Osagai aktibo

konposatu kimiko
Printzipio aktibo» orritik birbideratua)

Osagai aktibo edo printzipio aktiboa botika batean biologikoki eragingarria den substantzia da. Botiken beste osagai bat eszipientea izaten da. Osagai aktiboa kopuru txikitan agertzen da, miligramoetan sarri, eta, behin gorputzeko zelulekin kontaktuan sartzen denean, eragin egiten du, beti onerako izatea espero dena, batzuetan kaltegarri ere suerta daitekeen arren (ikus, bigarren mailako ondorioa). Eszipientea orokorrean kopuru handiagoan agertzen den substantzia da, gramoetan, ez da aktiboa eta, egia esan, gorputzari ez dio inolako kalterik egiten, eta osagai aktiboaren garraiobide bezala erabiltzen da.

Osagai aktibo baten aktibotasuna, motaren arabera aldatzen da, baina beti dago hartutako kopuruarekin lotua. Adibidez, minbiziaren aurkako botikak, Osagai Aktibo Oso Boteretsuak bezala ezagutzen dira (ingelesez: High Potent activ ingredientes), eta oso kontzentrazio txikitan erabiltzen dira, bakoitza, minbizi mota berezi bat sendatzeko, albo ondorio asko izaten dituzte eta gaindosiak eragin kaltegarria izan dezake zelula osasuntsuetan, hau da oxaliplatino, letrozol, zisplatino, anastrozol eta beste hainbat botiken kasua.

Botiken merkatal izenak, herrialde askotan aldatzen dira, osagai aktibo berbera izan arren, horregatik, osagai aktiboaren izenarekin batera, botikaren merkatal izena erabiltzen ohi da.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
mac 1
multimedia 1
os 17