Olabeaga
Olabeaga Bilboko auzoa da. Bilboko Basurtu-Zorrotza barrutian kokaturik dago, hiriaren ipar-mendebaldean. Olabeagak 1.093 biztanle dauzka eta 0,25 kilometro karratuko azalera.
Olabeaga | |
---|---|
Euskal Herria | |
Olabeagaren ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′50″N 2°57′18″W / 43.264°N 2.955°W |
Azalera | 0,25 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1.310 (2023) |
Dentsitatea | 5.240 bizt/km² |
Historia
aldatuAuzoaren jarduera ekonomiko nagusia betidanik egon da Bilboko itsasadarrari lotua, ondoan dagoen Zorrotzaurren bezala. Horrela, XIX. mendetik aurrera ontzigintza eta portuari loturiko jarduera ekonomikoak nagusi izan ziren. Horien artean, bakailaoaren arrantza nabarmentzen zenez, auzoak Norvegia ezizena hartu zuen.
Gaur egun, Olabeaga auzoa, Bilbok hazteko duen aukera bakarretakoa da. Horregatik, udalak proiektu bat aurkeztu zuen 2005ean Zaha Hadid arkitekto anglo-irakiarraren eskutik, auzoa berreskuratu eta etxebizitza berriak eraikitzeko. Proiektuaren arabera, 1.500 etxebizitza berri eraikiko dira, eta hasieran auzoko etxebizitza zaharren zati handi bat botatzea aurrikusten bazen ere, azkenik, auzoko etxebizitza guztiei eutsiko diete, Zorrotzaurren gertatu bezala.
Etxebizitzez gain, Bilborako lurpeko autobide berria eraiki da "Olabeagako Erlaitza" deritzona. Horren bitartez, Sabino Aranako bidezubia eraitsi ahal izan da. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateko campus berria eta San Mameseko futbol zelai berria eraiki dira auzoan. Proiektu horiek guztiek Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren pabilioiek hartzen zituzten lurretan egingo dira.
Kalerik garrantzitsuenak
aldatu- Ventosaren bidea
- Olabeagako San Nikolasen kalea
- Olabeagako kaia
Eraikinak
aldatu- San Mames futbol estadioa
- Olabeagako geltokia
- Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola
Literatura
aldatu- Bilboko ibaia
- ibaia zabala,
- eskola edadez
- gure magala:
- nagusiagotan
- ametsen kala,
- zenbat izerdi,
- zenbat itz erdi,
- zenbat deskarga,
- zenbat behar da,
- asetzeko i?
Alfontso Irigoienen "Olabeagatik" poesia zatia
Kanpo estekak
aldatu- Olabeaga Bizirik auzo plataformako bloga (Gaztelaniaz)
- Olabeagako auzotarren eztabaidagunea (Gaztelaniaz)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |