Pirates of the Caribbean: Dead Man's Chest
Pirates of the Caribbean: Dead Man's Chest 2006ko piratei buruzko abentura-filma da, Gore Verbinski estatubatuar zinemagileak zuzendutakoa. Pirates of the Caribbean sailaren bigarren filma izan zen. Johnny Depp, Orlando Bloom eta Keira Knightley izan ziren aktore nagusiak. Oscar Sariak, Urrezko Globo Sariak eta BAFTA sarietarako hainbat izendapen jaso zituen.
Argumentua
aldatuJack Sparrow kapitaina (Johnny Depp) naturaz gaindiko azpijokoen sare batean sartu da. Blanck Pearlen madarikazioaz gain, Davy Jonesekin odolezko zorra du. Zorra kitatzen ez badu, betirako izango da honen zerbitzuan Flying Dutchman ontzian. Honek Will Turner (Orlando Bloom) eta Elizabeth Swann (Keira Knightley) arteko ezkontza zapuztuko du.
Aktoreak
aldatu- Johnny Depp: Jack Sparrow
- Orlando Bloom: Will Turner
- Keira Knightley: Elizabeth Swann
- Bill Nighy: Davy Jones
- Jack Davenport: James Norrington
- Stellan Skarsgård: William "Bootstrap Bill" Turner, Sr.
- Kevin R. McNally:Joshamee Gibbs
- Jonathan Pryce: Weatherby Swann
- Lee Arenberg: Pintel
- Mackenzie Crook:Ragetti
- Tom Hollander: Cutler Beckett
- Naomie Harris: Tia Dalma
- David Bailie: Cotton
- Martin Klebba: Marty
- David Schofield: Mercer
- Geoffrey Rush: Hector Barbossa
Kanpo estekak
aldatu- Filmaren IMDBko fitxa irakurgarria (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)