Ozeano Bareko Suzko Eraztuna

Ozeano Bareko Suzko Eraztuna Ozeano Barearen arroko eremu luze bat da, lurrikaren eta sumendi erupzioen kopuru handia duena. 40.000 kilometro luze da, eta ferra baten itxura du. Ia erabat bata bestearen segidan dauden hainbat ozeano fosa, arku bolkaniko eta eraztun bolkanikori elkartua dago, bai eta plaka tektonikoen mugimenduei ere. Ozeano Bareko Suzko Eraztunak 452 sumendi ditu, eta han daude munduko sumendi aktibo nahiz lokartuen % 75.[1]

Ozeano Bareko Suzko Eraztuna

Txile, Argentina, Bolivia, Peru, Ekuador, Kolonbia, Panama, Costa Rica, Nikaragua, El Salvador, Honduras, Guatemala, Mexiko, Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada hartzen ditu. Behin Aleutiar uhartetara iritsita, Eurasia aldera jotzen du. Bertatik Japonia, Taiwan, Filipinak, Indonesia, Malaysia, Ekialdeko Timor, Brunei, Singapur, Papua Ginea Berria, Salomon uhartea, Tonga, Samoa, Tuvalu eta Zeelanda Berrira jaisten da.

Arrazoiak

aldatu

Ozeano Bareak hainbat plaka ozeaniko ditu, etengabe bata bestearen aurka talka egiten ari direnak, eta tentsioa metatzen dute[2]. Une jakin batean, tentsio hori askatu egiten da eta, aipaturiko herrialdeetan lurrikarak eragiten ditu. Gainera, etengabeko jarduera bolkanikoa dago Suzko Eraztunean, batez ere Erdialdeko Amerikan.

Ozeano Bareko Suzko Eraztunak munduko subdukzio gunerik garrantzitsuenetako batzuk hartzen ditu: lurreko gainazaleko plakak, abiada geologiko handian (zenbait zentimetro urtean) beste plaka batzuetan hondoratzen dira. Lurrikaren bidez askatu behar diren tentsio handiak metatzen ditu fenomeno horrek.

Suzko gerrikoa 40.000km (25.000 milia) luze da eta ferra forma du. Alde batetik, 452 sumendi aktibo ditu, hala nola, munduko sumendi aktiboen eta inaktiboen %75 bertan aurkitzen da.[3] Bestalde, gutxi gorabehera munduko lurrikaren %90 eta lurrikara handienen %80 Suzko Gerrikoan zehar gertatzen dira.  Bigarren eskualde sismikoena (lurrikaren %5-6 eta munduko lurrikara handien %17 gertatzen dira bertan) Alpetar Gerrikoa da, Javatik Sumatrara doana, Himalaia, Mediterraneoa eta Atlantikoaren bitartez. Erdialdeko atlantikoko dortsala munduko hirugarren eskualde sismikoena da.[4]

Ozeano Bareko Suzko Gerrikoak ere, barne hartzen ditu munduko supersumendi gehienak; magnitude handiko leherketak, LBI=8 (Leherkortasun bolkanikoaren indizea) izenez ezagutzen direnak, globalki hondamendi handiak eragin dituztenak, eta hori gutxi balitz, baita zenbait espezieen desagertze masiboa ere.

Suzko Eraztuna plaka tektoniken mugimenduen ondorioa da. Suzko Eraztunaren ekialdeko atala Nazcako plakaren eta Cocosko plakaren arteko subdukzioaz sortua da, Hego Amerikako plakaren azpian, mendebalderantz mugitzen dena. Erdialdeko Amerikan, Cocosko plaka Karibeko plakaren azpira hondoratzen da. Pazifikoko plakaren zati bat, Juan de Fuca plaka txikiarekin batera, Ipar Amerikako plakan hondoratzen da. Eraztunaren iparraldeko atalean plaka Pazifikoa, ipar-mendebalderantz mugitzen dena, Aleutiarretako arkuaz subdukzitua da. Mendebalderago, plaka Pazifikoa subdukzitua da Kamtxatka peninsulako arkuaz. Iparraldeko atala konplexuagoa da, izan ere hainbat plaka txiki talkaka dabiltza Pazifikoko plakarekin.

Bolivia

aldatu
 
Licancabur

Nevado Sajama geruza-sumendi bat da, Bolivian dagoena, nazioko mendebaldean dagoen Sajamanko parke nazionalean kokatua, Oruroko departamenduan. Ez dago ziur zehaztua bere azken erupzioaren data, izan ere sumendi desagertu moduan hartua dago.

Licancabur sumendia, Boliviako mugan eta Txileren artean kokatua dagoen geruza-sumendia da, Aintzira Berdearekin batera. Honen azken erupzioa Holozeno periodoan jaso zen.

Acotango Txileko eta Boliviako mugan dagoen geruza-sumendi bat da; Oruroko departamenduaren eta Arica eta Parinacota eskualdearen artean. Eragin zuzeneko gunea basbestuta dago Lauca parke nazionalagatik, Txileren aldetik; eta Samajako Parke Nazionalagaik, Boliviaren aldetik.

Ollagüe sumendia sumendi aktibo bat da, Txile eta Boliviako mugan kokatua. 5.870 metroko altuera du.

 
Ollagüe
 
Nevado Sajama (6.542m) Boliviako tontorrik altuena.
 
Acotango


Txile, munduko nazio sismikoetako bat da eta, era berean, sumendi kantitate handi bat du nazio osoan zabalduta.

Sumendi hauek Txileko Meatzaritza eta Geologiaren Zerbitzu Nazionalak aztertzen ditu (SERNAGEOMIN).[5][6] Modu honetan, SERNAGEOMINek laguntza ematen du nazioko ezagutza geologikoa finkatzeko (Meatzaritzako Kodearen 21. artikulua).

Sismikotasuna

aldatu

Epizentroa, Txile, Bolivian, Argentina eta Peruko lurraldeetan (azken hiru hauekTxileko mugatik gertu) gertatuz gero, Zentru Sismologiko Nazionalak aztertzen ditu.

Txile ezaguna da, inoz lur planeta honetan, sismografoa asmatu zenetik, izan den lurrikararik handiena bertan gertatu izanagatik, 9.5 Mw ko magnitudea izan zuena. Lurrikara hau, nahiz eta okerra izan, 1960ko Valdiviako lurrikara izenez ezagutzen da, bere epizentroa Mallekoko probintzian izan zuen eta 1.655 hildako izan zituen (zifra txikia izan zuen indarrarekin alderatuz). 2010eko Mauleko lurrikarak 8.8Mw ko magnitudera iritsi zen eta hau 2011ko martxoaren 1ra arte , Japoneko lurrikara gertatu arte,  bostgarren lurrikararik handiena bezela ezagutzen zen. Ordundik aurrera seigarrena izan zen. Txilek XXI. medean lurrikara handi asko izan ditu, horien artean:

Bolkanismoa

aldatu

Txileko sumendiak eta Argentinako batzuk Txileko Meatzaritza eta Geologiaren Zerbitzu Nazionalak (SERNAGEOMÍN) kontrolatzen ditu.

Txilen 2.000 sumendi baino gehiago daude, eta horietako 500 izan dira SERNAGEOMÍN erakundeak potentzialki aktibo daudela identifikatutakoak. Hauetako 60 sumendik, aktibitate eta erupzio prozesu luzeen  zerrenda bat du. Oso arraroa da Txilen sumendi baten ondorioz hildakorik izatea. 2015eko Cabulco sumendiaren leherketa ezusteko handia izan zen Txileko jendearentzat. XXI. mendean zehar, Txileko estatuak 3 leherketa handi pairatu ditu, 2008an, 2011an eta 2015ean, baina beste leherketa batzuk ere izan ditu Txile ez ezik, Argentina ere kaltetu dutenak. Villarrica Hego amerikako sumendirik aktiboena da eta Quizapú sumendiak Txilen inoiz gertautako leherketa handiena izan zuen 1932an, eta baita XX. mendeko munduko leherketa handienetako bat, LBI 6ra iritsiz.


 
Villarrica

XXI. mendeko sumendien leherketak honako hauek izan dira:

  • 2000: Villarrica suemendiaren aktibitatea.
  • 2007: Láscar sumendiaren aktibitatea.
  • 2008: Chaitén sumendiaren leherketa (LBI4), Llaima sumendiaren leherketa.
  • 2009: Llaima sumendiaren leherketa, Chaitén sumendiaren leherketa
  • 2010: Planchón sumendiaren leherketa, Llaima sumendiaren aktibitatea 8.8Mw ko lurrikararen ondoren.
  • 2011: Puyehue-Cordón Caulle sumendiaren leherketa (LBI 5), Hudson sumendiaren leherketa, XXI. mendeko leherketarik bortitzena bezala kontsideratua, momentu arte.
  • 2012: Llaima sumendiaren aktibitatea, Copahue sumendiaren leherketa.
  • 2013; Copahue sumendiaren leherketa.
  • 2014: Copahue sumendiaren aktibitatea.
  • 2015: VIllarrica sumendiaren leherketa (LBI 2), Cabulco sumendiaren leherketa (LBI 4).
  • 2016: Nevados de Chillán gune bolkanikoaren aktibitate eta pulsos eruptivos (LBI 1), Villarrica sumendiaren aktibitatea.
  • Nevados de Chillán gune bolkanikoaren aktibitate , domo bolkanikoaren kolapsatze posible batekin irtsi daideke leherketa posible batekin.

Kolonbia

aldatu

Galeras Kolonbiako iparraldean dagoen sumendi bat da, Pasto herritik 9km-ra kokatua, Nariñoko departamentuko kapitala. Kolonbiako sumendirik aktiboenetariko bat da eta historikoki zeresan handia izan du, batez etre XVI.mendean.

Nevado del Huila sumendia Kolonbiako Andeetako barruti zentraleko puntu altuena da, 5365 msnm -rekin, nazioko bigarren mendirik altuena izanik, Cristobal Colon eta Simon Bolivar mendien ondoren, Sierra Nevada de Santa Martan kokatua. Huila, Tolima eta Caucako Erdialdeko Mendikatean kokatua dago. 2007ko martsoan aktibidade handiko sumendi bat zen, erupziorako arriskuarekin. 2007ko apirilaren 18an erupzio bat jazo zen, bere bi magaletan lokatz jetsierak gertatuz.

 
Nevado del Ruiz

Eragin handiena jasandako herriak Belalcazar, Paicol, La Plata, Tesalia, Nataga, Tolima eta Valle del Cauca departamendua dira. Nevado de Huila sumendia Caucako departamenduaren, Huilaren eta Tolimaren artean kokatzen da. Gainera parke nazional naturala da. 2008ko azaroaren 20an erupzio bat burutu zen lokatz flujo handiekin. Erupzio honetan 400 metroko diametroa zuen krater bat sortu zen barnean laba kupu bat zuelarik. Horrezkerotik maiz aztertzen da sumendiak ea erupzio berriren bat izan dezaken ikusteko. NAhiz eta momentuan ebakuazio planek funtzionatu, 2008ko azaroaren 20ko erupzioan hainbat pertsona hil ziren.[7] Tragedia de Armero sumendiaren ondorioa ere izan zen.

