Pearl Sydenstricker Buck (Hillsboro, Mendebaldeko Virginia, 1892ko ekainaren 26- Danby, Vermont, 1973ko martxoaren 6) Ameriketako Estatu Batuetako idazlea izan zen. 1938an bilakatu zen herrialde hartako lehendabiziko emakume Literaturako Nobel Saria irabazten. The Good Earth ("Lur ona") bere libururik ezagunena da.[1]

Pearl S. Buck

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPearl Comfort Sydenstricker
JaiotzaHillsboro1892ko ekainaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDanby1973ko martxoaren 6a (80 urte)
Hobiratze lekuaPerkasie
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
AitaAbsalom Sydenstricker
AmaCaroline Maude Stulting Sydenstricker
Ezkontidea(k)John Lossing Buck (en) Itzuli  (1917ko maiatzaren 13a -  1935)
Richard J. Walsh (en) Itzuli  (1935 -  1960)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaCornell Unibertsitatea
Randolph–Macon College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
mandarin txinera
mandarin estandarra
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, eleberrigilea, autobiografialaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea, gidoilaria, kazetaria, haur literaturaren idazlea, idazlea, misiolaria eta prosalaria
Enplegatzailea(k)Nanjingeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Phi Beta Kappa Elkartea
Izengoitia(k)John Sedges
Genero artistikoabiografia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaPresbiterianismoa

IMDB: nm0118406 Allmovie: p175436 TV.com: people/pearl-s-buck IBDB: 8082
Facebook: PearlSBuckAuthor Discogs: 2890108 Find a Grave: 144 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Txinan bizi izan zen misiolari baten alaba zen, eta herri hura izan zuen gaitzat bere eleberri gehienetan.[2] Haurtzaroa Txinan igaro zuenez, ingelesa bigarren hizkuntz eduki zuen txikitan. Helduaroan mintzaira nagusia izan zuen, baita literatur produkzioan ere. [3] Bere txinerazko izena Sai Zhenzhu (txinera tradizionalez: 賽珍珠; pinyinez: Sài Zhēnzhū) izan zen.

Heziketa

aldatu

Amaren eskutik jaso zuen oinarrizko hezkuntza eta Kung izeneko tutore batek irakatsi zizkion txinatar literaturaren klasikoak, Konfuzioren teoriak eta asiar herrialdearen historia. Era berean, haurtzainak eta familiako sukaldariak txinatar ohiturei buruzko ipuinak, istorioak eta pasadizoak kontatzen zizkioten. Miss Jewell 's Day School Shangaiko eskola amerikarrean sartu zenean, Pearl konturatzen hasi zen ordura arte presbiteriar misioan gurasoekin partekatu zuen mundua, seguru eta kezkarik gabea, ez zela existitzen zen bakarra, eta handik kanpo beste mundu oso desberdin batzuk zeudela. 1910ean, Amerikako Estatu Batuetara itzuli zen eta Virginiako unibertsitate batean Psikologia ikasteko matrikula egin zuen. Bere portaerak eta txinatar estiloko ile mozketak arreta deitzen zuen ikaskideen artean, eta horrek deseroso sentiarazi zuen. Bestalde, Sydenstricker-ek prostitutei hezkuntzan laguntzeko boluntariotza batetik atera berritan zela, ez zuen giro elitista hartan ondo hartu. .[4][5]

Bi mundu ezberdinen artean hazi nintzen, bata amerikarren ikuspegi estu eta garbiko munduari dagokio; bestea, berriz, txinatarren mundu zabal, zoriontsu, alai eta ez hain garbi bati. Bi munduak ez dira komunikatzen. Txinatarren kasuan, txineraz hitz egiten dut, haietako bat bezala jokatzen dut, haiek bezala jaten dut, eta beren pentsamenduak eta sentimenduak partekatzen ditut. Amerikarren munduan, konexio atea ixten dut. Pearl S. Buck [4]

Helduaroa

aldatu

1914an, unibertsitatean graduatu ondoren, Txinara itzuli behar izan zuen amaren gaixotasunagatik eta han ingeleseko eskolak ematen hasi zen hainbat eskolatan. 1917an, Pearlek bere lehen senarra ezagutu zuen, John Lossing Buck. Ezkondu ondoren, Suzhoura joan ziren, Yangtze ibaiaren ondoan dagoen hiri batera, eta ia hiru urte eman zituzten han bizitzen. 1919.an, senar-emazteak Nanjinera joan ziren bizitzera. 1920an, jaio zen bere alaba biologiko bakarra, Carol, gaixotasun mental larri batekin jaio zena. Urte hartan bertan, umetokiko tumore bat antzeman zioten, eta haren erauzketak antzutasuna eragingo zion. 1921ean Buckek aurre egin behar izan zion amaren heriotzari eta handik gutxira aitarenari. 1922an hasi zen txinatar bizitzari buruzko artikuluak idazten Estatu Batuetako aldizkarietan. 1925ean, Estatu Batuetara joatea erabaki zuten, baina urte bereko udazkenean Txinara itzuli ziren. 1925 eta 1930 bitartean ingeles literatura irakatsi zuen Txinako unibertsitateetan. Denbora horretan, Ameriketako Estatu Batuetan hasi zen berriro ikasten, Cornelleko Unibertsitatean, eta maisutza lortu zuen 1926an. 1927an, familia osoa harrapatuta geratu zen Chiang Kai-sheken tropa nazionalisten eta indar komunisten artean sortu zen liskarraren erdian. Amerikako Estatu Batuetako enbaxadaren laguntzarekin, Shangaira joan ziren, eta handik Japoniara, berriro ere Amerikako Estatu Batuetara itzultzeko.[4][6][7]

AEBn idazle gisako arrakasta

aldatu

1930ean argitaratu zuen bere lehen eleberria. 1935ean dibortziatu eta berriro ezkondu zen Richard Walshekin. Sei seme-alaba adoptatu zituzten. Urte horietan hasi zen bere lanengatiko errekonozimendua jasotzen: Pullitzer (1931) eta Nobel Sariak (1938), besteak beste. [4]

Ez zaizkit gustatzen txinatarrak modu bitxi eta barregarrian deskribatzen dituzten lanak. Nire desiorik handiena da ene lanetan nazio horren benetako izaera erakustea. Pearl S. Buck[4]

Ekintzaile politiko eta soziala

aldatu

Txinatarrei buruz sutsuki idazten jarraitu bazuen ere, erregimen komunistarekin kritiko agertu zen Buck AEBra itzuli geroztik. Horrek Txinara joateko aukerak oztopatu zizkion gerora. [8] 1937an, Japoniak zibilenganako sarraski odoltsu bat eragin zuen Nankin hirian, eta berria jakin bezain laster, Buckek artikulu bat argitaratu zuen Japoniako armadaren gehiegikeriak gaitzesteko. 1940an, bigarren mundu gerran, txinatar biztanleei bidaltzeko laguntza ekonomiko eta medikoa biltzen ibili zen, eta laguntza-elkarte bat eratzeko deia egin zuen. Buck bizitza osoan zehar emakumeen eta eskubide zibilen aldeko aktibista nekaezina izan zen. 1949an, Welcome House sortu zuen, Asiako eta beste arraza batzuetako haurrak onartzen zituen lehen adopzio-agentzia, eta, urte batzuk geroago, 1964an, Pearl S. Buck Fundazioa sortu zuen, adopziorako hautagai ez ziren asiar-estatubatuar haurrei arreta eskaintzen ziena eta Asiako herrialdeetako milaka umeri ere laguntza eskaintzen ziena. [4]

Azken urteak

aldatu

Gerra Hotzaren erdian, eta urte askotan Txinara bidaiatu ezinik egon ondoren, Buckek telegrama bat bidali zion Txinako Alderdi Komunistari herrialdea bisitatzen utz ziezaioten, baina ukatu egin zioten baimena. 1972ko otsailean, Txinaren eta Estatu Batuen arteko harremanek hobera egin zutela zirudien, Richard Nixon presidente estatubatuarrari eskatu zion Asiako herrialdera egingo zuen hurrengo bisita ofizialean lagun ziezaion. Nixonek Txinara egingo zuen hurrengo bidaia ofiziala iragarri zuenean, arazoak saihesteko, Kanadako enbaxada txinatarrera joan zen sartzeko bisa bat eskatzera eta eskaera atzera bota zioten. Txinara azken aldiz itzultzeko ametsa bete gabe hil zen biriketako minbizi batek jota1973ko martxoaren 6an, 81 urte zituela. [4]

Azken idazlanaren aurkikuntza

aldatu

2012ko abenduan, Buck hil aurretik osatutako eskuizkribu aurkitu zuten Texasko biltegi batean eta 2013. urtean argitaratu zen.[6][5]

