Perikles, grezieraz Περικλῆς, (K.a. 495Atenas, Grezia, K.a. 429) Atenasko urrezko garaiko politikari, hizlari eta gudari garrantzitsuenetakoa izan zen. Urrezko garai hori (K.a. 461K.a. 429 oro har) Periklesen Mendea deitzen zaio. Hain nabarmena zen Perikles garaiko Atenaseko gizartean non Tuzidides historialari garaikideak "Atenaseko lehen herritarra" deitu zion.

Perikles

Athenian strategos (en) Itzuli

K.a. 442 - K.a. 429
Bizitza
JaiotzaAtenas, K.a. 494
HerrialdeaAntzinako Atenas
HeriotzaAtenas, K.a. 429 (64/65 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Atenasko izurria
Familia
AitaXanthippus
AmaAgariste
Ezkontidea(k)Pericles' first wife (en) Itzuli  K.a. 445)
Miletoko Aspasia  (K.a. 445 -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaAlcmaeonidae (en) Itzuli
Buzygae (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra, estatu-politikaria, hizlaria eta army officer (en) Itzuli
Izengoitia(k)Ολύμπιος
Zerbitzu militarra
Graduastrategos
Parte hartutako gatazkakFirst Peloponnesian War (en) Itzuli
Samian War (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Greziako erlijioa

Biografia

aldatu

K.a. 461. urtean Zimon, alderdi aristokratikoko burua, erbesteratzea lortu ondoren, Atenasko agintari bihurtu zen. 459-446 urteetan Korintoren, Espartaren, Persiaren eta haien aldekoen aurka ibili zen gudan. 445. urtean 30 urteko bakealdia sinatu zuen Espartarekin, eta handik aurrera bakezko bideak erabili zituen Atenasen eragina zabaltzeko.

Periklesi esker, Atenasek unerik gorena izan zuen. K.a. 430. urtean, Peloponesoko gerran, Atenasko hiritarren abertzaletasunaren aldeko deia egin zuen, baina kargutik kendu zuten. 429. urtean berriz ere izendatu zuten agintari, baina handik hilabete gutxira hil zen.

Eragina

aldatu

Periklesek Atenasko botere politikoa handitu zuen, Delosko Liga bere menpe jarriz. Peloponesoko Gerrako lehen bi urteetan, hil arte hain zuzen ere, Atenasko aldearen buruan egon zen. Barne politikan, Periklesek Atenaseko arteak bultzatu zituen. Haren ekimenari esker, Atenaseko Akropolia eraberritu zen (Partenoia barne). Hori dela eta, Atenasek Grezia Antzinako erdigune kulturala bilakatu zen. Aldi berean, demokrazia zabaldu zuen Atenasen, hiritar ororen parte-hartzea ahalbidetuz.

Bestalde, garai berekoak izan ziren Sofoklesen eta Euripidesen antzerki lan ospetsuak, eta Sokratesen erakutsiak.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 4
idea 4
Ideen 1
multimedia 1
os 5
web 1