Nevado del Ruiz, Mesa de Herveo moduan ere ezaguna,[8] iparraldeen dagoen sumendia da Andeetako Suzko Eraztunei dagoekienez, Caldas departamenduaren eta Tolimaren limitean kokatua, Kolonbian. Labazko kapa askoz osatutako geruza-sumendi bat da, sumendiko errautsarekin eta beste piroklasko batzuekin ordezkatzen dena. Milloika urtetan aktibatuta egon da, hiru periodo garrantzitsuekin.


Ekuador

aldatu

Lurrikarak

aldatu

1979an Ekuador herrialdeak lurrikara bortitz bat pairatu zuen. Azkenekoa, 2016ko apirilarean 16ean, hain zuzen ere arratsaldeko 18:58etan, gertautako izan zen,  7.8Mw-ko magnitudea izan zuena. Lurrikara hau nazioak pairatutako lurrikararik bortitzenetakoa izan zen, ipar-mendebaldeko hiri asko kaltetu zituen eta 900 pertsona baina gehiago hil ziren bertan, eta hori gutxi balitz, desagertutako pertsona asko ere egon ziren. Maiatzaren 18an bi erreplika egon ziren, bata goizeko 2:57etan eta bestea goizeko 11:42an.

Bolkanismoa

aldatu

Ekuadorren, EPN Instituto Geofisikoak, kontrolatzen ditu Andetako eta Galapago uhartetako sumendien aktibitateak.[9]

Cotopaxi, Andetako geruza-sumendi bat da, Quito, Ekuador, Hego Amerikatik, 50km hegoaldera dagoena, hain zuzen ere.[10] Herrialdeko bigarren gailurrik altuena da, 5.897m dituena. Batzuek munduko sumendirik aktiboena dela dioete, eta Ekuadorreko sumendirik aktiboena da. 1738. urtetik, Cotopaxi sumendiak, 50 leherketa baino gehiago jasan ditu, horrela, sumendiaren inguruan buztin fluxuez sortutako zenbait bailara osatuz.

Cotopaxik, Quito kanpoaldean, 2015eko apirilean eman zion hasiera bere aktibitateari. Lurrikaren haunditze bat gertatu zen eta sumendia SO2 kanporatzen hasi zen. IGPENk jakinarazi zuen eraikinean deformazio txiki bat jasan zuela, magmak sumendiaren azpialdean intrusio bat izan zuela proposatuz. Uztailaren 25ean, ezinegonak jarraitzen zuen, eta azkeneko leherketarik handiena errauts eta lurrun leherketa bat izan zen, 2015eko Abuztuaren 14 eta 15ean gertatua.

 
Sangay

1999ko Irailean, Pichincha sumendiak leherketa bat izan zuen Quito hirian. Leherketa honen ondorioz hiria errautsezko laino batez estali zen. Aurretik jasan zituen leherketarik handienak 1553an eta 1660ean izan ziren, non 30cm-ko errauts kapa bat erori zen hirira.

 
Reventador

Sangay sumendia, 5.230m dituena, Ekuador erdiguneko geruza-sumendi aktibo bat da, eta baita munduko sumendi aktibo altuenetariko bat ere. Gainera, Ekuadorreko aktiboenetako bat ere bada, hiru aldiz lehertuz. Aktibitate estronbolikoa du; bere azken leherketa, 1934ean hasi zena, oraindik ere martxan dago. Geologikoki, Sangay sumendiak, Iparraldeko sumendi guneko hegoaldeko muga finkatzen du. Bere 500.000 urteko historian bi aldiz suntsitua izan da bere sahietsetan gertatutako kolapso batengatik. Sangay sumendia, Sangayko Parke Nazionalean kokatuta dagoen bi sumendietako bat da. Bestea Tungurahua sumendia da, parkearen iparraldean kokatuta dagoena. Hala nola, UNESCOk munduko ondare gisa du, 1983tik.

Reventador, Ekuadorreko Andeen ekialdean kokatutako geruza-sumendi aktibo bat da. 1541etik, 25 aldiz lehertu da, azkenekoa 2009an izanik. Hala ere, bere leherketarik handiena 2002an gertatu zen. Leherketa horren bitartean, sumendiaren lumak 17km-ko altuera lortu zuen, eta bere piroklastoak konotik 7km-raino irits ziren. 2007ko martxoaren 30ean, mediak berriro errautsa kanporatu zuen. Errauts hau, 3km-ko altuerarino iritsi zen.

Peruko sumendiak erlazionatuta daude Hego Amerikako plakaren eta Nazcako plakaren subdukzioarekin. Peruko sumendi aktiboak Andeetako Sumendi Gune Zentralean daude, Andeetako Suzko Eraztunaren zati dena.

Ubinas geruza-sumendi bat da, Ubinaseko distrituan kokatua.

 
Ubinas

Azken aldiko aktibitate bolkanikoak

aldatu

2006ko martsoaren 27tik aurrera bere aktibitate bolkanikoa asko hazi zen, gas toxikoen emisioekin, ganadu buru galerak eragin zituena. Horrez gain, prebentzioko neurriak hartu behar izan zituzten Querapi herrian (300 herritar).

