Nevado Ojos del Salado
Nevado Ojos del Salado[1] (ofizialki gaztelaniaz: Nevado Ojos del Salado) Andeetan, Argentina eta Txile arteko mugan, kokaturiko geruza-sumendia da. 6.891 metroko garaiera izanda, munduko sumendirik gorena eta Hego hemisferioko bigarren mendirik altuena da (lehendabizkoa 6.962 metroko Aconcagua da) eta Txileko garaiena. Mendiak gailur bi ditu, argentinar tontorra eta txiletar tontorra; erdian 6.390 metroko garaiera duen kraterra dago.
Nevado Ojos del Salado | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 6.893 m |
Prominentzia | 3.688 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°06′34″S 68°32′32″W / 27.1094°S 68.5422°W |
Honen parte da | Volcanic Seven Summits (en) Seven Second Summits (en) |
Mendikatea | Andeak |
Estatu burujabe | Argentina |
Argentinar probintzia | Catamarca |
Argentinar departamentua | Tinogasta Department |
Geologia | |
Material nagusia | Andesita |
Ezaugarriak
aldatuAndeetako mendilerroa eta Atacamako basamortuaren artean kokatuta dagoenez, eskualdeko klima lehorra da oso eta ia ez du elurrik. Hala ere, kraterrean 100 metroko aintzira txikia dago, munduko altuena izan daiteekena[2]
Sumendi aktiboa bada ere, ez da erupziorik ikusi.
Igoerak
aldatuIgoera erraza da, azken tarteunea izan ezik. Lehenengo igoera Jan Alfred Szczepański eta Justyn Wojsznis poloniarrek egin zuten, 1937ko otsailaren 26an.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ (Ingelesez) Nevado Ojos del Salado andes.org.uk