Bertso

metrika bati jarraitzen dion esaldi bat
Neurtitz» orritik birbideratua)

Olerkigintzan, bertsoa, neurtitza edo lerroa metrika bati jarraitzen dion esaldi bat da, idatzita gehienetan lerro bat hartzen duena. Bertsoaren ohiko ezaugarrietako bat silaba kopurua da; horrela bertso pentasilaboak, oktosilaboak eta hendekasilaboak bereizten dira.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Zer da bertsoa?

Doinua

aldatu

Bertsolaria, orain ezagutzen ditugun munduko inprobisatzaile gehienak ez bezala, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan. Juanito Dorronsorok, orain artean arlo honetan lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu. Jatorriaren arabera, Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:

  • Usadiozko doinu herrikoiak: gehien erabiltzen dena
  • Neurriz parera datozen doinu berriak
  • Norberak osatutako doinuak

Musika-tresnen laguntzarik gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri ona behar duela izan pentsa daiteke, baina Joxerra Gartzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasua adituen esanean «komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik».

Neurria

aldatu

Bertsoa puntutan banatzen da, eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-kopuru jakin bat izango du. Bat-bateko bertsolaritza liburuan adierazi denez, «bertsolariak, bat-batean ari delarik, ez du sekula silaba-kopurua zenbatzen. Hori bai, doinuak eta errimak laxotasun handiagoa izan dezaketen bezala, neurrian ez dago erdibiderik. Ongi neurtuko dugu edo gaizki».

Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak:

Bertso-neurri erabilienak
Neurri txikia Neurri handia
8 lerro

4 puntu

Zortziko txikia (4 puntuko txikia)
Martxu nora zoaz? ..(7)
eder galant hori ......(6a)
Iturrira, Bartolo, ......(7)
nahi baduzu etorri ..(6a)
Iturrian zer dago? ...(7)
Ardotxo txuria ........(6a)
Biok edango dugu ...(7)
nahi dugun guztia ...(6a)
Zortziko handia (4 puntuko handia)
Ume eder bat ikusi nuen .........(10)
Donostiako kalean, ................. (8a)
hitz erditxo bat hari esan gabe (10)
nola pasatu parean? ............... (8a)
Gorputza zuen liraina eta ........(10)
oinak zebiltzan aidean .............(8a)
Politagorik ez det ikusi ............(10)
nere begien aurrean ................(8a)
10 lerro

5 puntu

Hamarreko txikia (5 puntuko txikia)
Mando baten gainean (7)
Domingo Kanpaña .....(6a)
ez zihoak hutsikan .....(7)
mando horren gaina. .(6a)
Azpian dihoana ..........(7)
mandoa dek baina, ....(6a)
gainekoa ere badek ...(7)
azpikoa haina ............(6a)
mando baten gainean (7)
bestea alajaina. .........(6a)
Hamarreko handia (5 puntuko handia)
Zazpi mendeko gauean gaude (10)
Gure lore eta sasi ................... (8a)
Irrintzi, oihu, ele eta ulu ...........(10)
Marmario eta garrasi .............. (8a)
Haize, enbata, brisa, galerna ..(10)
Gaur garbi bihar nahasi ..........(8a)
Xake taularen zuri beltzetan ...(10)
Arrats gozo, egun gazi ............(8a)
Ai, itsasorik ez bageneuka ......(10)
Zeri so negarrez hasi ..............(8a)
4 lerro

2 puntu

(kopla)

Kopla txikia (2 puntuko txikia)
Ama begira zazu .....(7)
leihotik plazara: ......(6a)
ni bezalakorikan ......(7)
plazan ba ote da? ...(6a)
.
Plazan ba ote da?
Lai lara lai tra la
Kopla handia (4 puntuko handia)
Axuri beltza ona duk, baina .....(10)
txuria berriz hobea ...................(8a)
dantzan ikasi nahi duen horrek.(10)
nere oinetara begira ................(8a)
.
.
.

Bestelako zenbait egitura

aldatu

Aurretiaz aipatutako neurriak dira plazaz plazako jardunean maizen erabiltzen diren neurriak. Hala ere, badira beste neurri batzuk, koplak, tradizio handia dutenak eta oso erabiliak direnak eskerako eta errondarako.

Tradizio handiko neurri horien alboan badira egitura berriagoak ere. Bat-bateko bertsolaritza liburuan oso ongi azaltzen da neurri horiek nola eta zergatik sortuak izan diren. «Askotan bertsolariek beraiek sortuak dira, txapelketetarako gehienean. Zailtasun teknikoaren gailurra topatu nahi izan da horrelakoetan. Bertso luzeagoa, errima gehiago... arrisku handiagoa estropezu egiteko, baina arrakasta nabarmena bidea ongi burutuz gero. Baina ez da hori egitura berri hauen sorkuntzaren arrazoi bakarra. Egungo bertsolaritza modernoaren ezaugarrietako bat da, testu luzeagoaren beharra. Bertsolariak bere originaltasuna azaltzeko, bere arrazoi-bidearen konplexutasuna kokatzeko, gaiarekiko distantzia hartzeko... lekua behar du testuan».

Hona hemen horietako batzuk:

  • Zazpi puntukoa
  • Bederatzi puntukoa

Arestian aipatutako neurriek errima-talde bakarra erabiltzen dute, baina badaude errima-talde biz osatutako neurriak ere. Hona hemen bi adibide:

Orokorrean, bertsoak sortzeko hainbat eta hainbat neurri edo eredu erabil daiteke. Adibidez, bertso bilaketak egiteko, Bertsolaritzaren Datu Basean 30etik gora bertso-neurri posible desberdin eskaintzen dira.[1]

Errima

aldatu

Bat-bateko bertsolaritza liburuan aipatu denez, «askorentzat errimak osatzen du bertsoaren alderdi teknikoen ardatza. Errimatuz ari bagara (nahiz errima guztiz aberatsa ez izan), bertsotan ari gara».

Errima beti da sail berekoa, baina errima pobreak eta aberatsak bereizten dira. Burua eta ordua hitzek errima pobrea osatzen dute, eta, aldiz, elizan eta gerizan hitzek errima aberatsa, -an atzizkian errima-kide izatez gain, aurreko kontsonantean (z) eta haren aurreko bokalean (i) eta hasierakoan (e) ere bat egiten dutelako.

Baina errima eta neurria bertsolariarentzat arau edo muga diren arren, laguntza-bide ere izan daitezkeela esaten da Bat-bateko bertsolaritza liburuan. Izan ere, «bertsolariak ez du sekula nahi duen huraxe esaten. Esaten du, neurri batzuen barruan eta buruan bildu dituen errima-hitzekin une jakin batean esateko gai dena. Ez da bertsolaririk nahi duena esan eta gainera neurtu eta errimatu egingo duenik. Badira bertsolariak aldiz, neurtu eta arrimatzeaz gain, argitasun une batzuetan esan nahi luketenera asko hurbilduko direnak».

Bertsoaren zailtasuna

aldatu

Salbuespenak salbuespen, bertso batean errima talde berekoa da eta beti kontsonantea. Bertsolariarentzat zailtasunik handiena errima-hitz multzo egokia bilatzean datza. Bertso berean errima-hitza errepikatuz gero, bertsolariak poto egin duela esaten da. Potoa da hala epai-mahaiak nola ikus-entzuleek gehien «zigortzen» duten akatsa.

Bertso ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 3
idea 3