Maiatzaren 10an, beste bi erupzio burutu ziren. Lehenengoak errautsak sortu zituen 1.200 metroko altuerara iritsi arte. Aldiz, bigarrenak harri gori batzuk bota zituen kilometro bateko distantziraino. Ubinas, Tonohaya, Sacohaya eta Anascapa, Querapiko herritarrak babesten ziren lekuak, bi egun egon ziren errauts euriekin.

Maiatzaren 31 eta ekainaren 3 bitartean, erupzio berriek alerta naranja sortu zuten. Laba zati beroak kanporatuak izan ziren 200 metrotara. Honek 4 km-ko altuera hartu zuen eta errautsak hego-ekialderantz eta Ubinaseko distritu alderantz jo zuten. Iturri termikoaren konposizio kimikoak, sumenditik hego-ekialderantz 6 km-ra kokatua, ziurtatu zuen gas magmatikoen igoera bat zegoela, ioi karbonatuen kontzentrazio igoera altuagatik. Arazo hauek zirela eta, ebakuazioak burutu ziren herrietan eta distrituko ganaduetan, sumenditik 50 km-ra zaudenak, Candaguako pampetara.

Uztailaren 19an, martxoaren 27tik erroldatuta egon ziren erupzioen artean handienetariko bat gertatu zen. Errauts lainoak 800 metroko altuera hartu zuen eta haizeak San Juan de Taracaniko distritura desplazatu zuen. Ondoren, Arequipa hiri handiraino iritsi zen. Erupzio handi honen ondoren aktibitate bolkanikorik gabe gelditu zen sumendia 2014 arte.

2014ko apirilaren 10an, sismo berriak erregistratu ziren bi egun jarraietan eta honek gasen eta ke zutabeen igoera ekarri zuen. Aktibitate sismiko honek gelditu gabe jarraitu zuen maiatzaren bigarren egunera arte, erupzio handiena gertatu zen eguna. Erupzio honek 1.5 metroko diametroa zuten arroka magmatikoak jaurti zituen 2 km-ko erradioa zuen gune esferikora. Errautsek 8.000 eta 10.000 inguruko altuera hartzea espero zen, beraz distritoa alerta naranjean jarri zen, ebakuazioak burutuz.

Peruko Institutu Geofisikoak esaten duenez, 23 aktibidade handi erregistratu dira XVI.mendetik, fumarolari nahiz errauts jaulkipenari dagokienez. Honen ondorioz Peruko sumendirik aktiboena kontsideratzen da.[11]

Huaynaputina geruza-sumeni bat da Andeetan kokatzen dena, Moqueguako departamentuan, Peruren hegoaldean. Sumendi hau izan zen Hego Amerikan erregistratu zen erupzio handienaren iturri, 1600eko otsailaren 19an burutu zena.[12]  Sumendi honek ez du perfil topografiko oso entzuna baina haren ordez krater bolkaniko handi baten itxura du. Bere puntu altuena 4.850msnm -ra iristen da.[13]

 
Misti

Misti Peruko hegoaldean dagoen geruza-sumendi bat da,  Arequipa hirian kokatua. Amerikako espainiar kolonizazioan etxe gehienak sumendi honen labaz sortuak izan ziren, laba honekin harriak eta beste hainbat material sortuz. Mistik aktibitatea azaleratu zuen azken aldia 1870an izan zen. 1998an José Antonio Chávez eta Johan Reinhard-ek sei eskeletu aurkitu zituzten sumendi honen inguruan, giza sakrifizioak izan zirenak. Misti sumendi aktibo bat da fumarolekin, Arequipa hiritik ikus daitezkeenak. NAhiz eta itxuraz inaktibo dagoela eman, jakintsuek oso sumendi arriskutsutzat hartzen dute.[14] Erupzio gertatuz gero, laba, gasak eta errauts beroak zuzenean hirira joango lirateke. Misti, bere kono perfektuarekin, 5.822 msnm -raino goratzen da.

Ubinas Peruko hego mendebaldean aurkitzen da. Sumendiaren goiko magalak laba fluxuz osatua daude gehien bat. Gailurreko kalderak 150 metroko altuera eta 1,4 km -ko erradioko zabalera duten paretak ditu eta errauts kono bat du 500 metroko zabalerakoa.

Ertamerika

aldatu

Ertamerikako Arku bolkanikoa, sumendiz osatutako kate bat da, Ozeano Baretik Ertamerikako istmora arte hedatzen dena, Mexiko eta Guatemala iparraldetik, El Salvador, Honduras Nicaraguatik jarraituz, Costa Ricako mugako eskualderarte eta Panama hegoalderarte. Arku bolanikoa, 1500km-ko hedadura duena,[15] Karibeko plakaren ertzean zegoen subdukzio gune aktibo baten ondorioz sortu zen.


Ertamerikako arku bolkanikoa, Ozeano Bareko Suzko Gerrikoaren parte da, eta bertan mota ezberdinetako formazio bolkanikoak auki daitezke: sumendi-geruza handietatik hasita, labazko domoetatik jarraituz, erruts konoak arte. Hauetako batzuk, leherketa explosibo asko eragin dituzte, 1902ko LBI6 ko Santa Maria sumendiaren leherketa bezala. Hauetako asko aktibo daude oraindik, hala nola;Rincón de la Vieja, Arenal, Turrialba, Irazú, Poás  Kosta Rikan; Cerro Negro, San Cristóbal, Telica, Masaya, Momotombo, Concepción Nicaraguan, San Salvador, San Miguel, Santa Ana, Izalco, El Salvadorren, Santa María/Santiaguito, Pacaya, Fuego Guatemalan. Amerika erdialdeko sumendirik altuenak, Guatemalan aurki ditzazkegu, horien artean, Tajamulco eta Tacaná, biak 4000m-ko garaiera baino handiagokoak.


Costa Rica

aldatu
 
Arenaleko sumendia

Costa Ricako sumendiak erlazionatuta daude Cocoseko eta Karibeko plaken arteko talka edo subdukzioarekin. Hemen sumendi asko daude eta horren arrazoia Costa Ricaren kokapena da, Ozeano Bareko Suzko Eraztunean, bere egoera sismikoagatik oso ezaguna.

 
Subdukzioa grafikoki aurkeztua

Arenaleko sumendia La Fortuna izenako distrituan dago, Alajuelako probintzian. 1.670 msnm -ko altuera du. Bere azken eta gaur egungo aktibitate denboraldia 1968an hasi zen, uztailaren 29an 7:30tan. Egun horretatik modu jarrai batean gasak eta ur lurruna jaulkiten du, noizbehinka hodei piroklastikozko erupzioekin eta burrunba handiarekin. Honen ondorioz, sumendi hau Costa Ricako sumendi aktiboena da.

 
Turrialba

Turrialba sumendia kono bolkaniko bat da Santa Cruzen aurkitzen dena. Bere azken erupzioa 2016ko irailaren 19an izan zen. Costa Ricako sumendirik altuena da, bere gailurra 3340 metrora iristen delarik. Sumendi honen izenak jatorri indigeno bat du eta 1569an existitzen ziren bi herrietatik eratorria da, Turrialba la grande eta Turrialba la chica izenekoak.





Guatemala

aldatu

Pacaya, San Vicente de Pacaya udalerrian, Escuintla departamentuan, Amatitlán eta Villa Canalesen udalerrietan , Guatemalako departamentuan, kokatuta dagoen sumendi aktibo bat da. Bere azken leherketa 2018an gertatu zen.

 
Santiaguito

Santa Maria, Guatemalako mendebaldeko gune menditsuan kokatuta dagoen super sumendi aktiboa da, Quetzaltenango hiritik gertu kokatzen dena. 1902ko leherketa, XX. mendean gauzatutako hiru leherketetako handienetako bat izan zen eta baita urte horretako hirugarren leherketarik handiena ere, Pelée mendia, Martinikan, eta La Soufriére, San Vicenten, ondoren. Baita ere, 200 urtetan (eta baita agian 300 urtetan ere) izan diren bost leherketa handienetan kokatzen da.[16] 1902ko leherketak, 3772m-ko altuera duen medi baten alde bat suntsitu zuen. Gutxi gora behera 5,5km kubikoko bolumena duen material bolkanikoa kanporatu zen 19 egunetan zehar, eta errauts zutabea 28km-ko garaiera izatera iritsi zen. Gaur egun, posible da Santa Maria sumendiaren gailurrera igotzea, eta bertatik behera begiratuz gero, 1200m inguru, Santiguito sumendiaren erupzio aktiboak ikus daitezke. Santa Maria sumendia Quetzaltenango hiritik gertu kokatzen da eta Guatemala baino lau aldiz altuagoa da. Batzuetan, garai hotzetan (neguan (iraila-otsaila)), elur eta izotz zuriz estaltzen da eta Quetzaltenango hirirtik  ikus daiteke bere kono zuria nahiz eta oso ohikoa ez izan, baina bai elurteak izaten direnean. Azken elurtea 2013ko urtarrilaren 25ean gertatu zen, eta herriladeko Hegoaldeko Kostatik eta Hiriaren Zentrotik ikusgai izan zen.

Santiaguito sumendia Quetzaltenangoko departamentuan kokatzen da, Guatemala mendebaldeko goi lautadan, itsasotik 2550m-ko garaieran. Quetzaltenango hiritik 11km-ra egonik, turista eta bertako medizale askok bisitatzen dute, leherketak ikusteagatik erakarriak. Sumendi honen berezitasunen artean, bere kokapena dago, Santa Maria sumendiari lotuta baitago. Baita ere bereizgarria da bere jaiotza, izan ere Santa Maria sumendiaren leherketa baten ondorio izan baitzen, XX. mendean.

Panama

aldatu
 
El Valle de Antón
 
Barú

Barú sumendia Panamako goratzerik altuena da eta Erdialdeko Amerikako sumendirik altuena da, 3.475 msnm -ko altuerarekin. Lau distrituk banatzen dute: Boquerón, Boquete, Bugaba eta Tierras Altas.

El Valle de Antón itsas mailatik 600 metrotara kokatua dagoen biztanleria bat da, Cocléko probintzian. Biztanleria hau sumendi itzali batean aurkitzen da.

La Yeguada sumendia konplexu masibo bat da Veraguas probintzian kokatua, Panama, Azuero peninsularen iparraldean.


Mexiko

aldatu
 
Popocatépetl

Mexikoko sumendiak Cocoseko eta Riverao plaken eskualdean kokaturiko subdukzio gunearen ondorioz gertatzen dira. Subdukzio gune honen ondorioz, leherketa luze eta explosibo batzuk gertatzen dira.

Popocatépetl sumendia, Mexiko erdialdean kokatutako sumendi aktiboa da, Morelos, Puebla eta Mexikoko estatuaren lurraldeko mugan. Mexiko hiritik 72km hego-ekialdera, Pueblatik 43km-ra, Cuernavacatik 63km-ra eta Tlaxcalatik 53km-ra kokatuta.[17] Kono simetrikoaren forma du eta iparraldetik Iztaccíhuatl mendiarekin lotuta dago Pasos Cortés izeneko igarobide menditsu baten bitartez. Konoko ahotik gertu, sumendiak glaziar perennes-ak ditu, mendiaren puntan. Mexikoko bigarren sumendirik altuena da, itsas mailatik 5.500m-ko garaiera maximoa duena;  sumendirik altuena Citlaltépetl da, itsas mailatik 5.610m-ra dagoena.[18][19]

Popocatépetl sumendia beti egon da aktibo, nahiz eta XX. medeko bigarren zatian atsedenaldian egon. 1991ean bere aktibitatean handitze bat egon zen eta 1993tik aurrera,  fumarolak ikusgarriak ziren 50km-ko distantziatik. Gainera, erregistro kantitate haundi bat dago, antzinarotik, sumendiaren aktibitate bolkanikoen periodoei buruzkoa, eta baita 1927 leherketarena ere, artifizialki lehertua izan zena kraterraren dinamizazioaren ondorioz, sufrea kanporatzeko. Sumendiaren azken leherketa bortitza 2000. urteko abenduaren 18tik 19ra izan zen erregistratua. 2005eko abenduaren 25ean kraterrean beste leherketa berri bat gertatu zen, 3km-ko altuera zuen errauts eta ke zutabe bat sortu zuena eta labaren kanporatzea eragin zuena.

Ikusirik, laba sumendian sortutako edozein pitzaduratatik atera ditekela, eta ez soilik kraterretik, oso zaila da jakitea, leherketa bat egonean zein eremu izango den kaltetua. Esan daitekeen gehiena, laba iparraldetik edo ipar-elkialdetik, edo ekialdetik eta hego-ekialdetik irten ezgero, Pueblako estatua kaltetua izango zela. Hegoaldetik irteten bada, Mexikoko estatua eta seguruenik, Moreloseko estatua, kaltetua izango da eta mendebaldetik edo hego-medebaldetik atera ezkero, Amecameca herria dagoen eskualdea kaltetua izango da. Kaltetutako gunearen azalera magmaren biskositatearen araberakoa izango da.

Estatu Batuak

aldatu
 
Saint Helens

Saint Helens mendia Skamania konderrian kokatzen den geruza-sumendi bat da, Washington estatuan.

 
Rainier

1980an izandako erupzioagatik da ezaguna, heriotz eta zauritu asko eragin zituenak.

Shasta mendia Estatu Batuetako sumendi bat da, Cascade mendien hegoaldean kokatzen dena, Kaliforniako estatuan.

Rainier mendia Pierce konderrian dagoen geruza-sumendi bat da, Seattle-tik 87 km hego-ekialdera. Herrialdeko sumendirik altuena da eta bere aktibitatearen ondorioz, arriskutsuenetarikoa.

McLoughlin mendia geruza-sumendi aldapatsu bat da Cascadaseko mendikatean kokatua, Oregonen hegoaldean, Estatu Batuak. Cascadaseko arku bolkanikoko gailur bolkanikoetako bat da, Ipar Amerikako mendebaldean.

Yellowstoneko galara , Yellowstone Parke nazionaleko galdara bolkaniko bat da. 55 bider 75 k neurtzen ditu eta aktibotzat hartzen da. Ondorioz, sumendi honen erupzio batek eraginak izango zituen herrialde honetan eta munduan ere, beraz, sumendi arriskutsu bat dela esaten da mundu mailan.

Alaska

aldatu
 
Novarupta

Novarupta, 1912an sortutako sumendi berri bat da, eta Alaskako pentsintsulan dago, Parke Nazionalean eta Katai erreserban, gutxigorabera, Anchoragetik 470km hego-medebaldera. 1912ko Novarupta sumendiaren leherketa, XX. mendeko erupzio bolkaniko handiena izan zen, 1991eko Pinatubo sumendiaren leherketaren magnitude berekoa.

Shishaldin mendia, geruza-sumendi aktibo bat da Unimak uhartean kokatuta dagoena eta 2857m-ko garaiera duena. Aleutiar uhartetako puntu altuena da , baina ez Aleutiar mendikatekoa (Redoubt mendia da).

Redoubt mendia edo Redoubt sumendia, Aleutiar mendikateko gailur altuena den geruza-sumendi aktiboa da, Alaskako penintsulan kokatuta dagoena.

Errusia

aldatu
 
Avachinski

Avachinski, Errusiako sumendi bat da, Kamtxatka penintsulako hegoaldean dagoena.

Koryaksky Errusian aurkitzen da, Avachinsky sumendiaz inguratuta hego-ekialdean eta hegoaldean Petropavlovsk-Kamtxatski hiriaz. 3.456 metroko altuera du sumendi honek. Mendi hau geruza-sumendi bat da Ozeano Bareko Suzko Eraztunaren zati dena eta bere erupzioei dagokienez sumendi grisen kategoriaren zati da. Bere erupzioek labazko domoak, sumendi txikiak, hodei piroklastikoak, koladak eta laharrak eragiten dituzte.[20][21]

1890tik hona, Koryaksky sumendiak hiru erupzio besterik ez ditu izan. Azkenengoa, hiruretatik indartsuena, 1956ko abenduatik 1957ko ekainera gertatu zen, gailurrean eta ekialdeko mendi-hegalean. Erupzioekin hodei piroklastikoak eta laharrak sortzen dituzte, biktimarik eta hondamendirik sortzen ez dutenak. Azken hiru erupzioek izan ezik, 1550 k.a., 1950 k.a., eta 5050 k.a. egon ziren beste batzuk, baina batek ere ez zuen izan kataklismo izaera. Hala ere, hauetako erupzioek ere ez zuten hondamendirik ez biktimarik eragin.

Japonia

aldatu
 
Fuji

Fuji mendia, kono bolkaniko erakargarri bat da, eta gai helegile bat da arte japoniarrean. Ospe handiena duen lana, ukiyo-e Katsushika Hokusai pintorearen Fuji mendiaren 36 bista izeneko artelana da. Literatura japoniarrean asko agertzen da baita ere, eta poema askoren gaia ere bada.

Fuji mendia sumendi aktibo moduan sailkatzen da, baina leherketa arrisku gutxikoa bezala. Bere azken leherketa erregistratua 1707an izan zen, edo garaiekoa. Orduan, krater berri bat sortu zen, bigarren tontor moduan (Hoeizan izenez ezagutzua, gairaiaren izenaren omenez).

Japonia feudaleko samuraien sorreraren ondoren (XII eta XVI mendeetan),  gaur egungo kanji karaktereak erabiltzen hasi ziren, “Fuji”rentzat. Fu (富) , aberastasuna eta ji (士) samurai, esanahia duelarik. Azkenik, san (山) ek sumendia esanahi du, beraz bere erabateko izena Fujisan da.

Japoniarrek, mendiaren garaiera (3.776metro) horrela gogorarazten dute; “MINANARO”.“MI” 3 (三), “NANA” 7 (七), “RO” 6(六).

Baita ere, erakusten zaie, nola hartu behar duten Fuji mendia eredutzat, eta nola izan behar duten bera bezain handia (espiritualki).

 
Mayon

Filipinak

aldatu

Mayon sumendiak 30 erupzio baina gehiago izan ditu eta giza hutsune eta ekonomia hutsuneak sortu ditu. Hondagarriena 1814ko otsailaren 1an gertatu zen, labak Cagsawa hiria lurperatu zuenean. 1200 pertsona hil ziren eta hiritik elizako kanpainia batek bakarrik jarraitu zuen zutik. 1993an gertatutako erupzioa ere aipagarria da, 77 pertsona hil baitziren eta errauts hodei handi bat sortu baitzen.

Indonesia

aldatu
 
Tambora

Tambora (edo Tamboro) 2850m dituen geruza-sumendi aktibo bat da eta Sumbawa, Indonesia uhartean kokatuta dago. Sumbawa, iparraldetik eta hegoaldetik luzarrazal ozeanikoaren alboan dago, eta uhartearen azpian dagoen subdukzio gune aktibo baten ondorioz sortu zen. Prozesu honen ondorioz, Tambora sumendiak, itsa-mailatik 4300m-ko garaiera lortu zuen, horrela XX. mendeko Indonesiako artixipielagoko gailur altuenetako bat bihurtu zen. Hainbat hamarkadetan zehar, sumendiaren barnean,  ganbara magmatiko handi bat bete zen, eta ondorioz, aktibitate bolkanikoa klimax historiko batera iritsi zen 1815eko apririlaren 10eko leherketarekin.

Gutxi gora behera, 160 km3ko eiekzio bolumenarekin, 1815eko Tamborako leherketa, inoz historian erregistratutako erupzio handiena izan zen. Leherketa Sumatrako uhartetik ere entzun zen, 2000km distantzia baina gehiagotik. Errauts bolkanikoko erorketa pisutsuak oso hurrenetik ikusi ziren, Borneo, Sulawesi, Java eta Molucas uharteetatik. Erupzioak 71.000 heriotz eragin zituen, horietatik 11.00-12.000 erupzioaren efektu zuzengatik hilda; Heriotza gehienak gosetearen ondorioz sortutako gaixotasunengatik izan ziren, izan ere, leherketak eskualdeko nakazaritza produkzio guztia hondatu zuen. Uste da 92.000 hildakoren zifra, seguruenik balioetsita dagoela.

Leherketa honek irregulartasun klimatiko globalak sortu zituen, baita << negu bolkaniko>> gisa ezagututako fenomeno bat: 1816 urtea ezaguna da <<negurik gabeko uda>> bezala, leherketaren efektuek Europa eta Ipar Amerikako kliman izandako eraginagatik. Uzta eta abere asko galdu ziren Ipar hemisferioan, honen ondorioz, XIX. mendendeko gosetea eraginez.

2004ko indusketetan, arkeologo talde batek, Tambor sumendiaren asentatze zaharrak aurkitu zituzten, 1815eko leherketaren ondorioz estali zirenak. Osorik mantendu ziren depositu piroklastikoen azpitik, 3metroko sakoneran.


Zeelanda berria

aldatu
 
Tongariro

Uhartea ia biribila da eta 321 metroko altuera hartzen du itsas mailatik. Hala ere, hau ur azpiko mendi baten gailurra da, 1600 metroko altuera duena itsas hondotik hasita.

  • Taupō sumendi gunea aktibitate bolkaniko handia duen Zeelanda Berria uhartearen iparraldeko leku bat da. Inguru honek V itxura du eta ekialdetik mendebaldera zabaltzen da 8 mm urteko-ko abiaduran. Ngauruhoe mendia geruza-sumendi bat da Zeelanda Berriko uhartearen iparraldean kokatzen dena, laba eta piroklasto geruzaz osatua.
    • Tongariro sumendi konplexuaz sortutako azkena da, duela 2500 urte inguru bere lehen erupzioa egin zuena. Askok sumendi bat dela esaten dute baina teknikoki Tongariro mendiaren bigarren mailako kono bat da.
 
