Nicole Pigeot
arkeologo frantziarra
Nicole Pigeot (1950-2019) Aljerren jaiotako arkeologo frantziarra izan zen.[1]
Nicole Pigeot | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aljer, 1950eko martxoaren 4a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | 2019 (68/69 urte) |
Hezkuntza | |
Doktorego ikaslea(k) | François Bon (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkeologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Yvette Taborin eta Monique Olive arkeologoen dizipulu gisa hasi zen historiaurreko arkeologia lantzen. Paleosoziologia izenda daitekeen ikerketetan nabarmendu zen bereziki, esate baterako Étiollesko aztarnategi madeleinetarrean, non deskubritu zuen suharrizko tresnak egiteko garaian, egile trebeenak prestaturiko sutik gertuago egoten ziren, urrutiago zeuden traketsenekin alderatuta.[2] [3]
Frantziako paleolito aroko ikerketez gain, Polinesiako eta Patagoniako historiaurrea eta kultura ikertu zuen zientzialaria ere izan zen.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Christensen, Marianne; Fritz, Carole; Legoupil, Dominique; Olive, Monique; Tosello, Gilles; Valentin, Boris. (2020). «Nicole Pigeot (1950-2019)» Bulletin de la Société préhistorique française 117 (1): 159–164. (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
- ↑ Mithen, Steven. (2003). «14. With Reindeer Hunters» After the ice: a global human history, 20 000 - 5000 BC. (2. impression. argitaraldia) Weidenfeld & Nicolson ISBN 978-0-297-64318-0. (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
- ↑ «Nicole Pigeot | Étiolles, campements paléolithiques» archeologie.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).