Bibliografia

aldatu

Ez fikziozkoak

aldatu
  • Is There a Case for Foreign Missions? (New York: John Day, 1932)
  • The Chinese Novel: Nobel Lecture Delivered before the Swedish Academy at Stockholm, December 12, 1938 (New York: John Day, 1939)
  • Of Men and Women (New York: John Day, 1941)
  • American Unity and Asia (New York: John Day, 1942). Erresuma Batuan plazaratutako bertsioa: Asia and Democracy, London: Macmillan, 1943)
  • What America Means to Me (New York: John Day, 1943)
  • Talk about Russia (with Masha Scott) (New York: John Day, 1945)
  • Tell the People: Talks with James Yen about the Mass Education Movement (New York: John Day, 1945)
  • How It Happens: Talk about the German People, 1914–1933, Erna von Pustaurekin batera (New York: John Day, 1947)
  • American Argument Eslanda Goode Robesonekin batera (New York: John Day, 1949)
  • The Child Who Never Grew (New York: John Day, 1950)
  • The Man Who Changed China: The Story of Sun Yat-sen (New York: John Day, 1953)
  • Friend to Friend: A Candid Exchange between Pearl S. Buck and Carlos P. Romulo (New York: John Day, 1958)«Pearl S. Buck, la escritora estadounidense que se enamoró de China»
  • For Spacious Skies (1966)
  • The People of Japan (1966)
  • To My Daughters, with Love (New York: John Day, 1967)
  • The Kennedy Women (1970)
  • China as I See It (1970)
  • The Story Bible (1971)
  • Pearl S. Buck's Oriental Cookbook (1972)
  • Words of Love (1974)

Eleberriak

aldatu
  • East Wind:West Wind (1930)
  • The Good Earth (1931). Wang familiaren trilogiaren I. liburua.
  • The Young Revolutionist (1931)
  • Sons (1932). Wang familiaren trilogiaren II. liburua.
  • The First Wife (1933)
  • The Mother (1934)
  • A House Divided (1935). Wang familiaren trilogiaren III. liburua.
  • Fighting Angel (1936)
  • This Proud Heart (1938)
  • The Patriot (1939)
  • Other Gods (1940)
  • The Promise (1943)
  • Dragon Seed (1944)
  • Portrait of a Marriage (1945)
  • Pavilion of Women (1946)
  • Peony (1948)
  • Kinfolk (1949)
  • The Child Who Never Grew (1950)
  • One bright day (1950)
  • Men of God (1951)
  • The Hidden Flower (1952)
  • Bright Procession, 1952)
  • Come, My Beloved (1953)
  • My Several Worlds: A Personal Record (1954)
  • Imperial Woman (1956)
  • Letter from Peking (1957)
  • A Bridge for Passing (1962)
  • The Living Reed (1963)
  • Bambú (The Living Reed, 1963)
  • Fourteen Stories (1963)
  • Death in the Castle (1964)
  • The New Year (1968)
  • The Three Daughters of Madame Liang (1969)
  • Mandala: A Novel of India (New York: John Day, 1970)
  • The Goddess Abides (1972)

Biografiak

aldatu
  • The Exile (1936)
  • Fighting Angel (1936)

Autobiografiak

aldatu
  • My Several Worlds (1954)
  • A Bridge For Passing (1962)

Zinemaratutako lanak

aldatu
 
The Good Earth eleberria.

1937an, The Good Earth eleberriaren bertsioa zinemaratu zen. Filmak Zinemako Arte eta Zientzien Akademiaren bi sari eskuratu zituen: aktore emakume onena eta argazkilaritzarena. 1944an Dragon Seed moldatu zen, Katharine Hepburn protagonista gisa baina ez zuen arrakasta handirik izan. 2001ean Yim Ho zuzendariak Pavilion of Women eleberria zinemara eraman zuen ere bai; protagonisten paperak Yan Luo eta Willem Dafoe aktoreek egin zuten. Beste filmak ere egin dira haren lanetan oinarrituta baina ez dute horrelako arrakasta berezirik izan.[9]

Sariak eta errekonozimenduak

aldatu
  • 1931en Pullitzer Saria, sari hori lortu zuen lehen emakume iparramerikarra eta Txinari buruz idatzita mendebaldeko lehena saria jasotzen. [10]
  • 1938an Nobel Saria. [10]

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. EMAKUME SORTZAILEAK. EMAKUME IDAZLEEN NAZIOARTEKO TOPAKETA. Nafarroako Gobernua. 2024ko maiatzaren 1ean ikusia.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. «Buck, Pearl S» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  4. a b c d e f g (Gaztelaniaz) «Pearl S. Buck, la escritora estadounidense que se enamoró de China» historia.nationalgeographic.com.es 2022-06-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  5. a b (Gaztelaniaz) Hevia. (2014-10-25). «Pearl S. Buck, la Nobel olvidada» www.elperiodico.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  6. a b (Ingelesez) «Pearl S. Buck | Pulitzer Prize Winner, Nobel Laureate & Novelist | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  7. (Gaztelaniaz) «Al rescate del premio Nobel de Literatura 1938: Pearl S. Buck (1892-1973)» Diario La Capital de Mar del Plata (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  8. (Ingelesez) Institution, Smithsonian. «Pearl S. Buck» Smithsonian Institution (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  9. https://www.imdb.com/name/nm0118406/?ref_=fn_al_nm_1
  10. a b (Gaztelaniaz) Herrero, Maria Sol Antolin. (2022-06-04). Pearl S. Buck, premio Nobel de Literatura | DF Diario Feminista. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Idea 2
idea 2
INTERN 1