Phineas and Ferb
Phineas and Ferb (euskaraz: «Phineas eta Ferb») Estatu Batuetako marrazki bizidunezko telesaila da. 2008ko abuztuaren 1ean ikusi zen lehen aldiz Disney Channel telebista-katean. Dan Povenmirek eta Jeff "Swampy" Marshek sortu zuten.
Phineas and Ferb | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Dan Povenmire |
Argitaratze-data | 2010 |
Estreinaldi-data | 2007ko abuztuaren 17a |
Izenburua | Phineas and Ferb |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 4 |
Atalak | 228 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko telesaila eta musika-filma |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 22 minutu |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jeff "Swampy" Marsh |
Konpainia ekoizlea | Disney Television Animation (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Danny Jacob (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Disney Channel Disney XD |
Hasiera-data | 2007ko abuztuaren 17a |
Amaiera-data | 2015eko ekainaren 12a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Danville (en) , Kanpo-espazio, Lurra, Gimmelshtump (en) eta Drusselstein (en) |
ikusi
| |
Fikzio-unibertsoa | Disney Channel Live Action Universe (en) eta Phineas and Ferb universe (en) |
disneychannel.disney.com… | |
|
Telesailak guztira lau sasoi ditu. Bi telesailan oinarritzen diren marrazki bizidunezko film ere sortuta daude.
Historia
aldatuDan Povenmire eta Jeff “Swampy” Mars-ek lehenago ere lan egin zuten elkarrekin. Phineas eta Ferb baino lehen The Simpsons eta Rocko’s Modern Life-en lan egin zuten biak.
Sortzaileek bigarren tramako pertsonaia garratzitsuen ahotsak ere egiten dituzte telesailean: O.W.C.A.ko buruzagiaren eta Doofenshmirtz doktorearen ahotsak. Phineas eta Ferb nahi gabe sortu ziren jatetxe batean, Povenmirek hiruki formako burua zuen mutil bat marraztu zuen (Phineas) eta hortik aurrera telesaiaren kontzeptua lantzen hasi ziren.
Gaur egun, Phineas eta Ferb Disney Channel-ko telesail original luzeena da, Kim Possible gainditu zuen (5 urte eta 3 hilabete). Phineas eta Ferbek 8 urte iraundu zuen (2007 - 2015).
2014ko otsailaren 15ean iragarri zen telesaiaren produkzioa amaitu zela eta ez zegoela kapitulu berririk egiteko agindurik. Honen ondorioz, momentu batez telesaia amaitu zen amaiera irekin batekin. Nahiz eta hau gertatu, 2014ko ekainean sortzaileek lortu zuten produktorak kapitulu berriak eskatzea eta hauek 2014ko ekainean ateratzen hasi ziren.
2015eko maiatzaren 7an, telesaia ofizialki maitu zela esan zuten, lau denboraldi eta gero. Phineas eta Ferb ordu bateko kapitulu berezi batekin amaitu zuten ("Phineas y Ferb: Last Day of Summer", tituluarekin).
2018an crossover kapitulu bat egon zen “La ley de Milo Murphy” sortzaile berdinen telesail berrian, Phineas eta Ferb agertu ziren bertan[1].
2019ko abuztuaren 24an filma berri bat aterako zela iragarri zen, «Phineas And Ferb, the movie: Candance Against The Universe». Filma hau Disney+ plataforman atera zen 2020ko abuztuaren 28an.
Sinopsia
aldatuPhineas eta Ferb bi mutiko dira, eta udan ahalik eta gehien libertitu asmoz, egundoko xelebrekeriak egiten dituzte; egunero zerbait berri sortzen dute lagunekin. Gainera, Perry ere badago, mutikoen ornitorrinkoa, agente sekretua dena eta hitz egiten inoiz ez duena; Perryk gaizkileen aurka borroka egiten du, baina haurrek horretaz ez dakite. Phineasek eta Ferbek arreba dute, Candace izenekoa; bera haurrek gauza arriskutsuak sortzen dituztela amari berri eman ahalegintzen da, baina beti huts egiten du.
Phineas eta Ferb oso ezberdinak dira: Phineas beti alai eta baikorra da, hitz eta barre egiten gogoko du, eta Ferbek, berriz, gutxitan hitz edo barre egiten du (bereziki jakingarriak esaten gogoko du), baina hizkuntza guztiak ezagutzen ditu eta besteei beti laguntzen die.
