Peronismo
Peronismoa edo justizialismoa higikunde politikoa da, 1940ko hamarkadaren erdialdean Argentinan sortu zena, Juan Perónen eta hark ezarri zuen sistema politikoaren inguruan.
Oligarka lurjabeen eta inperialismoaren kontrako mugimendu gisa sortu zen, eta ideologia abertzale eta populista zuen. Peronismoak armadan eta, batez ere, sindikatu bakarrean bildutako langileen gremioak zituen oinarri. Langileen egoera hobetzea eta kapitalismotik zein komunismotik bereiz izango zen demokrazia soziala sortzea zuen helburu.
Indar handia lortu zuen, langileen laguntzari esker batez ere. Krisi ekonomikoarekin eta Perónek aginpidea galtzearekin batera peronismoak behera egin bazuen ere, gaur egun Argentinako lehen alderdia da. Peronismoaren alderdi politikoaren izena Alderdi Peronista izan zen eta, Perón hil ondoren, Alderdi Justizialista.
Peronismoaren ideia nagusi batzuk
aldatu1950ean, Peronek «justizialismoaren hogei egiak» zehaztu zituen eta populismo peronistaren gakoetako asko agertzen dira bertan.
1. Benetako demokrazian gobernuak herriak nahi duena egiten du eta interes bakarra defendatzen du: herriarena.
2. Peronismoa batik bat herriaren aldekoa da. Zirkulu politiko guztiak herriaren kontrakoak dira (...).
8. Ekintza politikoan, peronisten balioak honela daude sailkatuta: lehena, Aberria; gero, Mugimendua eta azkenik, gizakiak.
10. Peronismoaren beso biak justizia soziala eta laguntza soziala dira. Eurokin justizia eta maitasunezko besarkada ematen diogu herriari.
13. Doktrina gabeko gobernua arima gabeko gorputza da. Horregatik peronismoak bere doktrina politiko, ekonomiko eta soziala dauka: justizialismoa.
Aníbal Iturmeneta, "El pensamiento peronista". Madrid, 1990.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.