Polimatia (grezieraz πολυμαθία, "asko ikasi"; μανθάνω "ikasi" eta πολύ "asko") zientzia eta humanitateetako hainbat alorretako ezagutzak barne hartzen dituen jakintza da. Polimata bat (grezieraz πολυμαθής) hainbat alorretako jakintza duen norbait da. Antzinaroko filosofo asko polimatak ziren, gaur egun izendapena erabiltzen den modura ikusiaz, haietako askok jakintzaren alor ugari jorratzen baitzituzten.

Leonardo da Vinci, Pizkunde garaiko polimata nabarmena.

Maiz, "jakintsu" edo "Pizkundeko gizona" izendapenen parekide bezala erabiltzen da, eta gutxiagotan "homo universalis" (latinez "espiritu unibertsaleko gizona"). Kontzeptu hau Italiako Pizkundean garatu zen (uomo universale).

Ideia hau Humanismoaren oinarri garrantzitsuenetako bat da, gizona izaki ahalguztiduntzat hartzen baitu, garapenerako gaitasun mugagabeekin, eta jendea jakintzaren alor guztiak jorratu eta beren gaitasunak muturreraino garatzera bultzatzen zituen. Arrazoi honengatik, Pizkunde garaiko gizon askok kultura eta arteak nabarmenki lorarazi zituzten.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
multimedia 1
os 2