Nemesio Manuel Sobrevila

euskal gidoigile eta ekoizlea

Nemesio Manuel Sobrevila Saratxu (Bilbo, 1889Donostia, 1969) euskal zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea zen.

Nemesio Manuel Sobrevila

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1889
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1969 (79/80 urte)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
KidetzaEuskal Artisten Elkartea
IMDB: nm0811914 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Bilbon jaio zen. Bilboko merkatari ezagun baten semea, lau seme-alaben bigarrena izan zen. Arkitektura Bartzelonan ikasi zuen eta, ondoren joan zen Parisera non École Nationale Supérieure des Arts Décoratifs delakoan ikasi zuen. Behin ikasketak bukatuta, Euskal Herri osoan eta Madrilen lan desberdinak burutu zituen. Biarritzen jaiotako Marta Duhau gaztearekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen: Madeleine, Manuel eta Roberto. Bilboko Arte Ederren Museoa non kokatu behar zen eztabaidan gaur egun dagoen lekuaren alde borrokatu zuen; Udalak, bestetik, nahaigo zuen Mallonako hilerriaren lursailak. Sobrevilaren iritzia atera zen garaile. 1926an zinemarekin esperimentatzen hasi zen, El sexto sentido zuzenduz; film mutu horretan Ricardo Barojak hartu zuen parte. Gerra aurreko abangoardiako zinemaren ordezkari nagusietariko bat izan zen. Espainiako Gerra Zibilean errepublikaren alde lan egin zuen. Gerra bukatuta, frankistek heriotza zigorra ezarri zioten eta Frantziara ihesi zen, non kanporatu zuten.

1969an Donostian hil zen.

Filmografia

aldatu

Zuzendaria

aldatu

Gidoigilea

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES