Parenkimak landareen ehun betegarri garrantzitsuenak dira, hau da, landareei masa ematen diete. Ehun helduen artean espezializazio mailarik txikiena du.

Zingira landare baten parenkima

Landarean egiten duten funtzioaren arabera bost mota bereizten dira: klorofilakoa, erreserbakoa, aeriferoa, akuiferoa eta eroalea:

  • Klorofilikoak edo fotosintesikoak: landareen atal berde guztietan dago. Kloroplasto asko duten zelulek eratzen dute eta euren zeregina fotosintesia egitea da. Bi parenkima klorofiliko mota daude euren itxura eta zelulan duten kokapenaren arabera: hesitua eta lagunar edo harroa.
  • Erreserbako parenkima: landarearentzako beharrezkoak diren substantziak biltzen berezituta dauden zelulek osatzen dute. Argitara ez dauden organoetan dago, tuberkulu, bihotz...adibidez. Kokapenaren arabera: Kortikalak edo muinekoak.
  • Parenkima aerifero edo aerenkimak duten ezaugarri nabarmena zelula artean hutsarte handiak daudela da. Hutsarte horietan garraiatzen eta pilatzen dira gasak.
  • Parenkima akuiferoa ura biltzeko egokituta dauden zelulek osatzen dute. Zurtoinaren barrualdeko eremuetan eta leku eta klima hezeetakoak diren landareetan.
  • Parenkima eroaleak hodi eroaleen artea betetzen duten zelula multzoak osatzen dute. Laguntzen dion hodi eroalearen arabera, parenkima xilema eta parenkima floema daude.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES