Orsay museoa

Orsay Museoa» orritik birbideratua)

Orsay Museoa (frantsesez: Musée d'Orsay) Parisen dagoen museo bat da, Parisko 7. barrutian dagoena. XIX. mendeko arte plastikoei eskainia dago, eta, bereziki, inpresionismo garaiko bere lanengatik da ezaguna. Kronologikoki, antzinako maisuen (Louvre museoa) eta arte moderno eta garaikidearen (Georges Pompidou Zentroa) arteko artearen historia hartzen du.

Orsay museoa
Areto nagusia. Irudi gehiago
Map
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 7. barrutia
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1986
Webguneawww.musee-orsay.fr

Historia

aldatu

Jada 1973an, Frantziako Museoen Zuzendaritzak, Orsayko tren geltokian museo bat ezartzeko egitasmoa pentsatu zuen, hondoratzear zegoena, eta non hotel bat eraikitzeari buruz hitz egiten zen. Erabakia, XIX. mendeari buruzko interes baten berragerpenak bultzatu zuen, tren geltokia, 1973ko martxoak 8an Monumentu Historikoen Inbentario Gehigarrian erantsia izan zelarik. Eraikina bera, Paris eta Orléans arteko trenbidea lotzen zuen geltokia zen, 1900eko Erakusketa unibertsalerako egindakoa. Lucien Magne, Émile Bénard eta Victor Laloux izan ziren arkitektoak. Frantziako hego-mendebalderako trenbideen abiapuntu nagusia izan zena 1939rako.

Baina, museoa eraikitzeko erabakia, ez zen 1977ko urriaren 20ko ministro kontseilua arte iritsi, dirudienez, presidenteak berak, Valéry Giscaird d'Estainngek ekimen propioz aurkeztutakoa.

Eraikina, 1986an inauguratua izan zen, Gae Aulenti arkitektoak eginiko birmoldaketaren ondoren. Ofizialki, urte horretako abenduak 1ean inauguratu zen, garai horretan Errepublikako presidente zen François Mitterranden aldetik, publikoarentzat, hilabete bereko 9an zabalduz.

Bilduma

aldatu

Margolan errealista, inpresionista eta postinpresionista, eskultura, apaindura artea, zinea eta arkitektura lanak ditu, lan guzti hauek, Louvreko Museoaren funtsekoak direnak, bere galeriek, aurreko artea erakusten dutelarik, erromantizismo garairaino.

Orsayn, Jean-François Millet, Dominique Ingres, Edouard Manet, Gustave Courbet, Eugene Delacroix, Claude Monet, Pierre-Auguste Renoir, Paul Gauguin, Vincent Van Gogh, Paul Cezanne, Antonio de la Gándara edo François Pomponen lanak aurki daitezke, beste artista batzeuen artean.

Lan azpimarragarriak:

Eskultura eta margolaritza galeriez gain, badaude arkitektura, apaindura arteei (Art Nouveau eta Arts and Crafts mugimendua) edo argazkilaritzari eskainiak (Nadar, Gustave Le Gray, Jean-Baptiste Regnault, Shaw...)

 
Orsay Museoa

Informazio praktikoa

aldatu
  • Helbidea: Rue de Lille, 75343
  • Ordutegia:
    • 9:00 - 18:00 astearte, asteazken, ostiral, larunbat eta igandetan
    • 9:00 - 21:45 ostegunetan
    • Astelehenetan itxita
  • Geltokiak:

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 3
idea 3