Opéra-Comique Antzoki Nazionala

Opéra-Comique Antzoki Nazionala (frantsesez: Théâtre national de l'Opéra-Comique) Frantziako Paris hiriburuan dagoen antzoki ezaguna da, Parisko 2. barrutian kokaturik dagoena.

Opéra-Comique Antzoki Nazionala
Kokapena
Koordenatuak48°52′15″N 2°20′15″E / 48.870861°N 2.337511°E / 48.870861; 2.337511
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1715
ZuzendariaOlivier Mantei (en) Itzuli
Edukiera1.100
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

Opéra-Comique antzokia 1714ko abenduaren 26an sortu zuten Catherine Baron eta Gautier de Saint-Edmek Parisko antzerki taldeak hartzeko, baina hasiera zaila izan zuen eta 1723 artean egon ziren hainbat urte antzerki bakar bat izan gabe.

1762an Comédie Italienne antzokiarekin elkartu eta haren izena hartu zuen. Ondoren 1780an hasierako izena berreskuratu zuen. 1783an Favart aretoa ireki zen gaur Opéra-Comique antzokia dagoen lekuan. XIX mendean arrakasta handia izan zuen. 1846an adibidez Berliozen Faustoren kondenazioa estreinaldia hartu zuen eta 1875ean Bizeten Carmen opera estreinatu zuen.

1887ko maiatzaren 25ean sute batek antzokia kaltetu zuen eta 80 pertsona hil ziren.

Gaur egun operaz gain bestelako ikuskizunak ere izaten dirta antzokian. 2000 eta 2007 artean Jérôme Savary zuzendu zuen eta ordutik aurrera Jérôme Deschamps da zuzendaria.

Iruditegia

aldatu

Informazio praktikoa

aldatu
  • Helbidea: 1 Place Boieldieu, 75002
  • Ordutegia:
    • 11:00 - 19:00 astelehenetik ostiralera
    • 14:00 - 19:00 larunbatetan
    • 13:00 - 16:00 igandetako ikuskizunak
  • Geltokia:     Richelieu-Drouot

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1