Nayfaarud edo Neferites II.a (K.a. 379-K.a. 378), Egiptoko XXIX. dinastiako bosgarren eta azken faraoia izan zen, Mendestarra ere deitua.

Neferites II.a
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. IV. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 380 ( urte)
Familia
AitaAkoris
LeinuaEgiptoko XXIX. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Manetonek, Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera, Neferites deitzen du, eta soilik lau hilabetez gobernatu zuela dio. Kronika Demotikoan aipatzen da.

Neferites II.a Akorisen semea zen, K.a. 404an Persiar Inperioagandik independente izan ondoren, Egipto birkonkistatzen saiatu zen armada persiarra garaitu zuen faraoia. Bera hil zenean, K.a. 379an, Egipto baketsu eta oparo bat utzi zuen.

Gobernatzen hasi zenean, beste erregegai bat zegoen: Nektanebo I.a, XXIX. dinastiaren sortzailea izan zen Neferites I.aren ondorengoa. Nektanebok, faraoi berria hiltzea agindu zuen, soilik lau hilabetez gobernatu ondoren hil zena.

Neferites II.a, soilik iturri literarioen bidez ezagutzen da. Ez da bere izena daraman monumentu bakar bat bera ere aurkitu.


Aurrekoa
Akoris
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXIX. dinastia
Ondorengoa
Nektanebo I.a
  NODES