Porto Santo uhartea
Porto Santo uhartea Portugalgo uhartea eta udalerria da, Madeirako uhartedian kokatutakoa. 42.5 km2-ko azalera du, eta 4.474 biztanle 2001ean (106 biz/km2).
Porto Santo | |||
---|---|---|---|
uhartea | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Portugal | ||
Probintzia | Funchal | ||
Alkatea | Fátima Filipa de Menezes (PSD) | ||
Izen ofiziala | Porto Santo | ||
Posta kodea | 9400 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 33°04′N 16°22′W / 33.06°N 16.36°W | ||
Azalera | 42,48 km² | ||
Demografia | |||
Dentsitatea | 129.07 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1835 | ||
http://www.cm-portosanto.pt/ www.cm-portosanto.pt |
Fregesia bakarra eta Vila Baleira izeneko hiria barne hartzen du.
Historia
aldatuXIV mendean aipatzen bada ere 1418ko expedizio portugesak aurkitu zuen ofizialki Porto Santo uhartea ekaitz batek itsasontzia desbideratu zuenean. Ekaitz hartan babeserako kaia mirariz aurkitu zutenez Porto Santo izena eman zioten. Portugalgo lehenengo kolonoak 1420ko hamarkadan iritsi ziren.
1445eko azaroan Bartolomeu Perestrelo ezarri zuten uharteko agintari. Berak untxi eme bat askatu zuen uhartean eta hainbeste ugaldu zen uharteko landaretza ia erabat desagertarazi zuela. Hurrengo etorri ziren kolonoen haziak ekarri zituzten Europatik uhartea birlandatzeko. Kristobal Kolon agintariaren alabarekin ezkondu zen eta bertan bizi izan zen denbora labur batez. gaur egun beren etxea museo bihurtua dago.
Hurrengo mendeetan bizimodua latza izan zen, ur edangarriaren eskasiagatik eta pirata frantses eta afrikarren erasoen erruz.
Geografia
aldatuUharteak bi eremu oso desberdin ditu, ipar-ekialdeko eremu labartsu eta menditsua, inor bizi ez dena, eta hego mendebaldeko lautada, bederatzi kilometroko hondartza duena eta biztanleria guztia hartzen duena.
Mendi garaienak Pico do Facho (517m) eta Pico da Gandaia (499m) dira.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Vila Baleira) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 18.0 | 19.0 | 19.5 | 21.0 | 22.1 | 24.0 | 25.0 | 25.0 | 23.2 | 21.0 | 19.2 | 21.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 13.2 | 13.1 | 13.3 | 14.0 | 15.1 | 17.1 | 19.0 | 20.0 | 20.0 | 18.1 | 16.2 | 14.4 | 16.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 48.7 | 40.2 | 37.2 | 23.5 | 14.0 | 7.0 | 3.2 | 4.0 | 23.7 | 39.9 | 50.0 | 69.9 | 361.3 |
Iturria: World Meteorological Organization (UN), Instituto de Meteorologia, Normais Climatológicas do Porto Santo (1971-2000). |
Demografia
aldatuBiztanleriaren bilakaera (1801 – 2011)[1] | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | |
1 810 | 2 390 | 2 494 | 3 505 | 4 376 | 4 706 | 4 474 | 5 483 |
Ekonomia
aldatuUhartearen jarduera ekonomiko nagusia turismoa da.
Iruditegia
aldatu-
Porto Santoko hondartza.
-
Kristobal Kolonen etxea.
-
Uhartearen ikuspegia.
-
Ilheu de Baixo lurmuturra.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Portugesez) Porto Santoko udal webgunea