Artikulu hau mitologiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pertseo (espioia)».

Greziar mitologian, Pertseo[1] (antzinako grezieraz: Περσεύς) heroi bat zen. Erdijainkoa zen, Zeus jainkoaren eta Danaeren semea. Tradizioaren arabera, berak fundatu zuen Mizenas. Ospetsua da Medusa hiltzeagatik eta Andromeda askatzeagatik.

Pertseo
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakQ3476559 Itzuli
Familia
AitaZeus
AmaDanae
Ezkontidea(k)Andromeda
Seme-alabakGorgofone, Perses (en) Itzuli, Alzeo, Electryon (en) Itzuli, Heleus (en) Itzuli, Mestor (en) Itzuli, Autochthe (en) Itzuli, Cynurus (en) Itzuli, Sthenelus (en) Itzuli, Erythra (en) Itzuli eta Erythras (en) Itzuli

Pertseoren jaiotza

aldatu

Orakulu batek Argosko errege Akrisiori iragarri zion bere bilobak berak hilko zuela. Hori galaraztearren, bere alaba Danae brontzezko dorre batean itxiarazi zuen, inongo gizonekin harremanik ez izateko. Baina Zeus jainkoak, urrezko euri bihurturik, Danaren gainera erori zen eta haurdun utzi zuen (beste tradizio baten arabera, Akrisioren anaiak utzi zuen haurdun Danae). Pertseo jaio zela jakin zuenean, Akrisiok, hiltzen ausartu ez eta itsasora bota zituen ama-semeak zurezko kutxa batean. Baina ama-semeak bizirik iritsi ziren Serifos uhartera. Diktis arrantzaleak jaso zituen, eta bere semetzat hartu zuen Pertseo.


Medusa hiltzea

aldatu

Polidektes, Diktisen anaia, Danaez maitemindu zen, eta, Pertseo urruti atxikitzeko, Medusaren burua hartzera bidali zuen. Pertseo, Atenea eta Hermes jainkoek gidaturik, Medusaren bila abiatu zen. Jainkoek lagunduta, Medusari burua moztea lortu zuen.

Gero, Atlas erregearen herrialdera joan zen, eta erregeari bertan gelditzen uzteko eskatu zion. Atlas, baina, gogoratu zen orakulu batek esana ziola Zeusen seme bat iritsiko zela berari lapurreta egitera, eta Pertseo kanporatzen saiatu zen. Pertseok, orduan, Medusaren burua erabili zuen, eta Atlas harri bihurturik gelditu zen.

Andromeda askatzea

aldatu

Perseok, ninfak oparitu zizkioten sandalia hegalariei esker hegan eginez, Medusa hil ondoren itzultzen ari zela Palestinara iristean, Pertseok ikusi zuen Andromeda harkaitz batean lotuta zegoela, beren gurasoek zigortuta, eta itsas munstro batek jan behar zuela. Pertseo Andromedaz maitemindu zen; munstroa hil, eta Andromeda askatu zuen.

Andromedaren gurasoak onartu egin zuten, baina ez oso gogo onez. Perseok itsas munstroarekin borrokatu, hil egin zuen eta Medusaren burua erabili zuen, animalia harri bihurtzeko, koral bihurtuz. Ondoren, Andromeda askatu zuen eta pozik onartu zuen ezkontza.

Ondoren, Serifos uhartera itzuli zen. Han, Diktis eta Danae tenplu batean babestuta zeuden, Polidektesengandik ihesi. Pertseo Polidektesengana eta haren gortearen aurrera joan zen, Medusaren burua atera, eta denak harri bihurtu zituen.

Orakulua betetzea

aldatu

Danae eta Andromedarekin, Argosera itzuli zen. Akrisiok, Pertseo bidean zela jakin zuelarik, alde egin zuen Larisara, eta joko batzuk ikustera joan zen. Pertseok parte hartu zuen joko horietan, disko-jaurtiketan. Baina, nahi gabe egin bazuen ere, diskoak Akrisio jo zuen, eta hil egin zuen. Hala bete zen orakuluak iragarritakoa.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 3
idea 3