Pune(maratheraz: पुणे), Indiako Maharashtra estatuko hiria da.

Pune
पुणे
hiria
Administrazioa
Herrialdea India
EstatuaMaharashtra
Izen ofizialaपुणे
Jatorrizko izenaपुणे
Posta kodea411001–411062
Geografia
Koordenatuak18°31′10″N 73°51′19″E / 18.51957°N 73.85529°E / 18.51957; 73.85529
Map
Azalera40 km²
Altuera561
MugakideakPimpri-Chinchwad
Demografia
Biztanleria5.945.000 (2016)
2.829.569 (2011)
Dentsitatea8.373 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1436
Telefono aurrizkia20
Ordu eremuaUTC+05:30
Hiri senidetuakVacoas-Phoenix (en) Itzuli, San Jose, Fairbanks, Bremen, Tromsø, Nagoia, Lurmutur Hiria, Fairbanks North Star Borough (en) Itzuli eta Okayama
MatrikulaMH 12
Hizkuntza ofizialahindi, marathera eta ingeles
pmc.gov.in

2011ko datuen arabera, 3.978.954 biztanle ditu, hau da, jende gehien biltzen duen Indiako zazpigarren hiria eta estatuko bigarrena da, Mumbairen atzetik. Bere garaian Maratha Inperioko hiriburua izan zen.

Historia

aldatu

1802. urtean, Yashwantrao-k hiria hartu zuten. Honek, britainiarren aurkako bigarren guda hasi zuen, 1903 eta 1905 urte bitartean. Hiugarren guda, 1817. urtean hasi zen.1817. urteko azaroan Britainiarrek hiria hartu zuten. 1896 eta 1897. urteetan izurritea izan zuten. Hiriko biztanleriaren erdiak hiritik alde zuela esaten da.

1947. urtean India Britainia Handitik askatu egin zen. 1950 eta 1960ko hamarkadetan industria asko gartu zen. Telco (Tata Motors orain), 1961. urtean lantegia ireki zuen. Urte bereko uztailean, Panshet eta Khadakwasla urtegiak apurtu ziren eta uholdeak hiriko alde zaharra suntsitu zuen. 1990.eko hamarkadan teknologia industria erakartzen hasi zen. Honek susperraldia ekarri zuen eta 1998. urtean 6 karrileko autopista eraikitzen hasi ziren Mumbay eta Puneren aretan. Lanak 2001. urtean bukatu ziren.

2009ko uztailean, Indiako H1N1 pandemiako lehen hildakoa hirian izan zuten. 2010eko otsailaren 13an, hiriko ekialdeko auzune batean estanda handi batek 17 pertsona hil zituen eta 60 zauritu.

Geografia

aldatu

Deccan lautadan dago Pune, itxas mailatik 560 metrora. Mula eta Mutha batzen diren lekuan finkatu zen. Hiria muinoetan dago finkatuta eta garaiena Veta Hill da, 800 metro ingururekin. Hiritik kanpora, 1.300 metrora, Sinhagad gotorlekua dago.

Demografia

aldatu

Azkunde ikaragarria izan du hiriak XX. mendearen bigarre erdian. 1900. urtean 150.000 biztanle inguru zituen. Mende erdian, berriz, 500.000 biztanle baino pixkat gutxiago eta 2000. urtean, 2,5 milioi biztanle. Gaur egun 5 milioi biztanletik urbik dago.

      Datu klimatikoak (Pune)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 35.3 38.9 42.8 43.3 43.3 41.7 36.0 35.0 36.1 37.8 36.1 35.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.3 32.8 36.0 38.1 37.2 32.1 28.3 27.5 29.3 31.8 30.5 29.6 32.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 20.5 22.0 25.6 28.8 29.7 27.4 25.3 24.5 25.1 25.0 22.3 20.2 24.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 11.4 12.7 16.5 20.7 22.5 22.9 22.0 21.4 20.7 18.8 14.7 12.0 18.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 1.7 3.9 7.2 10.6 13.8 17.0 18.9 17.2 13.2 9.4 4.6 3.3 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 0 0.5 5.3 16.6 40.6 116.1 187.2 122.3 120.1 77.9 30.2 4.8 721.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 0.0 0.1 0.6 1.1 2.8 7.5 12.8 10.6 7.4 4.6 2.0 0.4 49.9
Eguzki orduak 291.4 282.8 300.7 303.0 316.2 186.0 120.9 111.6 177.0 248.0 270.0 288.3 2895.9
Hezetasuna (%) 56 46 36 36 48 70 79 82 78 64 58 58 59.3
Iturria (1): Tenperatura eta prezipitazioa: IMD (1951-1980) [1][2]
Iturria (2): Eguzki-orduak eta hezetazuna: NOAA (1971–1990)[3]

Hiri senidetuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
admin 2
Idea 1
idea 1