Kapituluak
aldatuDENBORALDIA | ATALA | KAPITULUA | EMANALDI ORIGINALA | ||
LEHEN EMANALDIA | AZKEN EMANALDIA | ||||
1 | 47 | 26 | 2007ko abuztuaren 17 | 2009ko otsailaren 18 | |
2 | 65 | 38 | 2009ko otsailaren 19 | 2011ko otsailaren 11 | |
3 | 62 | 35 | 2011ko martxoaren 4 | 2012ko azaroaren 30 | |
Across the 2nd Dimension | 2011ko abuztuaren 5 | ||||
4 | 48 | 30 | 2012ko abenduaren 7 | 2015eko ekainaren 12 | |
O.W.C.A Files | 2015eko azaroaren 9 | ||||
The Phineas and Ferb Effect | 2019ko urtarrilaren 5 | ||||
Candace Against the Universe | 2020ko abuztuaren 28 |
2015eko maiatzaren 7an, Disney-k ofizialki iragarri zuen laugarren denboraldiren ondoren amaituko zela telesaila, eta "Phineas eta Ferb: udako azken eguna" izeneko ordubeteko azken atala 2015eko ekainaren 12an estreinatuko zela Disney XDn, aldi bereko transmisioan.
Crossover
aldatuPhineas & Ferb: Mission Marvel
aldatu2012an, Phineas & Ferb eta Marvel Entertainment-en arteko elkarketa bat emitituko zela adierazi zuten. Hala izan zen, 2013ko udan Phineas and Ferb: Mission Marvel estreinatu zen. Iron Man, Spiderman, Hulk eta Thor superheroiak eta Red Skull, Whiplash, Venom eta MODOK etsaiak agertzen dira. 2009an Disneyek Marvel Entertainment erosi zuen eta Marvel eta Disneyren arteko lehen animazioa gauzatu zuten.
Saio berezi honetan, Doofenshmirtz doktoreak superheroein botereak lapurtzen ditu, sortu duen “Drena-inador de poder”-ekin. Superheroi hauek Phineas eta Ferb-engana joango dira beraien botereak berreskuratzen lagun diezaieten.
Phineas & Ferb: Star Wars
aldatu2013ko uztailean, ekoizleek Phineas eta Ferb eta Star Wars-en crossovera iragarri zuten. Kapitulu hau, IV Kapituluko, Una Nueva Esperanza, gertaeren albo-gertaera bezala erabili zuten. Saio berezi hau, 2014ko uztailaren 26an atera zen.
La Ley de Milo Murphy
aldatuDan Povenmire sortzailekideak, adierazi zuen gustatuko litzaiokela crossover bat egitea Jeff “Swampy” Marshekin zuzendariarekin, La Ley de Milo Murphy telesailaren sortzailearekin. 2017ko uztailaren 21ean adierazi zen, crossoverra 2018an transmititzeko asmoa egon zela. Geroago, urte horretako abuztuan estrenaituko zela adierazi zuten, Disney Channelentzat. Crossover hau transmititu baino lehen, Heinz Doofenshmirtz doktorea, La Ley de Milo Murphy telesaileko kapitulu batean agertu zen kameo gisa.
Spin-off
aldatuDisneyk zuzeneko elkarrizketa-programa bat ekoiztu zuen. Non bi pertsonaiek, Phineas & Ferbek, pertsonaia ospetsuak elkarrizketatzen dituzten, Space Ghost Coast to Coast-en antzera. 2010eko abenduan transmititzen hasi ziren, bi minutuko iraupenarekin. 2011ko azaroaren 25ean amaitu zen. Tony Hawk, Randy Jackson, Neil Patrick Harris, Seth Rogen, Taylor Swift, Andy Samberg, Tom Bergeron, Emma Roberts, Jack Black, Regis Philbin, Howie Mandel, David Beckham eta Guy Fieri bezalako famatuak elkarrizketatu zituzten.
Pertsonaiak
aldatuPertsonai nagusiak
aldatuPhineas Flynn: Phineas Flynn, Ferb anaiordearekin batera, telesaileko pertsonaia nagusietako bat da. Candaceren anaia gaztea ez ezik, Lindaren semea, eta Lawrenceren semeordea ere da. Uda ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatzen da, mota guztietako asmakizunak eraikiz eta proiektu eta jarduera desberdinak eginez. Adimen handiko umea da. Bere anaiordearekin batera amakizunak sortzen dituen bitartean, bere ahizpa Candace, haien amak Phineas eta Ferb ezustean harrapatzen saiatzen da. Gainera, haien abenturatan laguntzen dioten lagunak ditu, Buford, Baljeet, eta Isabella deiturikoak, bere lagunik onenaz gain, ezkutuan berarekin maiteminduta dagoena.
Ferb Fletcher: Hitz gutxiko gazte argia da. Lawrenceren seme biologikoa da, Lindaren semeordea, eta Candace eta Phineasen anaiordea. Ingalaterran jaio zen. Berak eta Phineasek beti egiten dituzte planak uda ahalik eta gehien aprobetxatzeko, eta Phineasen arabera, Ferb ekintzailea da. Kapitulu bakoitzean esaldi bat esan ohi du, nahiz eta batzuetan esaldi inkoherenteak esaten dituen, beste batzuetan pentsamendu sakonak esaten ditu, nahiz eta batzuetan Phineasek hauek ez dituen ulertzen. Normalean, Phineasek zerbait eskatzen duen bakoitzean, Ferbek berehala erantzuten du, hitzez baino gehiago, erpurua altxatuz. Phineasek planak pentsatzen dituen bitartean, normalean bera, proiektuen alderdi mekanikoaz arduratzen da. Interes erromantikoa du Vanessa Doofenshmirtzengan.
Candance Flynn: Candace Flynn, Phineasen ahizpa nagusia da eta Ferben arrebaordea. 15 urte ditu. Beti saiatzen da bere anaiak amaren aurrean salatzen asmakizunak egiten dituztenean, bere asmakuntzak arriskutsuak izan daitezkeela uste baitu. Bere anaiak salatzeko arrazoiak hauek babestea ez ezik, berari ia inoiz ez zaiolako ezer onik ateratzen, bere anaiak bera bezala bizitzea nahi duelako da. Telesailaren hasieratik erakutsi zuen Jeremy Johnsonekin maiteminduta zegoela, gerora bere mutil-laguna bihurtuko zena, baina Suzyk, honen ahizpa jeloskorrak, beti bilatzen du elkarrekin egotea eragozteko modua. Bere lagunik onena Stacy da, batzuetan bere anaiak harrapatzen laguntzen diona, baina beti dibertitzen da Phineas eta Ferben sorkuntza dibertigarriekin; eta bere beste laguna Jenny da, biak Candaceren adin berekoak. Normalean, bere anai-arreben burutazioengatik haserretzen den arren, benetan maite ditu.
Perry Ornitorrinkoa: Perry Ornitorrinkoa, P agentea bezala ere ezaguna, ornitorrinko antropomorfoa da. Flynn-Fletcher familiako maskota, zeinek bizitza bikoitza daraman O.W.C.A.ko agente sekretu gisa. Etxeko maskota bezala ez du gauza handirik egiten, baina P agenteak Doofenshmirtz doktoreari aurre egiten dio, bere plan gaiztoak suntsituz. Ez du hitzik egiten, eta egiten duen soinu bakarra kurrinka luze bat da. Gaizkiaren aurkako borrokan, kuartel bat dauka arma sofistikatuekin eta era guztietako garraioekin (automobilak, irristagailuak, jet pack, jausgailuak edo itsaspekoak, denak bere logoarekin). Telesaileko baliabide narratibo etengabea da ohartaraztea mutilek ezin dutela agente gisa duten bizitzari buruz jakin, aurkituz gero, beste familia batera joan beharko delako. Agente sekretu bihurtzeko, Perryk kapela marroi bat jartzen du zinta beltz batekin, agentziako animalia guztien marka dena. Asko maite ditu Flyn-Fletchertarrak, bere benetako familiatzat hartzen baititu.
