Odontozeto

Zetazeoen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Ez dute bizarrik, hortzak baizik, nahiz eta zenbait espeziek ez izan halakorik. Espirakulu bakarra dute. Izurdea, esparloia, kaxalotea eta abar biltzen dituen Odontoceti subordena osatzen dute

Odontozeto (Odontoceti) ugaztunen klaseko zetazeoen ordenako itsasoko animalia batzuez esaten da. Haien ezaugarri berezia ahoa hortzez hornitua izatea da: espezie batzuek bi barailetan dituzte, baina beste batzuek, behekoan soilik. Gainerako zetazeoek baino aho estuagoa eta txikiagoa dute. Odontozetoen subordenako familiarik ezagunenak delfinidoak, monodontidoak eta platanistidoak dira (adibidez, belugak, izurdeak, kaxaloteak, orkak, narbalak, mazopak eta pilotu-izurdeak). Guztiak haragijaleak dira.

Odontozeto
Eozeno-Gaur egun

Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
Parvordena Odontoceti
Flower, 1867
Azpibanaketa
Ikusi testua

Familiak

aldatu

Odontozetoek zazpi edo zortzi familia osatzen dituzte, Kogia generoa Physeteridae familiaren barnean[1] edo familia independente batean[2] sailkatzearen arabera.


Azpiordena Superfamilia Familia
Odontoceti Delphinidae
 
Platanistoidea Iniidae
 
Platanistidae
 
Phocoenidae
 
Physeteridae
 
Kogiidae
 
Ziphiidae
 
Monodontidae
 

Erreferentziak

aldatu
  1. Wilson, Don E.; Reeder, Dee Ann M.. (2005). Mammal Species of the World: A Taxonomic and Geographic Reference. (3. argitaraldia) Baltimore: Johns Hopkins University Press.
  2. ITIS - Odontoceti

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1