Noah Gordon (eleberrigilea)

estatubatuar idazlea

Noah Gordon (Worcester, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1926ko azaroaren 11Dedham, Massachusetts, 2021eko azaroaren 22a) ingelesezko eleberrigilea eta kazetaria izan zen. Estatu Batuetako bere garaiko idazle hoberenetako bat.

Noah Gordon (eleberrigilea)

Bizitza
JaiotzaWorcester1926ko azaroaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDedham2021eko azaroaren 22a (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, kazetaria eta argitaratzailea
Lantokia(k)Boston
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasecular Judaism (en) Itzuli

noahgordon.com
IMDB: nm1975430 Twitter: NoahGordonBooks Musicbrainz: 59f3d57e-2f7e-45e1-b552-e5ef2a2b0d0b Discogs: 1543830 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Kazetaritza eta Letretako ikasketak egin zituen Bostongo Unibertsitatean. Medikuntza ere ikasi zuen, gurasoek hala eskatuta, eta mundu horrekin lotu zen pixkanaka, ikasketak bukatu gabe utzi bazituen ere. 1951n, zenbait egunkarirentzat idazten hasi zen kazetari gisa, Worcester Telegram eta The Boston Herald argitalpenentzat, besteak beste. 1964an, kazetaritza zientifikoa egiten hasi zen. Psychiatric Opinion medikuntza-aldizkari ospetsuan argitaratzaile izan zen hamar urtez, eta Estatu Batuetako aditu handienetako bat izatera iritsi zen gai horretan.

Idatzi dituen eleberrien artean, aipagarriak dira The Rabbi (1965), The Death Committee (1969) eta The Jerusalem Diamond (1979).

Medikuntza gaitzat harturik, berriz, trilogia bat idatzi zuen: The Physician (1988), Shaman (1992,) eta Matters of Choice (1996). Hiru eleberri horietan, mediku-lanbidearen azterketa zabala eta sakona egiten du, Erdi Arotik hasita gaur egun arte. The Physician eta Matters of Choice eleberriek Gipuzkoako liburu-saltzaileek Donostiako Liburu Egunean gehien saltzen den liburuari ematen dioten saria irabazi zuten 1992an eta 1995ean, hurrenez hurren.

Orduz geroztik, The Last Jew (1999), Sam and Other Animal Stories (2002) eta The Bodega (2007) idatzi zituen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
Ideen 1
os 5
web 2