Orburua edo alkatxofa (Cynara cardunculus var. scolymus) barazki mota bat da, hosto berdez osatutakoa bihotz mamitsuaren inguruan.

Orburu
Sailkapen zientifikoa

Euskal Herrian Nafarroako Erriberakoa da preziatua. "Tuterako Orburua" Kalitateko Jatorrizko Deiturak babesten du, eta Nafarroako Erriberako 33 udalerritan laboratzen da, batez ere Erriberako hiriburuaren eraginpeko eremuan. "Blanca de Navarra" izeneko mota bakar-bakarrik laboratzen da. Barietate hori besteetatik bereizten duten ezaugarriak bere forma biribildua eta goiko aldean duen zulo zirkularra dira, bere hostoak ez baitira elkartzen lore-burua ixteko.

Orburu-uzta ona lortzea ez da lan erraza, baina merezi du. Ez du hotza maite, baina itsas ertzeko klima atsegin du. Lur aberatsak behar ditu; ongarri organikotan aberatsak batik bat.

Landatu: orburu-landareak ugaltzeko altzumak erabiltzen dira; sustrai-lepoan hazten diren pujak alegia. Apirilean, 0,8 x 1 metroko tartea utziz zuloko bi altzuma landatu.

Lanak: jorraldi ugari. Neguan lasto, belar edo abarrez babestu. Uzta ondoren landare osoa ebaki, 30 cm-ra. Barraskilo eta satorren erasoetatik babestu. Urtero ongarritu.

Uzta: udazkenean, landare bakoitzeko 10-25 lore. 3 urtetik behin landareak berritu ohi dira, baina 6 urtera arte ere etekin egokia lor daiteke.

Sukaldean

aldatu

Orburua frijitua, egosia, menestra ospetsuaren osagai moduan, txirlekin edota urdaiazpikoarekin kontsumitu daiteke. Prestatzeko milaka modu, bata bestea bezain ona.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
multimedia 1
os 8
web 1