietan, bata bestearen atzetik abesti arrakastatsuak egin zituen: "Smile", "Pretend", "A Blossom Fell" eta "If I May". 1958an Kubara joan zen eta gazteleraz egindako diskoa grabatu zuen, eta hain harrera ona eduki zuen beste bi disko egin zituela hizkuntza hartan.
1960ko hamarkadan ere abesti arrakastatsuak grabatu zituen, besteak beste "Let There Be Love", "Ramblin' Rose", "Dear Lonely Hearts", "That Sunday, That Summer" eta "Those Lazy-Hazy-Crazy Days Of Summer".
Halaber, aktore moduan film labur batzuetan agertu zen, baita telebistako beste saio batzuetan ere.
Azken fasea
aldatu1964ko irailean Cole hasi zen pisua galtzen eta bizkarreko min handiarekin. Osasunaren makaltze hau areagotu zen bere bizitza pertsonal eta profesionalaren estresa zela-eta. Azkenean lagunek konbentzitu ahal izan zuten laguntza medikoa bilatzen, eta orduan tumore gaiztoa topatu zioten ezkerreko birikan, erretzaile handia izan zelarik. Lan egiteari uzteko aholkatu arren, Colek segitu zuen eta azkeneko grabaketak egin zituen abenduaren hasieran San Franciscon.
St. John's Ospitalean sartu zuten Santa Monican abenduaren 7an, eta erradioterapia eman zioten. Frank Sinatra bere ordez aritu zen Los Angelesen 5 egun geroago Music Center. Bere egoera okertuz joan zen, baina ospitaletik atera zen urte berri inguruan. Etxean ikusi ahal izan zuen milaka gutun jaso zituela bere gaixotasunaren berria publikoki zabaltzean. Coleren egoerak bestela bere emaztearekiko harreman txarra konpontzen lagundu zuen. Urtarrilaren 25ean ebakuntza egin zioten, ezkerreko birika kenduz. San Balendin egunean baimen berezia jaso zuen emaztearekin itsao aldean pasioan ibiltzeko, eta hurrengo egunean hil zen, 45 urterekin.
Hileta elizkizuna 3 egun geroago egin zuten St. James Episcopal elizan Los Angelesen, 400 pertsonarekin bertan eta kanpoan milakarekin. Aurreko egunean ehundaka pertsona, tartean Robert F. Kennedy, Frank Sinatra, Sammy Davis Jr. edo Jimmy Durante, parte hartu zuten bere katabuta eramaten. Glendalen dago lurperatuta.
Diskografia
aldatuArgitaratze urtea | Izenburua | Disketxea |
1952 | Penthouse Serenade | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1952 | Top Pops | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1952 | Harvest Of Hits | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1953 | Sings For Two In Love | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1954 | Unforgettable | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1955 | Penthouse Serenade | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1955 | Nat King Cole Sings For Two In Love | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1955 | 10th Anniversary Album | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1955 | Top Pops | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1955 | The Piano Style of Nat King Cole | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1956 | Ballads of the Day | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1957 | This Is Nat King Cole | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1957 | After Midnight | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1957 | Just One Of Those Things | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1957 | Love Is the Thing | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1958 | Cole Español | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1958 | St. Louis Blues | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1958 | The Very Thought Of You | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1958 | To Whom It May Concern | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1959 | Welcome To The Club | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1959 | A Mis Amigos | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1960 | Tell Me All About Yourself | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1960 | Everytime I Feel The Spirit | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1960 | Wild Is Love | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1960 | The Magic of Christmas | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1961 | The Nat King Cole Story | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1961 | The Touch of Your Lips | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1962 | Nat King Cole Sings, George Shearing Plays | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1962 | Ramblin' Rose | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1962 | Dear Lonely Hearts | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1962 | More Cole Español | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1962 | Swingin' Side Of Nat King Cole | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1963 | Nat King Cole Sings the Blues | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1963 | Those Lazy-Hazy-Crazy Days of Summer | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1963 | Top Pops | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1963 | Where Did Everyone Go? | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1963 | The Christmas Song | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1964 | Nat King Cole Sings "My Fair Lady" | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1964 | Let's Face The Music! | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1964 | I Don't Want To Be Hurt Anymore | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
1965 | L-O-V-E | Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak) |
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nat King Cole |
- Nat King Cole musikariaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)