Okhotskeko plaka
Okhotskeko plaka, Okhotskeko itsasoa, Kamtxatka penintsula eta Japonia ekialdea hartzen dituen plaka tektoniko kontinental bat da. Ipar Amerikako plakaren zatitzat hartzen zen, baina, berriki, plaka horretatik independentea dela ikusi da. Plaka hauek ditu mugakide:
- Iparraldean, Ipar Amerikako plaka
- Hegoaldean, Amuriako plaka eta Filipinetako plaka
- Ekialdean, Pazifikoko plaka, Japoniako eta Kuril-Kamtxatkako ozeano fosen inguruan.
- Mendebaldean, Eurasiako plaka