Le Nord-du-Québec ("Quebeceko iparraldea") Quebeceko eskualde administratiboa da. 10 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Biztanle gehien duen hiria Chibougamau da.

Nord-du-Québec
 Kanada
Administrazioa
Izen ofizialaNord-du-Québec
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Quebec
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak56°10′00″N 74°25′00″W / 56.1666667°N 74.4166667°W / 56.1666667; -74.4166667
Azalera839.000 km²
MugakideakAbitibi-Témiscamingue, Saguenay–Lac-Saint-Jean, Côte-Nord, Mauricie, Labrador, Nunavut eta Ontario
Demografia
Biztanleria45.740 (2021)
1.179 (2016)
Dentsitatea0,05 bizt/km²
nordduquebec.gouv.qc.ca

Eskualdeak (839.000 km²) Quebec osoko azalaren % 55 okupatzen du; aldiz, biztanleriaren % 0,5 (40.000 lagun) besterik ez da bertan bizi. Jatorriko herriak (kasu honetan inuit eta creeak) gehiengoa (% 60) diren eskualde administratibo bakarra da; europar jatorriko ia guztiak frantses hiztunak dira. Dena batera eskualde bakarrean bilduta badago ere, hainbat arlotan hiru eskualde bailiran ari dira Nunavik (inuitena), Eeyou Istchee (creeena) eta Jamésie ("zuriena").

Geografia

aldatu
 
Limestone ur jauziak Caniapiscau ibaian.

Labrador penintsulako zati handia okupatzen du.

Mendebaldean James eta Hudson badiak eta iparraldean Hudson itsasartea eta Ungavako badia daude. Eremu handi horretan ibai eta aintzira kontaezinak (oro har 121 000 km²) daude; ibai inportante batzuk, Ontarioko mugan hasi eta Labradorrekorantz:

Quebeceko aintzirarik handiena ere badago: Mistassini (2.336 km²).

Esparru gehienak nahiko lauak edo garaiera handirik gabeak dira baina ipar-ekialdeko muturrean Quebeceko -eta Ternua eta Labradorreko- mendirik altuena (1.652 m) dago, alde batean Mont D'Iberville deitua eta bestean Mount Caubvick. Hego-ekialdean Otish mendietan ere 1.000 metrotik gorako garaierak dira.

Mugakideak

aldatu

Lurrez hauexek ditu auzokide, ipar-ekialdetik hasi eta hego-mendebaldean bukatuta:

  1. Labrador, Ternua eta Labrador probintzian.
  2. Côte-Nord.
  3. Saguenay–Lac-Saint-Jean.
  4. Mauricie.
  5. Abitibi-Témiscamingue.
  6. Ontario.

Itsasoz beste aldera Nunavuteko zenbait uhartedi ditu auzoko.

Historia

aldatu

Atzo eta gaur inuit eta creeak izan dira lur hauetako biztanleak.

Europarren presentziari dagokionez, 1713an Britainiar Inperioari utzi behar izan zion arte Frantziaren menpekoa zen, Nouvelle-France delakoaren barnean. Ez batzuek ez besteek ez zuten kolonorik bidali, inguruaren bizibaldintza gogorrengatik. 1870ean Kanadako Dominion britainiarraren esku utzita, Quebeceko probintzia izango zenak bi alditan bere mugak handitu zituen: 1898an Eastmain ibaiaraino eta 1912an Ungavako barrutiarekin.

Hala ere, "hegoaldeko quebectarrek" orain dela oso gutxi arte apenas izan duten kontakturik eskualdearekin; 1960ko hamarkadan hasi ziren geroago izugarri garatu diren proiektu hidroelektrikoak. Nord-du-Québeceko hegoaldean azken hamarkadetan eraiki diren hiri berriak daude: Chibougamau 1952an jaio zen, Lebel-sur-Quévillon 1965ean, Radisson 1974an.

Demografia

aldatu
  • Biztanleria: 41.129 (2008)
  • Azalera: 839.000 km²
  • Dentsitatea: 0,048 bizt./km²
  • Jaiotza-tasa: ‰ 21,5 (2004)
  • Heriotza-tasa: ‰ 4,8 (2003)[1]

Hizkuntzak

aldatu

Jatorriko herrietako kideak ez direnen artean ia guztiak frantses hiztunak dira.

Inuktituteraren eta cree hizkuntzaren ezagutza ehuneko oraindik oso altuak dira komunitate horietan. Inuit eta creek bigarren hizkuntzatzat ingelesa dute gehienbat, bi europar inperioen arteko talkaren ondorioz. Quebeceko gobernuaren ahaleginei esker frantsesa hirugarren hizkuntzaren gisan gero eta zabalduago dago. Hala ere, hiru gizataldeek elkarren artean komunikatzeko lingua franca ingelesa da[2].

Banaketa administratiboa

aldatu

Osorik 14 "iparraldeko herri" (village nordique, inuitena, 10.000 bat biztanle), 9 "herri cree" (village cri, 14.000 bat) eta 5 udalerri (europar jatorrikoak nagusi, 17.000 bat). Bere azalera eta nazio aniztasunagatik, hiru administraziotan banatuta dago eta arlo askotan eskualde bakarra dela ezin esan, bakoitzak kudeaketarako aparteko egiturak dituelako.

Nunavik

aldatu

Tundrak ia erabat estalita, Nunavik ("bizi den lekua" inuktituteraz) Quebeceko administrazioaren menpeko inuiten lurraldea da. Bere lur eremu tradizional osoa Nunaviken barruan sartuta dago.

Kudeaketa administratiboari aurre egiteko Kativik ("biltzera joaten den lekua") izeneko egitura dago, 1978an sortua. Egoitza Kuujjuaqen dago[3].

Eeyou Istchee

aldatu

Inuiten kasuan ez bezala, cree herriari ez zaio bere lur historiko guztien gaineko kontrola eman eta herri bakoitzaren inguruko lurrekin sortutako barrendegi sortak Eeyou Istchee (edo Iyyu-Isci, "herriaren lurraldea" cree hizkuntzan) izenekoa eratu du. Administrazioaren egoitza Nemaskan dago[4].

Jamésie

aldatu

Hegoaldeko zatiaren gehiengoa berez ia biztanlerik gabea da herri bakanak kenduta eta cree herriaren lur tradizionalak dira baina aparteko administrazio batean bilduta daude, Jamésie izena duena eta bertako biztanleriaren gehiengoa "zuria" da; horrek gobernuek dituzten proiektu hidroelektriko edo beste motatakoak aurrera ateratzeko erraztasunak eskaintzen ditu. Egoitza Matagamin dago[5].

Jamésieko ia lurralde osoa Baie-James udalerrian dago; 333.000 km²rekin munduko udalerririk handiena da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Iturria: Quebeceko estatistika institutua.
  2. Hizkuntza ofizialen ezagutza 2001ean.
  3. Kativik eskualdeko administrazioa.
  4. Great Cree Council Creeen eskualdeko administrazioa.
  5. James badiako CRÉ Conférence régionale des élu(e)s eskualdeko hautetsien konferentzia.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
admin 13
Idea 4
idea 4