Patri Urkizu
Patricio "Patri" Urkizu Sarasua (Lezo, Gipuzkoa, 1946ko irailaren 2a - Donostia, Gipuzkoa, 2024ko abenduaren 18a) euskal irakasle, ikertzaile eta idazle bat izan zen. Filologia Erromanikoko lizentzia burutu zuen Salamancan, eta Euskal Filologiako doktoregoa Euskal Herriko Unibertsitatean, 1987an, Pierre d´Urteren hiztegia: Londres 1715 izenburuko tesiarekin, Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean.[1]
Patri Urkizu | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lezo, 1946ko irailaren 2a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2024ko abenduaren 18a (78 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Koldo Mitxelena |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntza |
Euskal Idazleen Elkartearen lehendakari izendatu zuten 1989an, eta kargu hartan aritu zen 1997 arte. Horrez gain, euskaltzain urgazlea eta Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura saileko zuzendaria izan zen.
Irakasle jardun zuen, Errenteria eta Donostiako institutuetan lehenik, eta gero EUTGn, Bordeleko Unibertsitatean eta Madrilgo UNEDeko unibertsitatean. Horietan guztietan, eta horietatik kanpo ere, euskararen eta euskal literaturaren munduratzeaz arduratu zen. Izkribu galduen bila eman zuen bere ibilbidea, eta hainbat eta hainbat aurkitu eta aztertu zituen. Ibilbide luze eta oparoa egin zuen euskal antzerkia eta bertsolaritza ikertzen, bai eta Agosti Xahok eta Anton Abadiak egindako lana aztertzen ere.[3]
Besteak beste, Idoia Gereñu eta Arantzazu Fernandez izan dira Urkizuren ikasle; gaur egun doktore dira, Urkizuren ikerketaren bidetik.[4]
Idazle ere jardun zuen. Literatura kritika jorratu zuen, eta epaimahaikide izan zen literatura lehiaketa askotan. Bartzelona, Madrid, Valentzia, Mérida, Pontevedra, Cuenca, Salamanca, Baiona, Donostia, Bilbao, Gasteiz, Iruñea, Lille, Lancaster, Montpellier eta beste zenbait hiritako literatura jardunaldietan parte hartu zuen.
Bere jaioterri Lezoko (Gipuzkoa) alkate izan zen. Patriren seme Urtzi Urkizu kazetaria eta idazlea da.
Lanak
aldatu1973an hasi zen argitaratzen Iparraldeko teatro zaharra: xaribariak. Bi urte geroago, 1975ean, Euskal Teatroaren Historia Gabriel Arestiri, eta, hamar urte geroago, Euskal Antzertia Piarres Larzabal eta Antonio Labaieni, Ipar eta Hego Euskal Herriko bi zutabe nagusiak landu zituen. Denborarekin lortu zuen biltzea Zuberoako Irri-teatroa eta plazaratu ere Baigorriko Izpegi argitaletxean.[4] Geroago etorri ziren pastoralak eta hor daude bilduak UNEDeko Teatro popular vasco[5] titulupean, eta hitzaurre hirueledunarekin, euskara, gaztelania eta frantsesa, XVIII. mendeko obra zaharrenak».[4]
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 80ko hamarkadan Antzerti martxan jarri zuen, eta bertako aldizkarian ere lanak argitaratu zituen. Bertan aritu zen Patri, antzerkigileak eta antzerki tradizionala erakusten beti.[4]
Liburu ugari plazaratu ditu, batzuek bakarrik burutuak eta beste batzuek elkarlanean hamaika aldizkari ezberdinetan aurki daitezkeelarik berak sinatzen dituen artikuluak: Antzerti berezia, Anuario del Seminario Julio de Urquijo, Argia, Berriak, Egan, Epos, Euskera, Hegats, Jakin, Lapurdum, Mundaiz, Oihenart, Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca, Serta Revista iberorrománica de poesía y pensamiento poético eta beste. Ikerketa eta dibulgazioaz at sorkuntza arloan ere poesia eta narrazioa landu ditu: ─Dorrejilko kanta (1977), Zeren azken finean (1984), Sekulorun sekulotan (1984), Zoazte hemendik (1995), Suaren froga (2021)…─.
Bereziki Bertsogintzaz eta Euskal Teatroaz entseiu eta artikulu anitz idatzi ditu, testu ineditoak plazaratuz, Patxi Intxaurrandieta eta beste zenbaiten lankidetzaz. Adibidez: Euskal Antzertia (Antzerti 1984), Lapurdi, Baxanabarre eta Zuberoako bertso eta kantak (Etor 1991), Anton Abbadiaren koplarien guduak. Bertso eta aire zenbaiten bilduma, 1851-1897 (Eusko Ikaskuntza 1997), Zuberoako irri-teatroa. Recueil des farces charivariques basques (Izpegi 1998), Maria Dolores Agirre eta Euskal Antzertia (Michael V. Gazzo, Txapela bete euri, Egan 2004); Teatro popular vasco. Manuscritos inéditos del siglo XVIII. Estudio y edición (UNED 2007), Teatro Vasco. Historia, reseña y entrevistas, antología bilingüe, catálogo e ilustraciones (UNED 2009), Albert Camus, Gizon Zuzenak (Egan 2017), “Euskal teatroaren azken ikerketez gogoeta xume batzu”, Ekin eta joka, Azken ikerketak euskal teatroaz (EHAZE, 2018), ea.
