Pachacutec
(«Pachacútec Inka Yupanki» orritik birbideratua)
Pachacutec[1] edo —kitxuaz— Pacha Kutiy Inka Yupanki[1] (Cusco, c. 1400 - ib., c. 1471), Viracocharen semea, Inken bederatzigarren buruzagia izan zen, Inka Inperioa sortu zuena.
Pachacutec | |||
---|---|---|---|
1438 - 1471 ← Viracocha - Tupac Yupanqui → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Cusco, 1391 | ||
Heriotza | Cusco, 1471 (79/80 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Viracocha | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta subiranoa |
1438. urte inguruan hartu zuen aginpidea, lur gehiago konkistatu zituen eta inperioa antolatu zuen. Adituek diotenez hark marraztu zituen Cusco hiriko planoak, eta hark aginduta egin ziren Eguzkiaren tenplua, eta mailatan eratutako soroak. Halaber, auzo leinuen batasuna lortzen ahalegindu zen, eta hartutako lurretako biztanleak beste norabait egozten zituen matxinadarik izan ez zedin.[2]
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pachacutec |