Piogeniko
Mikrobiologian eta medikuntzan, piogeniko (edo piogeno) zornea eragiten duen eragileari deritzo. Eragile piogeniko ohikoenak bakterioak dira.
Piogeniko hitza grezieratik dator (pyon: zornea, eta geno: sortzailea). Zorne-jarioa sortzeaz gain, mikrobio piogeniko gehienek hantura ere eragiten dute.
Luzea da bakterio piogenikoen zerrenda. Derragun, soilik, ohikoenen artean Streptococcus pyogenes eta Staphylococcus aureus daudela.