Narrazioa
aldatu- Nola Kursaal berria suntsitu zen (1984, Elkar)
- Sekulorun sekulotan (1975, Kriselu)
Nobela
aldatu- Etsipenez. Jon Chahoren memorioizunak- 196 or., 19 cm. (1984, Elkar).
- Zoazte hemendik (1995, Susa).
Saiakera
aldatu- Literatura eta kritika (1970, Lur).
- Euskal teatroaren historia (1975, Kriselu).
- Astolasterrak (1984, E.J. Antzerti).
- Euskal antzertia (1984, E.J. Euskadiko Antzerti Zerbitzua).
- Zuberoako irri teatroa (1989, GAK).
- Historia de la Literatura Vasca (2000, UNED).
- Balada zaharrez (2005, Erein).
- Teatro popular vasco. Manuscritos inéditos del siglo XVIII. Estudio y edición. CD de los manuscritos (2007, UNED)
- Teatro Vasco. Historia, reseñas y entrevistas, antologia bilingüe, catalogo e ilustraciones (2009, UNED).
Poesia
aldatu- Dorrejilko kanta (1977, Luis Haranburu).
- Zeren azken finean (1984, GAK; Espainiako Kritika Saria euskarazko poesiari).
Biografia
aldatu- Agosti Chahoren bizitza eta idazlanak. 1811-1858 (1992, BBK).
- Maria Dolores Agirre eta Euskal Antzertia (2004, Egan).
- Anton Abbadia. 1810-1897. Biografia saioa (2002, Bilboko Udala).
- Antoine d´Abbadie 1810 - 1897. Essai biographique. Traduit du basque par Edurne Alegria Aierdi (2011, Atlantica)
Bilduma
aldatuBertsoa
aldatu- Eros, Eros... (Bertso eta poemak) (1985, Baroja).
- Bertso zahar eta berri zenbaiten bilduma (1798) (1987, Durangoko Udala).
- Bertsolaritzaren Historia I. Lapurdi, Baxanabarre eta Zuberoako bertso eta kantak. 1.ANONIMOAK (1991, Etor).
- Bertsolaritzaren Historia II. Lapurdi, Baxanabarre eta Zuberoako bertso eta kantak.2. 1545-1900 (1991, Etor).
- Poesía vasca. Antología bilingüe. Introducción y selección vasca (2009, UNED).
Kantua
aldatu- Senpereko Kantu Xaharrak (2001, Lankidetzan bilduma. Eusko Ikaskuntza).
- Agosti Chahoren kantutegia (2006, Susa).
Gutun-liburuen apailatzea
aldatu- Jon Miranderen gutunak (1948-1972) (1995, Susa).
- Andima Ibinagabeitiaren gutunak (1935-1967) (2000, Susa).
- Koldo Mitxelenaren euskal gutunak (1951-1984) (2004, Bilduma 18, Errenteria).
Bestelakoak
aldatu- Klaudio Otaegi olerkaria (1836-1890) (1991, Etor). Xabier Azurmendirekin lankidetzan.
- Anton Abbadiaren koplarien guduak: bertso eta aire zenbaiten bilduma 1851-1897, 1997, Bilbo & Donostia, Euskaltzaindia & Eusko Ikaskuntza. ISBN: 84-89516-50-2.
- (Gaztelaniaz) Historia de la literatura vasca (2000, Madril. UNED, ISBNː 84-362-4136-3).
- 1914-1918. Lekukoak (2015, Maiatz).
Sariak eta errekonozimenduak
aldatu- 1987: Resurrección Maria Azkue saria euskarazko ikerlanetarako. Bilboko Aurrezki Kutxa.[6]
- 2023: martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, Donostia Antzerki Saria emateko egiten den urteroko ekitaldian, Patri Urkizu idazle eta antzerki ikertzaileari omenaldia eskaini zitzaion. Omenaldia aitortza-hitzekin hasi zen.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Urkizu Sarasua, Patri. «Pierre d´Urteren hiztegia: Londres 1715» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-16).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Etxeberria, Idoia. «Patri Urkizu Sarasua: ibilbide akademikoa» (bideoa) Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ «Patri Urkizu irakasle, idazle eta ikertzailea hil da» Berria 2024-12-18 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ a b c d e Goenaga Mendiola, Aizpea. (2023-04-11). «Patri Urkizuri omenaldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-11).
- ↑ Urquizu, Patricio. (2009-01-01). «"Presentación de Teatro popular vasco. Manuscritos inéditos del siglo XVIII. Estudio y edición (Madrid, 16 de enero de 2008)"» Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca 14 (0) doi: . ISSN 1130-8508. (Noiz kontsultatua: 2023-04-11).
- ↑ Artetxe, Karmele 1976-. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Patri Urkizu literaturaren zubitegian
- Patri Urkizuren web ofiziala
- [1] Inaxio Esnaola-Joseba Parrón: Elkarrizketa Hirutxuloko Hitzan, 2355.zk., 2023/04/28