Heinz Doofenshmirtz doktorea: Heinz Doofenshmirtz doktorea zientzialari gaiztoa da, eta P. agentearen etsaia. Dibortziatuta dago eta Vanessa izeneko alaba bat du. Bere enpresako burua da, Doofenshmirtz Evil Inc izenekoa. Hiriaren erdigunean bere gordelekua du, gordeleku honek late-motiv bat du, hau da, gordelekua agertzen den bakoitzean, musika berbera entzuten da. Doofenshmirtz doktorea gaiztotu egin zen bere haurtzaro tristearen ondorioz, bere familiak ez baitzuen maite eta egoera umiliagarrietara behartzen baitzuen, hala nola lorategiko gnomoa izatera, emakumeen arropak erabiltzera, etab. Serieko pertsonaiarik komikoenetako bat da. Bere asmakizunek "-inator" atzizkia dutre, eta horietan auto-suntsiketarako botoi bat gehitzeko joera du, Perryk erraz suntsi ditzan. Ekintza errepikari gisa, bere asmakizunak izaten dira azkenean Phineas eta Ferbenak desagerrarazten dituztenak.
Bigarren mailako pertsonaiak
aldatuLinda Flynn-Fletcher: Phineas eta Candaceren ama da, eta Ferben amaordea. Lawrence Fletcherrekin ezkonduta dago. Pazientzi amaigabea du Candacerekin serie osoan zehar; izan ere, Candacek bere anaiak bere asmakuntzekin harrapatzen saiatzen den bakoitzean, berak, asmakizunak desagertu ondoren ezer ikusten ez duenez, alaba erotuta dagoela pentsatzen du. Gainerako pertsonaiek "Flynn-Fletcher andrea" deitzen diote maiz. Linda pop izar ospetsua izan ohi zen, "Lindana" izeneko hit bakarreko izarra, "Lindana naiz eta dibertimendua maite dut" abestiaren interpretea. Nerabezaroan, Doofenshmirtz doktorearen neskalaguna izan zuen.
Lawrence Fletcher: Lawrence Lindaren senarra da, Ferben aita, eta Phineas eta Candaceren aitaordea, nahiz eta beti "aita" deitzen dioten. Lawrence Ingalaterrako arkeologo bat da, eta Lindarekin batera antzinako gauzen saltzaile gisa lan egiten du Danvillen. Gertatzen ari denaren kontzientziarik gabekotzat agertzen da. Bere seme-alaben gaitasun mekaniko eta intelektualen jakitun da, eta batzuetan bere proiektuetan parte hartzen du, bere emaztearen "baimen ofiziala" dutelako dena ondo dagoelakoan. Beti ados dago Lindak edo bere seme-alabek beren jardueretan emandako jarraibideak betetzearekin.
Isabella García-Shapiro: 10 urteko neska da. 46231, kanpada-klubarena esploratzaile taldeko buruzagia da. Phineas eta Ferben lagunik onena da. Oso maiteminduta dago Phineasekin, baina hau ez da horretaz konturatzen. Bere eslogana "zertan ari zarete?" da, Phineas eta Ferb proiekturen batekin dauden bakoitzean galdetuz. Normalean bere jantzi arrosa kolore bereko motots batekin janzten du, edo esploratzaileen uniformea. Pinky izeneko chihuahua bat ere badu, Perry bezala, hau ere agente sekretua da.
Francis Monograma: Francis Monograma OWCAko liderra da, eta egin beharreko misioak ematen dizkio P Agenteari.
Buford Van Stomm: Pertsona arroputza da, eta Phineas eta Ferben laguna. Phineasek bere lagun bezala tratatzen du, eta Bufordek errespetuz tratatzen du Phineas, batzuetan jo nahi badu ere, baina ez du egiten, gogoko duelako (bere jardueretako asko partekatzen uzten diola barne). Honek, Baljeet, Phineas, Isabella eta Ferb eskolan ezagutu zituen. Askotan jarrera gogorra erakusten duen arren, telesailean momentu tristeak edo hunkigarriak ditu. Baljeet, beti kolpatzen du, eta bere biktima partikulartzat hartzen du, nahiz eta estimu handia dion eta biak lagun banaezintzat hartzen diren. Bere beldur bakarrak Suzy Jeremyren arreba eta txipiroi erraldoiak dira.
Baljeet Tjinder: Argia den Phineas eta Ferben beste laguna, Bufordek beti jazartzen duena, nahiz eta biak adiskidetzat hartzen diren. Batzuetan Bufordi errieta egiten dio arrazoiren batengatik.
Neska esploratzaileak: Esploratzaile taldea dira. 46231 Danvillekoa. Isabellak zuzendutako sei neskatoz osatutako taldea da. Askotan Phineas eta Ferbi beren planetan laguntzen diete. Ferb bezala, neskek ere eraikuntzarako talentua dute eta hitz gutxikoak dira.
Jeremy Johnson: Candaceren mutil-laguna da, eta Phineas eta Ferben asmakizunetan parte hartzea gustatzen zaio. Bikote izan aurretik, sarritan erakutsi zuen Candacen ere interesatuta zegoela, beti txunditu nahi baitu eta asko kezkatzen baita. Gitarra jotzen duen banda bat dauka. Suzy izeneko ahizpa txiki bat du, Jeremy eta Candaceren arteko harremana eragotzi nahi duena, bere anaiaren bizitzan neska bakarra izan nahi duelako. 16 urte ditu.
Stacy Hirano: Candaceren lagunik onena da. Amerikarra da aitaren aldetik, eta japoniarra amaren aldetik. Berak beti babesten du Candance, adibidez Candance Jeremyrekin geratu denean edo bere anaiak harrapatzen saiatzean, nahiz eta batzuetan Phineas eta Ferb laguntzen dituen, haien proiektuetan parte hartuz. Oso atsegina da, baina inozoa ere izaten da. Hala eta guztiz ere, ideia onak ematen dizkio Candaceri, nahi gabe ere. 16 urte ditu.
Carl: Francis Monogramaren ikastuna eta laguntzailea, eta hau okupatuta dagoenean hau ordezkatzen du. 19 urte ditu. Francisen nolabaiteko adiskidetasuna partekatzen du. Antza denez, mozorrotzeko trebetasun handia du.
Vanessa Doofenshmirtz: Doofenshmirtz doktorearen 16 urteko alaba gotikoa da. Batzuetan, aitak laguntza eskatzen dio asmakizunekin. Candace bezala, bere aita bere amarekin salatzen saiatzen da, zientzialari gaiztoa dela frogatzen saiatuz. Ferb eta Candacerekin topo egiten du noizean behin. Ferb maiteminduta dago. Asko maite du osaba Roger alkatea, eta nahiz eta sarritan aitak bereonetik ateratzen duen, dela bere proiektuengatik, dela gehiegizko babesarengatik, aita maitatzen du.
Bikoizketa
aldatuPertsonaiak | Estatu Batuetako bikoizlea | Espainiako bikozlea |
---|---|---|
Phineas Flynn | Vincent Martella | Miguel Rius Marta Sam (abestiak) |
Ferb Fletcher | Thomas Brodie-Sangster | Sergio García Marín
Miguel Antelo (abestiak) |
Candace Flynn | Ashley TisdaleDan Povenmire (gaixo ahotsa) | Olga Velasco
Miguel Ángel Varela (gaixo ahotsa) Paloma Blanco (abestiak) |
Perry el Ornitorrinco | Dee Bradley Baker | Lidia Abbaut |
Heinz Doofenshmirtz | Dan Povenmire | Abraham Aguilar
Miguel Morant (abestiak) |
Isabella García-Shapiro | Alyson Stoner | Neri Hualde
Carmen López(2010ko gabonetatik abestiak) Paloma Blanco (lehenengo denboraldiaren abestiak) |
Linda Flynn-Fletcher | Caroline Rhea | Gemma Martín |
Lawrence Fletcher | Richard O'Brien | Antonio Villar |
Mayor Monograma | Jeff "Swampy" Marsh | Manuel Bellido |
Baljeet Rai | Maulik Pancholy | Beatriz Berciano
Paloma Blanco |
Buford Van Stomm | Bobby Gaylor | Javier Balas |
Jeremy Johnson | Mitchel Musso | Pablo Tribaldos
Miguel Antelo (abestiak) |
Stacy Hirano | Kelly Hu
Laura Dickinson (Hermanitos abestia) |
Celia Del Diego |
Vanessa Doofenshmirtz | Olivia Olson | Pilar San Martín
Paloma Blanco (vabestiak off ahotsan) Marta Sam (abestiak) |
Carl | Tyler Alexander Mann | Antonio Cremades |
Jenny Brown | Alyson Stoner | Elisa Langa |
Irving Du Bois | Jack McBrayer | Adolfo Moreno |
Musika
aldatuTelesaila ezaguna da baita ere bere abesti gogoengarri batzuengatik. Disneyko ekoizleek «Gitchee, Gitchee Goo» atalaren abestiaz gozatu zuten bereziki eta hurrengo pasarte guztiek abesti bat izan zezaten eskatu zuten.
