Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea
Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea —frantsesez: Université Pierre et Marie Curie edo Paris VI— Parisko unibertsitate publiko eta ikerketa zentroa izan zen. 1971n Parisko Unibertsitatea banatzean sortua, 161 ikerketa-laborategi baino gehiago ditu. Bere goi-mailako prestakuntza zientifikoari esker, Frantziako eta Europako unibertsitate garrantzitsuenetakotzat hartu zuten.
Askotan, École polytechnique eta École normale supérieureren ondoan, prestakuntza zientifikoko herrialdeko bost erakunde onenen artean sailkatuta egon zen munduan zeharreko sailkapen akademikoetarako, hala nola The Times egunkari britainiarrarena edo Jiao Tong Unibertsitatearena.
2017an Paris-Sorbonneko Unibertsitatearekin (Paris IV) egindako fusio-prozesu baten ondoren, 2018tik aurrera, Pierre et Marie Curie Unibertsitateak bere izena utzi zuen Sorbona Unibertsitate berrian parte hartzeko, eta gaur egun bere zientzien eta ingeniaritzaren fakultatea da.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) «Le retour de la grande université de Paris» Le Figaro.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |