Pop Artea mugimendu artistiko bat da, 1950eko hamarkadaren erdialdean sortu zena aldi berean Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, gero 1960ko hamarkadan indar handia hartu zuelarik. Kultura urbanoa, marka komertzialak eta kontsumo-produktuak izan dira Pop Artearen gai nagusiak.

Robert Indianaren Love eskultura

Oinarriak

aldatu

Pop Arteak espresionismo abstraktuaren arauak haustea nahi zuen, inspirazio-iturri gisa publizitatea, komikiak, hedabideetan zabaldutako irudiak... Modu batez, errealitatea irudikatzeko kode berri bat azaldu nahi zuten. Esperimentazio teknikoak garrantzi handia zuen mugimendu honetan, baita ikuspuntu kritikoa ere.

Pop Arteak goi- eta behe-kulturaren kontzeptu zaharkitua gainditu egin zuen. Artea eguneroko mundura itzuli zen, beste modernitate bati ateak ireki zizkion.[1]

Roy Lichtensteinek honela definitu zuen Pop Artea: «Erdeinatua izan dena erabiltzea da batez ere Pop-aren ezaugarririk nabarmenena (...) eta publizitatearen baliabiderik praktikoenak, estetika gutxien dutenaketa liskartsuenak elira gehien aintzat hartzen dituenak. Hori da gauzarik pop-ena (...)..~ Publizitatetik, argazkietatik, egunkarietatik, telebistatik, komikietatik, aldizkarietatik ateratatako irudiak helburu estetikoekin berriz erabiltze hori bi eratakoa zen : lekukotasun eta egiaztatze hotz, neutro eta urrundua, edo gizarte urbano, industrial eta kapitalistaren kritika batzuetan epela eta bestetan gogorra ."[2]

 
Andy Warholen behi ezagunak.

Historia

aldatu

Gerraosteko ongizate garaiko kontsumo-kulturak bultzaturik, zenbait artista masa-produkzioa eta teknika artistikoak uztartzen saiatu ziren herriarentzat eskuragarri izan zitekeen Artea sortu asmoz. Orduko mugimendu artistikoen formaltasuna salatu zuen ere Pop Arteak, edozein kontsumo-produktu artelan gai izan zitekeela frogatuz. Artearen mugak "gai nagusietatik" gai berrietara zabaldu zituzten artistek eta ironiarekin jokatu zuen Artea desmitifikatzeko. Garai hartako pentsamoldearen isla da Andy Warhol-en Campbell Zopa Lata famatua.

Berez Ingalaterran sortu bazen ere (1954-1957), Pop Art-ek Estatu Batuetan hartu zuen indarra, batez ere une hartan kultura herri bat sortu zelako, masa komunikabideek zabaltzen zuten irudiena, ordu arte arrunkeriatzat eta estetikaren kontrakotzat jo izan zena. Pop Art esan zitzaion joera edo gertaera hark espresionismo abstraktuan zuen jatorri hurbilena, eta baita ere Bigartrn Mundu gerran Europatik ihesi Estatu Batuetan bizilekua hartua zuen eta dadaismoari eta surrealismoari loturik egonak ziren artista multzo baten ekarriari : Duchamp, Dali, Ernst, André Masson, Roberto Matta eta Fernand Leger.[2]

1950eko hamarraldiaren bukaeran espresionismo abstraktua agortuxea zegoen, baina hark artearen eremuan sortua zuen eragin askatzailea eta bat-bateko adierazpenaren ikerketa Pop Art-en iraultza ekarri zuen. Hasieran Pop-ak espresionismo abstraktuaren askatasun berberaz jokatu zuen baina kontrako zentzuan, sistematikoki baztertu baitzuen sentiberatasunarekin eta subjektibitatearekin zerikusia zuen dena, eta objekturik nortasunik gabeena eta anonimoena jarri baitzuen indarrean.

Hasieran arbuiatua, Pop Artea denborarekin onarpena eta ospea lortzen hasi zen eta gutxinaka mugimendu elitista bihurtu zen, hasierako helburu herrikoia baztertuz, 1960ko hamarkadako arte mugimendu nagusia bilakatu zen arte.

Erresuma Batuko Pop Artea

aldatu

Erresuma Batuko Pop Artea Independent Group taldeko Eduardo Paolozzi eta Richard Hamilton margolariek sortu zuten, eta beraien jarraitzaile izan ziren Peter Philips, R. B. Kitaj eta David Hockney besteak beste.

 
1995 BMW 850 CSi, lehen planoa.

Estatu Batuetako Pop Artea

aldatu

Estatu Batuetan Espresionismo Abstraktuaren aurkako erreakzio bezala sortu zen Pop Artea, Robert Rauschenberg eta Jasper Johns-ekin. Geroago Andy Warhol, Roy Lichtenstein, Claes Oldenburg, Tom Wesselmann eta James Rosenquist bezalako artistak ospe handia lortu zuten.

Espainiako Pop Artea

aldatu
 
Equipo Cronicaren El telegrama serigrafia.

Espainian estilo berria frankismoaren testuinguruari aurre egin behar izan zion. Modu batez arte neofiguratiboarekin lotzen da. Eduardo Arroyo, Alfredo Alcaín, Equipo Crónica egileak joera horretan kokatu daitezke. Pedro Almodóvar zinegilea, bestetik, aurrekontu gutxiko super-8ko Art Popeko filmak egin zituen era bai; haren esanetan, berarengan eragin handia izan zuen Funny Face (1950) filma.

Euskal Herriko Pop Artea

aldatu

Pop Artearen urte bizienekin sinkronian ez zen mugimendu honen isla zuzenik izan Euskal Herrian, baina bai geroago. 1960ko hamarkadan Jorge Oteizaren lana eta Euskal Eskolen Mugimendua zen nagusi arte garaikidearen munduan, baina 1970ekoan etorri zen belaunaldiarentzat, askok Oteizaren bideari jarraitu bazioten ere, gehienek tradizioaren irakurketa kritikoa egin zuten. Pop artea eta bestelako figurazioak 70eko hamarkadan indartsu sartu ziren Euskal Herrian, eta artista gazteagoek umorea edo ironia kritikoa sarritan erabili zuten aurreko belaunaldiek ia sakralizatu ere egin zuten harako tradizio hura begiratzeko.[3] Iruñeko 1972ko Topaketak bilgune inportante bat izan ziren joera berri horiena, eta pop joerek ere izan zuten tokia han.[4]

Pop arte gisa definitu daitezkeen ondorengo joera eta estiloak ere badira geroagoko euskal artisten artean, adibidez Judas Arrietak maoismoa ukitu pop ironikoz marraztu duenean Txinan 2010eko hamarkadan.[5]

Artistak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. .
  2. a b Hiztegi Entziklopedikoa, Lur. «Pop Art» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  3. Manterola Ispizua, Ismael. (2017). «Maite ditut maite: Transmisioa XX. mendeko Euskal Herriko artean» armiarma.eus (EDO! Argitaletxea) (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  4. (Gaztelaniaz) «Encuentros de Pamplona 72-22: todo sobre cultura hoy» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas 2022-09-29 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  5. Aldama, Zigor. (2013-08-26). «Judas Arrieta: 'Gero arte, Txina'» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2
todo 1