Needful Things (filma)

Needful Things (euskaraz Beharrezko Gauzak) 1993ko Fraser C. Heston estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Stephen King idazlearen izenburu berdineko Needful Things eleberrian oinarritua dago. Max von Sydow, Ed Harris, Bonnie Bedelia, J. T. Walsh eta Amanda Plummer aktoreek antzeztu zuten.

Needful Things (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1993
IzenburuaNeedful Things
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko zinema, thrillerra, krimenezko filma, film komikoa eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena120 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaNeedful Things
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Fraser Clarke Heston
Gidoigilea(k)W. D. Richter
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaPeter Yates
Konpainia ekoizleaCastle Rock Entertainment (en) Itzuli
[[Kategoria:Castle Rock Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaPatrick Doyle
Argazki-zuzendariaTony Westman (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMaine

IMDB: tt0107665 Filmaffinity: 245938 Allocine: 31421 Rottentomatoes: m/needful_things Mojo: needfulthings Allmovie: v34722 Netlix: 795971Edit the value on Wikidata

Argumentua

aldatu

AEBtako Maine estatuko Castle Rock udalerrian "Beharrezko Gauzak" deritzon denda berria ireki da, honek herritarren jakinmina piztu du. Dendaren nagusia Leland Gaunt (Max von Sydow) izeneko adineko gizona da, edonor aldiro dendara hurbiltzen denean bezeroari beti ongi egokitzen zaion artikuluren bat eskura duen tipo atsegin eta jatorra.

Gainera saltzaileak eskeintzen dituen salgaien prezioak ikaragarri merkeak dira: Sandy Koufax beisbol jokalariaren kromoa, inauterietako beirazko pantaila edota Noeren ontziaren ezpala. Halere, Lelandek trukean bere bezero bakoitzak erosketa egitean Castle Rock udalerriko biztanle bati txantxaren bat egin diezaion eskatu ohi die. Gaunt herriko hainbat bizilagunen arteko ezinikusi, eztabaida eta istiluei buruz jakitun da, eta txantxa horiek herritarren arteko liskarrak areagotzeko bidea besterik ez dira, azkenean herria osoa eta biztanle guztiak buruagaldu eta biolentzia giro batean murgilduko direlarik.

Aktoreak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2