Parma
Parma[1] Italiako iparraldean dagoen hiria da, Emilia-Romagnako eskualdean eta izen bereko probintzian kokatuta dagoena. Bere urdaiazpiko, bere gazta (Parmigiano-Reggiano) ete bere arkitektura famatuak dira. Parma ibaiaren ertzean dago.
Parma | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Italia | ||
Italiako eskualdeak | Emilia-Romagna | ||
Probintzia | Parmako probintzia | ||
Posta kodea | 43121–43126 | ||
ISTAT kodea | 034027 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 44°48′05″N 10°19′41″E / 44.80147°N 10.328°E | ||
Azalera | 260,6 km² | ||
Altuera | 69 m | ||
Mugakideak | Collecchio, Felino, Fontanellato, Gattatico, Langhirano, Lesignano de' Bagni, Montechiarugolo, Noceto, Sala Baganza, Torrile, Traversetolo, Sissa Trecasali (en) , Sant'Ilario d'Enza, Fontevivo eta Sorbolo Mezzani (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 196.764 (2023ko urtarrilaren 1a) 1.077 (2018) | ||
Dentsitatea | 755 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0521 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Worms, Shijiazhuang, Bourg-en-Bresse, Tours, Ljubljana, Szeged, Stockton, Bratislava, Guadalajara, Cluj-Napoca eta Rosario | ||
Katastro kodea | G337 | ||
Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | ||
Matrikula | PR | ||
comune.parma.it |
Historia
aldatuEtruriarrek sortu zuten baina II. mendean erromatarrek beren mendeko kolonia egin zuten.
1035tik aurrera apezpikuek indar handia hartu zuten eta Erdi Aroan istilu asko izan ziren burgesiaren eta elizaren artean. 1545-1860 bitartean farnesetarren, borboitarren eta Austriako etxearen mendean izan zen dukerri bateko hiriburua izan zen. 1860an Parma eta Piacenzako dukerriak Piemontekoan bildu ziren.
Ekonomia
aldatuMerkataritza eta industria (janari industria, mekanika eta kimika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Apezpiku egoitza. Unibertsitatea.
Ondarea
aldatuAipagarriak dira , besteak beste XII. mendeko katedrala, San Giovanni Evangelista eliza (XVI-XVII mendeak, Correggioren eta Parmigianinoren freskoak), Santa Maria della Steccata eliza (XVI. mendea) eta Pilotta jauregia (XVI-XVII. mendeak). Antzinateko Tresneriaren Museo Nazionala, Galeria Nazionala eta Farnese Antzokia daude jauregi honetan.
Herri eta hiri senidetuak
aldatuParmar ezagunak
aldatu- Giuseppe Verdi (1813-1901) musikagilea.
- Giovannino Guareschi (1908-1968), idazlea.
- Bernardo Bertolucci (1940), zinema zuzendaria.
- Franco Nero (1941), aktorea.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |