Nerbio-sistema autonomo

Nerbio-sistema autonomoak, nerbio-sistema begetatibo bezala ere ezaguna, informazio errai eta barne ingurunetik jasotzen du, ondoren odol hodi, guruin eta muskulu leunaren gain eragiteko.

Nerbio-sistema autonomo
Xehetasunak
Honen parteNerbio-sistema periferikoa
KonponenteakNerbio-sistema sinpatikoa
Nerbio-sistema parasinpatikoa
Identifikadoreak
Latinezpars autonomica systematis nervosi peripherici
MeSHA08.800.050
TAA14.3.00.001
FMA9905
Terminologia anatomikoa

Nerbio-sistema somatikoan ez bezala, nahigabekoa da eta bizkarrezur-muin, entzefalo enbor eta hipotalamoan dauden nerbio zentroek aktibatzen dute.

Sistema eferentea da non inpultsuak NSZtik organo periferikoetara bidaltzen dituen, hauetan borondatez egiten ez diren ekintzak bultzatuz. Ekintza hauen artean daude: bihotzaren maiztasun eta uzkurketa indarraren kontrola, odol hodien uzkurketa eta zabalkuntza, hainbat organoetako muskulu leunaren uzkurketa eta erlaxazioa, begi-niniaren uzkurketa, guruin exokrino eta endokrinoen jariaketa, digestioaren, odol zirkulazioaren, arnasketaren edo metabolismoaren erregulazioa.

Sistema honen funtzionamendu txarrak sintoma ugari sor ditzake zeinak disautonomia bezala ezagutzen diren.

Nerbio-sistema autonomoa muskulu eskeletikoa inerbatzen duten nerbioak izan ezik, NSZtik ateratzen diren gainerako nerbio guztiek osatzen dute. Nerbio autonomo nagusienak pneumogastrikoa, esplanknikoak edo pelbikoak dira.

Nerbio-sistema autonomoa bi ataletan banatzen da:

  • Nerbio-sistema sinpatikoa. Sistema honek noradrenalina erabiltzen du neurotransmisore gisa. Energia gastua eskatzen duten ekintzekin erlazionatua dago. Sistema adrenergiko edo noradrenergiko bezala ere ezagutzen da, gorputza estres egoera batean erreakzionatzeko prestatzen baitu.
  • Nerbio-sistema parasinpatikoa. Gongoil isolatuek osatzen dute eta azetilkolina erabiltzen du. Energia gordetzearen arduraduna da. Sistema kolinergikoa ere esaten zaio, gorputza egoera normaletan mantentzen duena da eta sinpatikoaren antagonista da.

Ikus, gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nerbio-sistema autonomo

Kanpo estekak

aldatu
  NODES