Onddo lirdingatsu

Mixomycota dibisioa osatzen duten mikroorganismoak izendatzeko termino arrunta. Protozooen antzeko izakiak dira, eta hainbat ingurumenetan aurkitu daitezke. Onddo gisa izendatzen badira ere, gaur egun ez dira Fungi erreinuan sailkatzen

Onddo lirdingatsua organismo eukarioto mota batzuei ematen zaien izen arrunta da. Zelulabakar gisa bizitzeko gai diren arren, ugal-egitura zelulaniztunak eratzeko elkar daitezke. Lehen onddotzat hartzen ziren, baina gaur egun ez dira erreinu horren barnean sailkatzen,[1] baizik eta Protista erreinuaren baitan. Mundu osoan 900 espezie inguru ezagutzen dira. Izen hori ematen zaie, bizi zikloaren aldi batzuetan itxura lirdingatsua izan dezaketelako.

Diachea leucopodia, onddo lirdingatsu irideszentea.
Stemonitis fusca
Fuligo septica

Sailkapena

aldatu

Onddo lirdingatsuek Amoebozoaren barneko Mycetozoa taldea osatzen dute. Mycetozoaren barnean hiru azpitalde daude:[2][3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Introduction to the "Slime Molds". University of California Museum of Paleontology, ucmp.berkeley.edu (Noiz kontsultatua: 2019-11-13).
  2. Fiore-Donno, A. M., Nikolaev, S. I., Nelson, M., Pawlowski, J., Cavalier-Smith, T., eta Baldauf, S. L.. Deep Phylogeny and Evolution of Slime Moulds (Mycetozoa). Protist, 161(1), 55-70, researchgate.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  3. Baldauf S.L., Doolittle W.F.. Origin and evolution of the slime molds (Mycetozoa). Proc. Natl. Acad. Sci. U.S.A. 94 (22): 12007-120012, pnas.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES