Proterozoiko
Eoi Proterozoikoa lurraren garai geologiko bat izan zen. Duela 2500 milioi urte hasi eta 1958 milioi urte iraun zuen, hau da, duela 542 milioi urte arte. Eoi Proterozoikoa amaitzean Eoi Fanerozoikoa hasten da. Garai hauetan, Lurrak lehen glaziazioak eduki zituen, hainbat estromatolito garai hauetakoak dira, orokorrean lehen bizidunek garapen handia egin zuten Eoi honen amaieran zehar.
Proterozoiko | ||||
---|---|---|---|---|
Proterozoiko | ||||
Kronologia | ||||
Hasiera | duela 2.500 milioi urte | |||
Amaiera | duela 538.800.000 urte | |||
Honen parte da | Aurrekanbriar eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) | |||
Osatuta | Paleoproterozoiko Mesoproterozoiko Neoproterozoiko | |||
|
Geologia
aldatuProterozoikoko arrastro geologikoak, Eoi Arkearrekoak baino onagoak dira. Garai honen hasieran, kontinenteak osatuak zeuden Lurreko lurrazala bezala. Eoi honetan zehar Lurrak hainbat aldaketa garrantzitsu izan zituen, horren adibide, oxigenoaren presioaren igoera handia planetaren atmosferan.
Garai hauetan, kontinenteak osatzeaz gain, lehen bizi forma Eukariotak agertu ziren. Bizidun hauek, zehazki alga urdinek (Zianobakterioek) oraindik ere gehiago handitu zuten atmosferako oxigeno kantitatea, alga mota gehiago agertzea eraginez, milioi bat urte beranduago. Hainbat estromatolito ere garai hauetan eratu ziren, dudarik gabe planetaren boisferan eragina izan zuten.
Proterozoikoko azken periodoan, garai Ediakarikoan, gorputz biguineko organismoek eboluzio handia jasaten dute.
Proterozoikoko banaketak
aldatuOndorengo taulan proterozoikoa banatzen duten Aro eta Periodoak ageri dira.
Supereoia | Eoia | Aroa | Periodoa | Hasiera
(milioi urte) |
---|---|---|---|---|
Proterozoikoa | Neo-proterozoikoa | Ediakarra | 630 | |
Kriogeniarra | 850 | |||
Toniarra | 1000 | |||
Meso-proterozoikoa | Steniarra | 1200 | ||
Ektasiarra | 1400 | |||
Kalimmiarra | 1600 | |||
Paleo- proteroziokoa | Stateriarra | 1800 | ||
Orosiriarra | 2050 | |||
Rhyaciarra | 2300 | |||
Sideriarra | 2500 | |||
Arkearra | Neoarkearra | 2800 |
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Oxidazio handia
- Glaziazioei buruzko artikulua