Pedro Delgado
Pedro Delgado Robledo, ezagunagoa Perico Delgado izenez, (Segovia, Espainia, 1960ko apirilaren 15a - ) txirrindulari ohia eta telebista esataria da.
Pedro Delgado | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pedro Delgado Robledo |
Jaiotza | Segovia, 1960ko apirilaren 15a (64 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Movistar Team | 1982-1984 |
Artiach | 1985-1985 |
PDM (en) | 1986-1987 |
Movistar Team | 1988-1994 |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
pedrodelgado.com | |
Kirol ibilbidea
aldatu1988. urtean Frantziako Tourraren garailea izan zen. Espainiako Vuelta birritan irabazi zuen (1985 eta 1989). Gaur egun TVE espainiar telebistarentzako lan egiten du, kirol esatari.
José Miguel Echávarri eta Eusebio Unzué entrenatzaileen esanetara prestatu zen eliteko txirrindulari gisa. Espainiako txirrindularitzaren loraldiaren aitzindaria izan zen. 1985ean lortu zuen lehen garaipen handia, Espainiako Itzulia irabazi zuenean. Handik lau urtera, 1989an, berriro irabazi zuen, baina nazioarteko ospea Frantziako Tourrak eman zion. 1983an hartu zuen parte lehen aldiz Frantziako Itzuli batean, eta maldan gora, eskalatzaile aparta izateagatik, eta maldan behera, abiada handian jaisteko erakutsi zuen ausardiagatik, nabarmendu zen. Lehen Itzuli hartan bigarren lekua lortu zuen sailkapen nagusian. 1984an, sailkapen nagusian bosgarren zela, bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa, maldan behera zihoala erori eta lepauztaia hautsi ondoren. 1986an ere bertan behera utzi zuen proba ama hil zitzaiola jakin zuenean. 1987an sekulako borroka izan zen bera eta Stephen Rocheren artean; azkenean, Rochek irabazi zuen proba, 40 segundoko aldeagatik. Hurrengo urtean, baina, berak irabazi zuen proba eta zazpi minutu baino gehiago kendu zizkion bigarrenari, Stephen Rooks holandarrari. 1989an gauza bitxia gertatu zen: galdu egin zen eta berandu iritsi zen aurreneko etapako irteerara, Luxenburgon. Hala, denbora asko galduta eta azken lekuan hasita defendatu behar izan zuen aurreko urteko garaipena. Hala eta guztiz ere, azkenean, hirugarren geratu zen, Greg LeMond eta Laurent Fignonen atzetik. Txirrindularitza profesionala utzi zuenean irrati eta telebistako esatari gisa hasi zen lanean.
Palmaresa
aldatu1978
1979
- Etorkizuneko Tourreko etapa 1
1981
1982
1983
- Aragoiko Itzulia eta etapa 1
- Meatze Haranetako Itzuliko etapa 1
- 2. Narancoko Igoeran
- 9. Nafarroako Sari Nagusian
1984
1985
- Espainiako Vuelta eta etapa 1
- 6. Frantziako Tourrean eta etapa 1
- 2. Zizurkil Klasikoan
- 3. Murtziako Itzulian
- 5. Euskal Herriko Itzulian
1986
- Frantziako Tourreko etapa 1
- 2. Camp de Morvedre Sari Nagusian
- 2. Narancoko Igoeran
- 3. Montjuïceko Igoeran
- 6. Suitzako Itzulian
- 7. Kataluniako Voltan
- 10. Espainako Vueltan
1987
- Profronde van Stiphout
- 2. Frantziako Tourrean, Saiatuenaren saria eta etapa 1
- 3. Acht van Chaamen
- 4. Espainiako Vueltan
- 3. Camp de Morvedre Sari Nagusian
- 7. Kataluniako Voltan
1988
- Frantziako Tourra eta etapa 1
- Nafarroako Sari Nagusia
- Nàquera Sari Nagusia
- 2. Manuel Galera Memorialan
- 2. Acht van Chaamen
- 6. Euskal Herriko Itzulian
- 6. Romandiako Tourrean
- 7. Italiako Giroan
- 8. La Flèche Wallonnen
- 9. UCI sailkapenan
1989
- Espainiako Vuelta eta 3 etapa
- Profronde van Stiphout
- Nàquera Sari Nagusia
- 2. Setmana Catalanan
- 2. Alcobendasko Klasikan
- 2. Kataluniako Voltan
- 3. Frantziako Tourrean
- 3. Manuel Galera Memorialan
- 3. Montjuïceko Igoeran
- 3. Polynormanden
- 4. Lieja-Bastogne-Liejan
- 4. UCI sailkapenan
1990
- Setmana Catalanako etapa 1
- Nafarroako Sari Nagusia
- Alcobendasko Klasika
- 2. Espainiako Vueltan
- 3. Kataluniako Voltan
- 4. Frantziako Tourrean
- 10. Züricheko txapelketan
1991
- Burgosko Itzulia eta etapa 1
- Urkiolako Igoera
- Clásica de los Puertos
- 2. Donostia Klasikoan
- 2. Kataluniako Voltan
- 9. Frantziako Tourrean
- 10. Romandiako Tourrean
1992
- 2. Urkiolako Igoeran
- 3. Espainiako Vueltan eta etapa 1
- 5. La Flèche Wallonnen
- 6. Frantziako Tourrean
1993
- Setmana Catalana eta etapa 1
- 2. Calvia Sarian
- 2. Udaberriko Klasikan
- 3. Asturiasko Itzulian
- 6. Espainiako Vueltan
- 9. Frantziako Tourrean
1994
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
aldatuItzuli Handia | 1982 | 1983 | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | 7. | — | — | 15. | — | — | — |
Frantziako Tourra | — | 15. | UT | 6. | UT | 2. | 1. | 3. | 4. | 9. | 6. | 9. | — |
Espainiako Vuelta | 29. | 15. | 4. | 1. | 10. | 4. | — | 1. | 2. | — | 3. | 6. | 3. |
Munduko Txapelketa | — | — | — | 25. | 51. | — | 60. | 20. | 20. | 35. | 30. | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- Pedro Delgado - ProCyclingStats
Aurrekoa Stephen Roche |
Frantziako Tourraren irabazlea 1988 |
Ondorengoa Greg LeMond |
Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |