Quentin de La Tour
Maurice Quentin de La Tour (Saint-Quentin, 1704 - ib., 1788) frantziar pintorea izan zen. Frantziako erretratugile ospetsuena izan zen XVIII. mendean. Parisen ikasi zuen Spoëde pintore flandestarrarekin. Reims, Cambrai (1724) eta Ingalaterran (1725) egon zen ondoren, eta Parisa jo zuen berriro 1727an. 1737an eman zuen ezagutzera bere lehen erretratua, eta 150eko saila osatu zuen hurrengo 37 urteetan. Inork ez bezala jakin zuen pertsonaien nortasuna bere koadroetan adierazten, eta xarma eta grazia berezi batez jantzi zituen bere lan guztiak. Jean-Jacques Rousseau, Voltaire, Luis XV.a eta Madame de Pompadour-en erretratuak egin zituen besteak beste. Erregearen erretratugile ofizial izan zen 1750etik eta 1773 arte.
Quentin de La Tour | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Saint-Quentin, 1704ko irailaren 5a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Saint-Quentin, 1788ko otsailaren 17a (83 urte) | ||
Hobiratze lekua | Basilica of Saint-Quentin (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Jean Restout (en) Claude Dupouch (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | pastellist (en) , margolaria, marrazkilaria eta artista bisuala | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Mugimendua | Rokokoa | ||
Genero artistikoa | erretratua pastel (en) | ||
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |