Puten martxa
Puen martxak (ingelesez: SlutWalk) mundu osoan emakumeen eskubideen defentsan eta emakumeen biolentziaren aurkako egiten ekintza erreibindikatiboak dira. Lehen aldiz Toronton, Kanadan 2011an antolatu zen.
Puten martxa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | protesta |
Herrialdea | Kanada |
Osatuta | |
webgune ofiziala |
Jatorria
aldatuLehen aldiz Toronton, Kanadan 2011ko apirilaren 11n antolatu zen, hirian ematen ari ziren emakumeen aurkako bortxaketen eta erasoen harira. Kasu gehienetan erasoen ardura emakumeen gainean jartzen zen, haien probokazioen erantzuna izango balira. Lindsay Herrioten esanetan, 2010eko urriatik azaro arte horrelako erasoak bereziki ugariak izan ziren. [1] Tentsioa Michael Sanguinetti-ren, Kanadako polizia baten esanekin areagotu zen; haren iritziz, Osgoode Hall Law School-en egin zen seguritate inguruko hitzaldi batean, emakumeek, gizonezkoen biolentzia sahiesteko, ez zuten probokatu behar eta horretarako beharrezkoa zen puten gisa ez janztea.[2] Hortik sortu zen Prostituten martxaren izenburua.
Martxa arrakasta handia izan zuen eta berehala beste estatuetan antzekoak antolatu ziren: Israel Amerikako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Australia, India, Mexiko, Argentina, Kolonbia, Costa Rica, Peru, Ecuador, Honduras eta Uruguai.[3] Europan ere egin dira horrelako ekintzak, esaterako Frantzian eta Herbehereetan.
Martxen ezaugarri bat janzkera probokatzaileak eramatea da, lema nagusi honekin: "guri ez esan nola portatu behar garen, haiei esan, ordea, gu ez bortxatzeko".[4]
Helburuak
aldatuMartxa hauen helburu nagusia genero-indarkeria salatzea da eta, horrekin batera, biktima erruduna bihurtzen duen kultura matxista: bortxatzaileari akusatu beharrean biktima da gizartearen kritikak jasotzen dituena, bi aldiz biktima bihurtuz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «SlutWalk: Contextualizing the movement». Women's Studies International Forum 53: 22-30. doi:10.1016/j.wsif.2015.08.001 [1]
- ↑ https://www.larazon.es/historico/2314-el-comentario-machista-que-encendio-la-marcha-de-las-putas-FLLA_RAZON_381353/#.Ttt1yXyGmJLsAeG
- ↑ SlutWalk march planned for London BBC
- ↑ https://www.terrafemina.com/societe/france/articles/18088-slutwalk-lacher-de-salopes-a-paris.html[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Slutwalk. Puten Martxa
- (Ingelesez): Londresko Puten martxa.
- (Gaztelaniaz): Mexikoko Puten martxa.
- (Ingelesez): Torontoko Puten martxa.
- (Ingelesez): Chicagoko Puten martxa.
- (Ingelesez): Minneapolisko Puten martxa.
- (Gaztelaniaz): La Platako Puten martxa.
- (Gaztelaniaz): Buenos Airesko Puten martxa.
- (Gaztelaniaz): Uruguaiko Puten martxa.
- (Portugesez): Brasilgo Puten martxa.
- (Gaztelaniaz): Peruko Puten martxa.
- (Ingelesez): Australiako Puten martxa.
- (Gaztelaniaz): Panamako Puten martxa.