Nova Cançó edo, zehatzago, Nova Cançó Catalana 1950eko hamarkadaren erdialdean sortutako katalanezko musika mugimendua izan zen, katalan hizkuntzaren erabilera normalizatuaren alde eta frankismoaren aurka egin zuena.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Nova Cançó da Ez Dok Amairuren erreferenteetako bat.

1961ean Els Setze Jutges taldea sortu zuten Miquel Porter i Moix, Remei Margarit eta Josep Maria Espinàs musikariek, eta hurrengo urtean lehenengo diskoak hasi ziren argitaratzen. 1971n "Sis Hores de Cançó" izeneko jaialdia lehendabiziko aldiz antolatu zuten Canet de Mar udalerrian (Maresme, Bartzelona), urtez urte gero eta arrakastsuago izan zena.

Katalan Herri guztietatik etorritako artistek parte hartu zuten, besteak beste Raimon ("Diguem no"), Maria del Mar Bonet ("Què volen aquesta gent?"), Lluís Llach ("L'estaca") , Joan Manuel Serrat, Joan Isaac ("A Margalida") eta Ovidi Montllor ("Homenatge a Teresa") abeslariek.

Euskal Herrian oihartzun berezia eduki zuen mugimendu honek, eta Euskal Kantagintza Berria sortzeko erreferentzia izan zen.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
HOME 1
musik 3
os 1