Programaren sortzaileek abesti bakoitza idatzi eta grabatzen dute. Musika-tempoa aldatzen dute, abesti bakoitzaren erabilera dramatikoaren arabera.
Telesailak lau Emmy nominazio eduki ditu. 2008an telesailaren abesti nagusiaregatik eta "dude, We 're Getting the Band Back Together" atalaren "I Is not Got Rhythm" abestiagatik. 2010ean "Oh, There You Are, Perry" atalaren "come Home Perry" abestiarentzat izan zen Emmy zaria.
Bi sortzaileek sustrai musikalak dituzte, Povenmierek rock 'n' rolla jotzen zuen unibertsitatean ikasten zuenean, eta Marshen aitona Les Brown taldeko liderra zen.
Abestiek hainbat genero jorratzen dituzte, XVI. mendeko madrigaletatik, Broadwayko abestietara. Abesti bakoitza saio intensibo batean idazten da pasartea ekoizten denean, kantuen kontzeptua, partitura eta letrak nahiko azkar sortzen dira, gehienez ordu batean sortzen dute abesti bat Marsh eta Povenmire. Abestia idazten amaitu ondoren, Povenmire eta Marshek, Danny Jacob serieko konpositorearen erantzun-makinan abesten dute ostiral gauean, eta hurrengo astelehenean abestia erabat amaituta dago[erreferentzia behar].
2009ko urrian transmititutako telesailaren bigarren denboraldian, Phineas eta Ferben musikara bideratu zen gehien, eta ikuslearen botoa sartu zen jokoan. 10 abesti aukeratu zituzten eta bozkatuenekin “Phineas and Ferb 's Musical Cliptastic Countdown” sortu zen.
Jatorria
aldatuPovenmire eta Marsh sortzaileek egin zituzten lanak beste saioetarako, haien artean Ninja Dortokak. The Simpsonsen animatzaile gisa lan egin zuten, elkar ezagutu eta lagun egin ziren. Nickelodeonen saioan Rocko’s Modern Life lana egin bitartean serie berri baterako ideia bat izan zuten.
Jatetxe batean afaltzen ari zirenean Povenmirek ume triangeluar bat zirriborratu zuen esaten: “Gure saioa daukagu” Povenmirek uste zuen bere zirriborroa Phineas baten antza zeukala eta Ferben izena erabaki zuen lagun batengatik “mundu osoko tresnak dituelako”
Haien pertsonaien diseinu angeluarrak MGMeko/Warner Bros ekoTex Avery animatzaileari eta zuzendariari omenaldiak dira hondoei forma geometrikoak gehituz, jarraitasuna emateko. Halere, bi sortzaileak banandu egin ziren: Marsh Londresera joan zen lanagatik eta Povenmire AEBetan jarraitu zen.
Povenmirek jarraitu zuen ideiarekin. Asko kostatu zitzaion estudio baten arreta izatea. Gehienek esan zuten saioa konplikatuegia zela.16 urte ostean Disneyren onarpena lortu zuen Phineas eta Ferb seriea emititzeko froga batzuk gainditu eta gero saioa errazteko. Azken froga zen istorioaren storyboardak bobina batean erreproduzitzea Povenmiren ahotsarekin elkarrizketetarako eta soinu efektuak gehituz. Horrek ziurtatu zuen exekutiboen behin betiko babesa.
Bideo-jokoak
aldatuPhineas eta Ferb Bideojokoa Disney Interactive Studiosek 2009an argitaratutako akziozko eta oholtzako bideojokoa da, Nintendo DSrako da bikotearen lehen agerpenda bideojoko arloan. Horretaz aparte, Phineas eta Ferb webgunean minijokuak zeuden.
Mugikorrarako ere badaukate joku bat Phineas eta Ferb Errobot Erregearen kontra deituta. Gainera, izen bera daukan filmean oinarrituta Phineas eta Ferb: Bigarren dimentsioaren zehar Wii, PSP, Nintendo DS eta PS3 kontsoletarako argitaratutako bideojokoa ere badago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Nordyke, Kimberly; Nordyke, Kimberly. (2017-07-21). «Comic-Con: Disney XD Sets ‘Milo Murphy’s Law’ and ‘Phineas and Ferb’ Crossover (Exclusive)» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).