Potosí

Boliviako hiria
Potosí hiria1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Potosí hiriaren aireko ikuspegia.

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, vi
Erreferentzia 420
Kokalekua  Bolivia
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Potosí is located in Bolivia
Potosí
Potosí
Potosí (Bolivia)
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Potosí Bolivia hegoaldeko hiria da, eta izen bereko departamenduaren hiriburua. Andeetan dago, 4090 metroko garaieran; munduko hiri garaienetako bat da. Garrantzi handia izan zuen meatzaritzan, Espainiaren mende egon zen garaian bereziki (XVI.-XVII. mendeak). 189.652 biztanle zituen 2012an. UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 1987an.

Historia

aldatu

1545ean hasi ziren, hiria inguratzen duten muinoetan, mea ustiakuntza lanak. Urte horretan bertan sortu zen hiria, eta oso hazkunde azkarra izan zuen: 150.000 biztanletik gora bizi ziren bertan XVII. mendearen erdialdean. 1620-1625 bitartean bikuinen eta euskaldunen arteko gerra jazo zen.

Zilar hobien garrantzia oso apaldu zen ordea, XVII. mendean Perun eta Mexikon hobi askoz iritserrazagoak aurkitu baitzituzten. Gaur egun, teknologia berriekin, berriz hasi dira ustiatzen.

Ondarea

aldatu
  • Casa de la Moneda, 1757-1773 bitartean eraikitakoa. Latinoamerikako eraikin zibilik garrantzitsuenetarikoa da. Inguruko mendietatik ateratako zilarrarekin urteetan ibili ziren espainiarrak txanponak egiten euren inperiorako. Milaka indigena hil ziren ustiatze prozesu horretan, Cerro Rico izeneko mendian nagusiki.

Irudi galeria

aldatu

Bibliografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Idea 1
idea 1
Ideen 1
multimedia 1
os 16
web 1