Bizi-kalitate

Ongizate» orritik birbideratua)

Bizi-kalitatea pertsona edo gizatalde baten bizitza-kondizioak dira, haren ongizateari, gogobetetzeari eta zorionari dagokienez. Definizio orokor horretaz gainera, bizi-kalitatea zehazten duten alderdi zenbait finkatu dira, hala nola osasun eta hezkuntza zerbitzuen aukera, ingurumenaren egoera, segurtasuna lanerako aukerak, lan orduen kopurua, errenta eta bere banaketa eta askatasuna.

Bizi-kalitatea neurtzeko Nazio Batuek proposatutako Giza Garapenaren Indizea erabili ohi da. Bertan hainbat aldagai hartzen dira kontuan: bizi itxaropena, hezkuntza (maila guztietan) eta barne-produktu gordina per capita[1].

Aurrekoa neurria erabiliena izan arren badaude beste proposamen batzuk bizi-kalitatea neurtzeko. Hor dago Zoriontasunari buruzko Munduko Txostena, 156 herrialde sailkatzen dituena duten zorion-mailaren arabera. Horrek adierazten du munduan gero eta interes handiagoa dagoela zoriontasuna eta funtsezko ongizatea giza garapenaren kalitatearen adierazle gisa erabiltzeko.[2]

Osasunaren aldetik ere landu da kontzeptua, pertsonen osasunean zentratuta. Hecht eta Shiel-ek honela neurtzen dute bizi-kalitatea: “pazienteak bizitzako jarduera normalez gozatzeko duen gaitasuna”. Izan ere, bizi-kalitateak lotura estua du ongizatearekin, gaixotasunik eta tratamendurik behar izan gabe.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Giza garapenaren indizea» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  2. (Ingelesez) «World Happiness Report» worldhappiness.report (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  3. (Ingelesez) Encyclopedia of the Life Course and Human Development, vol. 3. Macmillan Reference 2009.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
mac 1
multimedia 1
os 7