Onddo urregorria (Boletus chrysenteron edo Xerocomellus chrysenteron) Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate eskaseko jangarria. Haragi oso biguna, usain eta zaporerik gabea. Nolanahi ere, beste onddo batzuekin nahastea gomendatzen da, eta, horrez gain, behar adina gozatzea.

Onddo urregorria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaXerocomellus
Espeziea Xerocomellus chrysenteron
Šutara, 2008
BasionimoaBoletus chrysenteron
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
hanka biluzik dago
 
espora oliba-arreak dauzka
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 9 mm arteko diametrokoa, arre-txigortu edo arre-oliba kolorekoa, inoiz ere ez gorri bizia. Lehenik hemisferikoa, gero ganbila eta azkenean ia laua, forma irregularrekoa, tomentu fin-fin batekin, eta zahartzean pitzatu egiten da.

Tutuak: Luzeak, hori-oliba edo hori-berdexka kolorekoak.

Poroak: Nahiko handiak, angelutsuak, horixkak, gero berdexkak.

Hanka: Zilindrikoa, oinarrian mehetua, gerezi koloreko puntutxoz estalia, hondo horixka estaltzen duena; kolore hori hau, argi eta garbi ikus daiteke goiko aldean, tutuetatik oso gertu.

Haragia: Biguna, arrea edo horixka zikina; gorrixka azalaren azpian, zaurietan, pitzaduretan eta oinaren oinarrian. Pixka bat urdindu eta gorritu egiten da aireak ukitzean. Fruta garratzen usain leuna eta zapore ahula, apur bat gozoa.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Chrysenteron epitetoa grekotik dator “krysos” hitzetik, urrea esan nahi du, eta “enteron” hitzetik, barrua esan nahi du. Bere haragi horiagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Gutxi estimatua eta sukaldaritzako balio handirik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Boletus subtomentosus ondoarekin, baina honen haragia ez da gorritzen airearekin.

Boletus ferrugineus, Boletus truncatus eta Boletus armeniacus ere antzekoak dira.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean aurkitzen da, koniferoen eta hostoerorkorren basoetan. Ohikoa da, baina ez oso ugaria.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Europa, Afrikako iparraldea, Asiako iparraldea, Zeelanda Berria.

Galeria

aldatu

Erreferentzia

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 62 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 146 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 513 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 42 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
todo 1