Ruapehu
    • Puketutu uharte bolkaniko bat da Manukau kaian kokatua, Zeelanda Berrian,[24] Auckland eremu bolkanikoaren zati dena.
    • Ruapehu Zelanda Berriko sumendi aktiboenetariko bat da, Taupō sumendi gunean dagoena. Horrez gain, Ipar uharteko sumendirik altuena da, 2.797 metroko altuerarekin. Bigarren mailako bi gailur ere baditu, Te Heuheu (2.755 m) eta Paretetaitonga (2.751 m).
    • Tarawera Rotoruako hego-ekialdean dagoen sumendi aktibo bat da. Erriolitazko laba domo bat da 1886ko erupzio basaltikotik sortua.
    • Taupō sumendia erriolitazko sumendi bat da eta hau Taupō sumendi gunearen zati da. Taupō lakuak sumendi honen galdara erraldoi bat sortzen du. Sumendi honek bi erupzio bortitz sortu zituen mundu mailan.

Antartika

aldatu

Sidley mendia, Antartikako sumendi altuena da, sei gailur bolkanikoen kide da, eta bere gailurra 4181-4285m ko garaieran aurkitzen da.[25][26]

Sumendia, ia guztiz, elurrez estalia egon ohi da eta Marie Byrd lurraldeko Batzorde exekutibo mendikatea osatzen duten bost sumendietatik altuena eta liluragarriena da. Mendia bere 5km-ko zabalera duen galdaragatik nabarmentzen da[27] eta Waesche mendiaren iparraldean eta mendikateare hegoaldeko sektorean kokatzen da. Sidley mendira igo zen lehen pertsona Zelanda Berriko Bill Atkinson izan zen, 1990eko urtarrilaren 11n, USAPeko zientzialari talde baten laguntzaile zegoen bitartean.

Suzko Eraztuneko istripu geologikoak

aldatu

Arku bolkanikoak

aldatu

Mendikateak, uharteak eta penintsulak

aldatu

Itsasaldeko fosak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Ring of Fire - Pacific Ring of Fire», Geography.about.com, 2010-06-14.
  2. «Moving slabs» pubs.usgs.gov (USGS]) (Noiz kontsultatua: 2018-12-01).
  3. Rosenberg, Matt. Pacific Ring of Fire. about.com
  4. U.S. Geological Survey Earthquakes FAQ.
  5. Official Web Site of the (National Geology and Mining Service), abbreviated as SERNAGEOMIN Archivado el 28 de noviembre de 2016 en la Wayback Machine.
  6. United States Geological Survey web site, The volcanos in Chile are monitored by SERNAGEOMIN Archivado el 10 de diciembre de 2014 en la Wayback Machine.
  7. «Avalanchas tras la erupción de volcán en Colombia». Diario El Universo.
  8. «Parque Nacional Natural Los Nevados». Parques nacionales naturales de Colombia. Archivado desde el original el 7 de julio de 2011
  9. http://www.igepn.edu.ec/ El Instituto Geofísico, EPN monitorea en los países Volcán actividad en las montañas de los Andes de Ecuador y en las Islas Galápagos.
  10. "Distance from Quito to Cotopaxi" distancecalculator.globefeed.com
  11. Instituto Geofísico del Perú. «Volcán Ubinas». Archivado desde el original el 30 de marzo de 2009.
  12. Kosaka, Roberto; Palza, Héctor; Farfán, Eduardo; Gonzáles, Edgar; Minaya, Armando; Ticona, Javier; Campano, José (enero de 2002). Estudio geodinámico y evaluación de peligros de las localidades de Omate, Puquina y anexo de Chacahuayo. Universidad Nacional San Agustín de Arequipa, Instituto Nacional de Defensa Civil. pp. 49-51.
  13. Global Volcanism program. «Huaynaputina» (ingelesez).
  14. NASA Archivado el 7 de junio de 2010 en la Wayback Machine.: Descripción de El Misti, donde se lo considera como peligroso para la ciudad de Arequipa.
  15. García, 2007: 13
  16. «Smithsonian Institution Global Volcanism Program: Large Holocene Eruptions» (ingelesez).
  17. CENAPRED Centro Nacional de Prevención de Desastres, ed. (2012). «¿En caso de una erupción importante, cuál es el radio máximo de afectación?;».
  18. Instituto Nacional de Estadística y Geografía, ed. (2005). «Elevaciones principales - Puebla». Archivado desde el original el 10 de marzo de 2012.
  19. Instituto Nacional de Estadística y Geografía, ed. (2005). «Relieve - Puebla». Consultado el 11 de marzo de 2013.
  20. (ingelesez) Global Volcanism Program - Avachinsky
  21. (ingelesez) Global Volcanism Program - Histoire éruptive
  22. Migone, Paloma (6 de agosto de 2008). «Visitors warned off erupting volcano». Stuff.co.nz (ingelesez).
  23. Garrett-Walker, Hana (9 de agosto de 2008). «Ash from White Island volcano sprinkles Papamoa». New Zealand Herald (ingelesez). ISSN 1170-0777.
  24. City of Volcanoes: A geology of Auckland - Searle, Ernest J.; revised by Mayhill, R.D.; Longman Paul, 1981. First published 1964. ISBN 0-582-71784-1.
  25. «Antarctica Ultra-Prominent Summits». peaklist.org.
  26. El mapa del USGS indica que la elevación es de 4,181 m
  27. Kurt S. Panter, Philip R. Kyle and John L. Smellie (1997). «Petrogenesis of a Phonolite-Trachyte Succession at Mount Sidley, Marie Byrd Land, Antarctica». Journal of Petrology 38 (9): 1225-1253.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian
  NODES