Petri (apostolua)
Petri[1] (asiriera klasikoz: ܫܸܡܥܘܿܢ ܟܹ݁ܐܦ݂ܵܐ, Shemayon Keppa, arabieraz: شمعون الصفا, Shamaon Safa, hebreeraz: שמעון בר יונה Shim'on bar Yona, antzinako grezieraz: Πέτρος, Petros, latinez: Petrus; Betsaida, c. 1 - Erroma, 64 eta 68 artean) Jesusek hautatutako hamabi apostoluetako bat zen. Bere bizitzaren gainean ezagutzen duguna Itun Berrian eta Apostoluen Eginetan agertzen da. Iturri horien arabera, Galileako arrantzalea izan zen, Jesusek buru izateko papera eman ziona (Mateo 16:18; Joan 21:15–16). Elizako aurreko urteetako askok, San Ireneok kasu, apostoluen arteko nagusitasun honen alde egiten zuten.
Petri (apostolua) | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
37 - 54 ← baliorik ez - Evodius (en) →
33 - 67 ← baliorik ez - Lino →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Betsaida, 1 inguru | ||||||
Bizilekua | Jerusalem Antiokia Oronteskoa Erroma Kfar Nahum | ||||||
Heriotza | Erroma, 64 eta 68 artean (64/65 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Vatican Necropolis (en) | ||||||
Heriotza modua | heriotza zigorra: Gurutziltzaketa | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | wife of Saint Peter (en) Eden (en) | ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Irakaslea(k) | Jesus Nazaretekoa | ||||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | presbiteroa, Arrantzalea eta apezpiku katolikoa | ||||||
Lantokia(k) | Erroma | ||||||
Santutegia | |||||||
Ekainaren 29 | |||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Jewish Christian (en) |
Erromako Eliza Katoliko, Eliza Ortodoxo eta Eliza Anglikanoaren ustetan, Simon Petri santua da, eta Erroman Elizako sorrerarekin lotzen dute, nahiz eta egungo kristautasunean honen garrantzia eta Aita Santuaren nagusitasuna zehazterakoan bat ez etorri. Batzuek argudiatzen dute bere nagusitasuna ohorezkoa baino ez zela, hau da, berdinen artean burua. Batzuen irudikoz, nagusitasun hori ez zen ondorengoei igarotzekoa. Oro har, protestanteek ez diote santu titulua ematen.
Erromatar Martirologiak ekainaren 29a ezartzen du San Petri eta San Pauloren festarako, egun hori bere heriotzen urteurrena dela baieztatu gabe. Aditu batzuen ustez, San Petriren heriotzaren data 64ko urriaren 13a izan liteke. Usadio kristauan erromatar agintariek gurutzatuta hiltzera zigortu zutela iritzi dute. Usadio honen arabera, hankaz gora gurutzatu zuten San Petri, Jesus bezala ez hiltzearren. Halaber, heriotzaren tokia egungo San Petri basilikako aldare nagusian kokatzen da, usadio beraren aburuz. Artean, zeruko erresumako giltzak eskuetan zituela irudikatzen da San Petri, eta, katolikoek horretan Elizaren gaineko nagusitasuna ikusten dute.
Izena
aldatuSimon "Keipha" Ben-Yonah/Bar-Yonah, Simon Petri, Cephas edo Keipha izenekin ere ezagutzen da. Azken izen honetatik dator Sabin Aranak proposaturiko euskarazko Kepa.
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu